Uholdeak

2023/05/15 - 22:36
Zer egin dezaket uholdeek nire etxean kalteak egin badituzte?
Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak kaltetuek kalte-ordainak eskatzeko eman beharko lituzketen hasierako urratsen gomendio-zerrenda aurkeztu du.

2023/05/15 - 22:28
Euriteen ondoren, egoerak bere onera egin du Leitzan eta zerbitzu guztiak normaltasunez eman dituzte
Nafarroa iparraldean hezetik jarraitzea espero dute. Asteburuan hainbat udalerritan ibaien urek gainezka egin ondotik, datozen orduotan inguru horretan espero da prezipitazio gehien.
2023/05/14 - 16:26
Goizuetako Eskas estazioan 51,3 litro bota ditu 24 ordutan, 14,4 litro ordubetean
Euriagatik abisu horia amaituta, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan bota du gehien azken 24 ordutan. Lizartzan 40,1 litro pilatu dira 24 ordutan eta 39,3 Berastegin. Ibaiak asko hazi dira goizean zehar, Gipuzkoan batez ere, baina egoera baretzen ari da dagoeneko.
2023/05/14 - 16:21
Nafarroa iparraldean egin du euri gehien azken orduetan, eta uholdeak izan dira Leitzan
Urak kalteak egin ditu kiroldegian, supermekatuan eta baratzeetan, ibaiek gainezka egin ostean. Egoera lasaitzen ari da, baina lur-jausiak ere izan dira.

2023/05/13 - 16:30
Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik
Azken orduetan apur bat hobera egin du egoerak, baina 15 ordutan 100dik gora litro bota ditu Senpere inguruan. Uholdeak izan dira Senperen bertan eta Saran, eta arazoak errepidean. Igandeko Herri Urrats, kolokan.
2023/05/08 - 11:30
Euri-jasek gutxienez 400 hildako eragin dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan
Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean azken egunetan izandako uholdeen ondorioz hildakoen balantzea 400 ingurukoa da, Kongoko agintarien arabera. Gaurko eguna biktimak oroitzeko dolu eguna izatea agindu du Kongoko Gobernuak.

2023/04/22 - 10:22
Azken zortzi urteetako munduko batez besteko tenperatura inoizko altuena izan da
Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du lehorteek, uholdeek edo bero-boladek gero eta eremu gehiagotan eragiten dutela, eta azaldu du haien kostu ekonomiko eta sozialak gero eta handiagoak direla.

2023/03/18 - 12:08
Peru alerta egoeran dago, 50 hildako utzi dituzten euriteen aurrean
Euriteen ondorioz, 50 pertsona hil dira, 8.000 zauritu, 50.000 kaltetu, 1.300 etxe suntsitu eta errepideetan 640 kilometrotan eragin dute.

2023/03/16 - 15:48
Kalifornia hegoaldea gogor jo dute uholdeek
Oceanside hirian hainbat luizi izan dira, eta uraren indarrak milaka eraikin suntsitu ditu. 350.000 bizilagunetik gora daude elektrizitaterik gabe.

2023/03/16 - 09:53
Gutxienez 14 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Turkiako lurrikarek kaltetutako eremuan
Gutxienez hamalau pertsona hil dira eta bost desagertuta daude Turkiako hainbat probintziatan izandako uholdeen ondorioz. Otsailaren 6ko lurrikarek kaltetuko eremu berean ari dira uholdeak pairatzen.

2023/03/14 - 10:48
Kezka nagusi da Liman Yaku zikloiak eragin ditzakeen kalteengatik
Agintariek ohartarazi dute balizko prezipitazioek uholdeak eta kalte larriak eragin ditzaketela 10 milioi biztanleko hiri batean. Lima Peruko kostaldeko basamortuaren erdian dago eta ez dauka azpiegitura egokirik eurite handiei aurre egiteko.

2023/03/13 - 13:04
''Ez dago ura baino indartsuagorik'' kanpaina aurkeztu dute
Gaur aurkeztutako kaanpainaren helburua geroz eta ohikoagoak diren ur-goraldien eraginak arintzea eta egoera horretara egokitzearen beharraz sentsibilizatzea da.

2023/03/12 - 19:50
Gutxienez 6 hildako eta ehunka ebakuatu Perun, Yaku zikloiak eragindako uholdeen ondorioz
Ehunka lagun etxerik gabe geratu da eta, zenbait aldetan, salbamendu zerbitzuek helikopteroz atera behar izan dute harrapatuta zegoen jendea. Gobernuak larrialdi egoera ezarri du hainbat eskualdeetan.
2023/02/22 - 09:46
Gutxienez 46 pertsona hil dira Sao Paulon, euri-jasen ondorioz
Larunbatetik Brasilgo Sao Paulo estatuko kostaldea astintzen ari diren euriteen ondorioz 46 pertsona hil dira, eta agintariak 40 bat desagerturen bila ari dira oraindik, azken balantzearen arabera.

2023/02/20 - 21:27
Gutxienez 36 hildako eta 40 desagertu Brasilen, eurite eta luizien ondorioz
Brasilen 36 hildako eta 40 desagertu zenbatu dituzte dagoeneko eurite eta luizien ondorioz. Sao Paulo eskualdea kolpatu du ekaitzak: 2.000 lagun baino gehiagok etxea utzi behar izan dute, urak edo lokatzak irentsita.
2023/01/19 - 15:21
Arratsaldean ibaien ur maila igo egingo da, baina uholde arriskua oso txikia dela dio Euskalmetek
Ordu honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako ibai guztiak berdean daude. Dena den, datozen orduetan errekak gehiago bete dira, euria egiten jarraituko duelako eta elurra urtuko delako, baina ez dirudi uholde arriskurik egongo denik.
2023/01/19 - 09:20
Elur mailak gora egin ahala uholdeak egoteko arriskua areagotuko da gaur
Une honetan ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da uholdeak egotea, behin elurtea etenda eta euria hasten denean, kontuan izanda eguerditik aurrera hego haizea sartuko dela.
2023/01/19 - 08:33
Albiste izango dira: Uholde arriskua, San Sebastian bezpera eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/18 - 16:11
Elurrak, lur jausiek eta uholdeek ezbeharrak sortu dituzte azken orduetan Estatuan
Pontevedran, emakume bat zauritu zen asteartean errepidea hondoratuta. Asturiasen, hainbat mendate itxita egon dira, eta Aragoin ere arazoak sortu ditu elurrak.
2023/01/18 - 14:36
Erkorekak ohartarazi du elurtea bukatzen denean uholdeak egon litezkeela berriro
Gaur-gaurkoz ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da behin elurtea etenda eta euria egiten badu, uholdeak egotea, kontuan izanda ostegun arratsaldean hego haizea sartuko dela.