Uholdeak
2024/04/15 - 13:02
Azken hamarkadetako uholde larrienak pairatzen ari dira Kazakhstanen
Milaka pertsona etxetik atera behar izan dituzte uholde handien ondorioz Errusiako hego-mendebaldean eta Kazakhstango iparraldean. Azken sei hamarkadetako uholderik larrienak dira.
2024/03/12 - 10:10
Itsasadarrak gainezka egin du berriro Erandion, baina kalte handirik sortu gabe
Goizaldeko itsasgoraren ondorioz, itsasadarrak gainezka egin du eta trafikoa San Antonio kaletik bideratu behar izan dute. Hurrengo itsasgora 18:12an izango da.
2024/03/12 - 09:52
Itsasadarrak gainezka egin du berriro Erandion eta Zorrotzaurren, baina ez du arazo handirik sortu
Erandioko merkatariek eta bizilagunek zakuekin babestu zituzten euren atariak eta merkataritza-lokalak, ura sar ez zedin. Zorrotzaurren ur-putzu handiak sortu dira.
2024/03/12 - 08:56
Albiste izango dira: Greba EAEko sektore publikoan, marea biziak eta hilketa matxista saiakera Gasteizen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/11 - 20:40
Itsasgorak uholde arriskua ekarriko du berriz goizaldean Erandion
17:00etako itsasgorak ez du arazorik eragin, baina 05:50ekoa berriz ere arriskutsua izango dela ohartarazi dute erakundeek.
2024/03/11 - 15:32
Itsasadarrak gainezka egin du Erandion eta San Ignazion, eta hainbat etxabe urez bete dira
Erandioko Udalak krisi mahaia aktibatu du hurrengo itsasgoraren aurrean, 17:00etan. Babes Zibilak operatibo berezia abian jarriko du "badaezpada ere", eta Udaltzaingoak txandak aldatu eta bere zerbitzuak handituko ditu.
2024/03/11 - 11:55
Itsasadarrak gainezka egin du Erandion, eta ura zenbait dendatan sartu da
Horretaz gain, uraren eraginez, trafikoa hirigunetik desbideratu behar izan dute. Egoera normaltasunera itzuli da 08:00ak baino lehentxeago.
2024/03/10 - 18:52
Dubai hiria, ur azpian
Azken egunetako euriteek uholde handiak eragin dituzte, eta errepide asko itxi behar izan dituzte. Agintariek etxean geratzeko, hondartzara ez joateko eta autoa ez erabiltzeko eskatu diete herritarrei.
2024/03/04 - 19:07
Otsailean, normalean baino 2,5 gradu tenperatura altuagoak eta barnealdean % 70-100 euri gehiago
Horrela, otsaila hilabete "oso beroa eta hezea" izan da. Izotz egunen kopurua ohikoa baino txikiagoa izan da, eta nabarmentzekoa da Arabako Errioxan ez duela izotzik bota hilabete osoan.
2024/02/29 - 10:34
Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik
Segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen goizeko lehen orduan Ebro ibaia Castejonen, eta 6,44 metroko altueran. Aurre alerta egoeran dago oraindik, beraz.
2024/02/29 - 09:25
Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/28 - 22:23
Ebro ibaiaren emari altuak uholdeak sortu ditu Erriberan
Segundoko 2.100 metro kubiko dakar Ebro ibaiak. Tuteran, momenturik kritikoena goizaldean izango dela aurreikusten da.
2024/02/28 - 21:49
Ebro ibaiaren ur-goraldiak Erriberagoitia hartu du
Ibaien emariek uholdeak eragin dituzte Mirandan, Araban, Nafarroan eta Errioxan, eta ur-goraldiaren punta Tuterara iritsi da.
2024/02/28 - 16:03
Ebro ibaiaren emaria goizaldean iritsiko da maila altuenera Tuteran
Asteartean aktibatutako Uholdeen Planaren aurrelarrialdi eta larrialdi mailak desaktibatzen joango dira egunean zehar Nafarroan. Datozen orduetarako prezipitazioen aurreikuspena urria da.
2024/02/28 - 15:29
Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran
Arabako Uribarriko urtegiak segundoko 16 metro kubikotik 30 metro kubikora igo du ura husteko erritmoa, Zadorra ibaiaren "bilakaera ona" ikusita.
2024/02/28 - 14:01
''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''
Irati Fernandez Urizar Uholdeen Prebentziorako Teknikariak adierazi duenez, EAEko urtegien egoera ona da. "24 ordu hauetan Ullibarri eta Urrunaga urtegiek metatu duten urarekin Gasteizko ur-hornidura bermatuta dago urte baterako", gaineratu du.
2024/02/28 - 09:26
Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 20:07
Monica depresioaren euriteek utzitako irudi ikusgarrienak
Euriteen ondorioz, alerta gorria aktibatu behar izan dute ibai batzuetan. Hainbat lekutan kaleak itxi ere egin behar izan dituzte, eta errepide askotan istripuak izan dira. Luiziak ere nonahi.
2024/02/27 - 15:36
Larrialdi aurreko maila aktibatu dute Ebro ibaiak Tuteran izango duen ur-goraldiagatik
Ebro ibaiaren ur-goraldi horren aurrean ibilgailuak ibai ertzetik kentzeko deia egin du Tuterako Udalak. Informazio Hidrografikoko Sistema Automatikoaren arabera, asteazkenean Ebro ibaiaren emaria segunduko 2200 metro kubikokoa izango da.
2024/02/27 - 15:13
Eurite iraunkorren eraginez, zenbait ibaiek gainezka egin dute egunean zehar
Ibaien emariak maila berdera edo horira itzuli dira. Metro karratuko 160 litrora arte bildu dira azken 24 orduan. Pirinioetan elur jausien arriskua dago, pilatutako elur kopuru handiagatik.