Giro argi eta epelarekin datorkigu asteburua
Udaberria igandean hasiko da, eta badirudi aroak urtaroarekin bat egin nahi izan duela. Izan ere, giro argi eta epela izango dugu nagusi asteburu honetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta EITBko Meteorologia Zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera.
Eguraldiak egonkortzera egingo du ostiral honetan bertan, eta arratsalderako atertu eta hodeitza saretzen hasiko da. Hala, egunaren amaieran, ostarte zabalak agertuko dira. Gainera, azken orduetan izan dugun ipar-haizeak indarra galduko du arratsaldean, eta hego-ekialdetik finkatuko da gauean. Hori da, hain justu, asteburu osoan izango duen norabidea, eta horrenbestez, tenperaturak gorako bidea hartuko du.
Larunbatean, oro har, giro eguzkitsua izango da, eta termometroak nabarmen igoko dira. Nafarroa erdialde eta hegoaldean, behe-hodeiak agertuko dira tarteka, baina ostarte zabalak izango dira gainerakoan egun osoan. Giro epela nagusituko da, eta tenperaturak 19-20 ºC-ra iritsiko dira Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 15-16 ºC ingurukoak izango dira Gasteizen eta Iruñean. Haizeak hego-ekialdetik joko du bolada gogorrekin; beraz, enbarazu egingo du tarteka. Ebro ibarrean goizean goiz behe-lainoa agertuko da. Pirinioetan ez da baztertzen zaparradaren bat botatzea arratsalde-gau partean.
Iganderako ez da aldaketa handirik espero. Bezperan bezala, hodeiak ugariagoak izango dira Nafarroan eta Araba hegoaldean. Isurialde atlantikoan, ordea, giro eguzkitsua izango da egun osoan. Hego-ekialdeko haizeak traba egingo du. Tenperaturek ildo beretik jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.