Ultraeskuina
2022/09/25 - 09:42
Hauteskunde eguna da gaur Italian
Herrialdeak atzean utziko du Draghiren aroa, eta, iragarpenak betetzen badira, eskuindarrak izango dira garaile, Giorgia Meloni ultraeskuindarra burua izanik.
2022/09/24 - 16:44
Hauteskundeak izango dira bihar Italian eta inkestek garaile ematen dute Georgia Meloni ultraeskuindarra
Bihar hauteskunde eguna izango da Italian, eta inkestek Georgia Meloni ultraeskuindarrari ematen diote garaipena. Melonik erreforma kontserbadore bat hitzeman du. Poloniarekin eta Hungariarekin harremanak sendotu nahi ditu, eta Mediterraneoan, berriz, itsas-blokeo bat ezarri eta GKEk debekatu.
2022/09/23 - 20:39
Italiako ultraeskuinak agerraldi arranditsua, azken mitinean
Igande honetako hauteskundeetan, inkesta guztien arabera, irabazletzat ematen den Giorgia Meloni Fratelli d'Italiako buruzagia eskuineko bere aliatuekin batera azaldu da ekitaldi politiko horretan, hain zuen ere, Silvio Berlusconirekin eta Mateo Salvinirekin.
2022/09/23 - 20:13
Italiako hauteskundeen gakoak: 'Rosatellum' sistema eta hautagai nagusiak
Inkesten arabera, eskuineko blokea aurretik dago, eta Giorgia Meloni ultraeskuindarra boto-asmoan faboritoa da.

2022/09/23 - 16:29
Giorgia Meloni Italiako lehen emakume gobernuburua izan daiteke
Italian, amaitu da hauteskunde kanpaina eta igandean 50 miloi herritar inguruk lehen ministroa aukeratuko dute. Faborito garbi bat dago garaipenerako, bereziki Mateo Salvini eta Silvio Berlusconiren alderdiekin adostu duen eskuineko koalizioari esker, Giorgia Meloni ultraeskuindarra.
2022/09/18 - 20:19
Europak bertan behera utzi nahi ditu Hungariarentzako dirulaguntzak zuzenbide estatua urratzeagatik
Europako Batzordearen arabera, Viktor Orbanen Gobernuak irregulartasun sistematikoak egiten ditu kontratu publikoetan, eta ez du kontrolik ustelkeriaren aurka.