Albiste dira
AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump AEBko presidente ohiak zinpean eman beharko du testigantza Kapitolioari egindako erasoaren harira

Hori ikertzen ari den AEBko Ordezkarien Ganberako batzordeak Donald Trumpek deklaratzearen alde bozkatu du ostegun honetan, "konspirazio kriminal" baten gakoa delakoan. Hala ere, esan du ez duela ikerketan lagunduko.
Matxinada ikertzeko batzordearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Matxinada ikertzeko batzordearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Kapitolioaren aurkako erasoa ikertzen ari den AEBko Ordezkarien Ganberako batzordeak Donald Trump AEBko presidente ohiak zinpean lekukotasuna ematearen alde bozkatu du, 2020ko azaroko presidentetzarako hauteskundeen emaitzak iraultzeko "konspirazio kriminal" baten gakoa delakoan.

Bederatzi kideen babesarekin onartu dute erabakia, 2021eko urtarrilaren 6ko matxinada ikertzen hasi eta urtebetera. Gainera, azaroaren 8rako ezarritako agintaldi erdiko hauteskundeak egiteko egun gutxi falta direnean izan da.

Batzordeak beste saio bat egin du ostegun honetan, eta, bertan, Trumpek Joe Biden egungo presidenteak irabazi zituen hauteskundeetan garaipena deklaratzeko "aurrez pentsatutako plana" zuela agerian uzteko zantzu berriak aurkeztu dituzte.

Bennie Thompson batzordeko presidente demokratak azpimarratu duenez, "gertakariak eta testigantzak argiak dira, eta ondo dokumentatuta daude". "Ebidentziak ez datoz demokratengandik, ezta Trumpen aurkariengandik ere. Idatzizko ebidentziak dira", argitu du.

Bestalde, saioaren hasieran, Wyoming estatuko ordezkari errepublikano Liz Cheneyk adierazi du Kapitolioaren aurkako erasoa ez zela gertatuko Trump egon ezean.

Ildo beretik mintzatu da Zoe Lofgren, Kaliforniako demokrata, eta esan du "bere garaipen diskurtso faltsua aurrerapen handiz" planifikatu zutela, baita "botoak zenbatu aurretik ere". "Presidentearen asmoa izan zen garaipena deklaratzea, benetako emaitza edozein izanda ere", gaineratu du.

Batzordearen misio nagusia da AEBko agintari ohiaren eta bere aldekoen papera argitzea, 2020ko azaroko hauteskundeetan Joe Biden egungo presidentearen aurkako porrota berresten zuen prozesua eteteko Kongresua hartzera animatu ziren egunetan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X