Ordu aldaketa, larunbatetik iganderako goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Asteburu honetan, larunbatetik iganderako goizaldean bukatuko da neguko ordutegia. Ordulariak ordubete aurreratu beharko dira orduan (02:00etan 03:00ak izango dira), udako ordutegiari hasiera emateko, urriaren 27ra arte.
Lo egiteko ordubete gutxiago izango dugu, eta beranduago argitu eta ilunduko du eguna. Udaberria iristean, bestalde, 3 bat minutu luzatuko dira egunak: minutu eta erdi goizago argitu eta minutu eta erdi beranduago ilunduko du eguna.
Energia aurrezpena
Ordu aldaketaren Europako zuzentarauari jarraikiz, EBko estatu guztietan aplikatuko da ordu aldaketa, energia aurrezteko, neurri horren eraginkortasunak sortu dituen zalantzak gorabehera.
IDAE Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Espainiako Institutuak egindako kalkuluen arabera, 300 milioi euro aurreztuko dira Espainiako Estatuan argindarrean, % 5. Horietako 90 milioi Espainiako Estatuko etxeetan aurreztuko dira (etxe bakoitzean 6 euro, gutxi gorabehera), eta gainerako 210 milioiak, beste eraikin batzuetan zein industrian.
Alabaina, iturri berberak zehaztu duenez, horrekin lotutako txosten berriena 2015ekoa da, eta, beraz, gaur-gaurkoz ez dago frogatuta ordu aldaketak energia aurreztea bermatzen duenik.
Ordu aldaketak, noiz arte?
2018an ekin zion Europar Batasunak ordu aldaketaren gaineko eztabaidari. Orduan, Europako Batzordeak herri galdeketa egin zuen, herritarrei ordu aldaketa egiteari uzteko proposamenaz galdetzeko —% 80 alde agertu ziren—.
Emaitza horiek oinarri, Finlandiak eskatuta, Batzordeak proposatu zuen 2019ko martxokoa izatea azken ordu aldaketa, baina adostasunik eza nagusitu zen orduko hartan.
Gainera, nahiz eta Europako Batzordea alde agertu, aurtengo martxoan Europako Parlamentuko Garraio eta Turismo Batzordeak atzeratu egin du ordu aldaketaren behin betiko bukaera, estatuek denbora gehiago izan dezaten udako edo neguko ordutegiaren artean erabakitzeko.
1974an orokortu zen ordu aldaketa, petrolioaren lehen krisiaren ondotik. Zenbait herrialdek ordulariak aurreratzea erabaki zuten orduan, eguzki-argia hobeto aprobetxatze aldera, eta argindar gutxiago kontsumitzeko helburuarekin. 1981ean egin zen ofizial ordu aldaketa.
Europan piztutako eztabaida gorabehera, gutxienez 2026ra arte jarraituko dute indarrean ordu aldaketek, bai neguko ordutegiari dagokion aldaketa (urriko azken igandean egin ohi da), bai udakoari dagokiona (martxoko azken igandean egin ohi da).
Zure interesekoa izan daiteke
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Eraso matxista 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.