Ultraeskuina
2024/06/15 - 00:24
Ultraeskuindar batek hiru umeri eraso die Finlandian, eta horietako bat larri zauritu du
Finlandiako Poliziak 30 bat urteko erasotzailea atxilotu zuen. Gizonak adingabeei arma zuri batekin eraso zien merkataritza-gune jendetsu batean, eta behin baino gehiagotan sastatu zuen adingabeetako bat, eta beste bat ere sastatzen saiatu zen.
2024/06/15 - 00:14
Parisko Auzitegiak bertan behera utzi du Ciottiren kanporatzea, eta LRko buruzagi izaten jarraitzen du
Eric Ciotti kanporatua izan zen, Marine Le Penen ultraeskuindarrekin ekainaren 30ko eta uztailaren 7ko hauteskundeeetarako aliantza bat egiteko asmoa zuelako.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/14 - 11:33
Aita santua, Milei eta Lula da Silva izango ditu protagonista G7aren goi-bileraren bigarren egunak
Immigrazioarekin lotutako saio batekin abiatuko dute gaurko bilera. Aita santu batek foro horretan parte hartzen duen lehenengo aldia izango da.
2024/06/13 - 20:12
Senatuak boto bakar baten aldearekin onartu du Mileiren proiektu nagusia
'Omnibus legeak' kontrako 36 boto eta aldeko 37 jaso ditu, Goi Ganberako presidentearen kalitatezko botoa barne. Kalean milaka manifestarik protesta egin dute, eta Mileik "terroristatzat" jo ditu.
2024/06/13 - 12:20
Istiluak Buenos Airesen, Argentinako Senatuak Mileiren lege izarra eztabaidatzen duen bitartean
Lege horrek eztabaida eragin duen lan-erreforma eta enpresa publiko batzuen pribatizazioa jasotzen ditu. 1.200 agente bidali ditu Segurtasun Ministerioak eta 23 pertsona atxilotu dituzte.
2024/06/13 - 11:43
Italiako Ligako diputatu batek M5Sko beste bat jo du buruan Diputatuen Ganberan
Erasoa Leonardo Donno Roberto Calderoli ministroari bandera italiar bat ematen saiati denean gertatu da, eskualdeentzako autonomia lege berezituarekin bat ez zetorrelako. Horren ostean, Ligako hainbat diputatuk Donnoren aurka egin dute.
2024/06/12 - 20:04
Frantziako LR alderdiak Ciotti kargutik kendu du, Le Penen ultraeskuinarekin ituna egiten saiatzeagatik
Erabakia "aho batez" onartu dute LR alderdiko zuzendaritzako kideek. Hala ere, Eric Ciottik ukatu egin du batzar horrek legezko ondoriorik duenik: "Gure alderdiko presidentea izaten jarraitzen dut".
2024/06/12 - 00:47
Le Penen ultraeskuinak akordioa itxi du Ciottiren errepublikarrekin hauteskundeei begira
Eric Ciotti errepublikarren presidenteak, ordu batzuk lehenago, atea ireki dio RNrekin aliantza bat egiteko aukerari, eta barne-krisia eragin du alderdian, izan ere, eskuin muturrarekin akordio bat ixtearen aurka zeuden alderdikide asko.
2024/06/11 - 19:02
Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
2024/06/10 - 22:27
Nolako pisua izango du ultraeskuinak Europar Batasunean Parlamentuan eserlekuak irabazi ondoren?
Eskuinarekin akordioak lortzeko gaitasunaren araberakoa izango da. Kontseilu Europarra, besteak beste, ez da aldatuko, ez delako hauteskundeen bitartez hautatzen.
2024/06/10 - 17:58
Horrela aldatu da Europako mapa politikoa azken 10 urteotan
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, garaipenak eskuratu ditu Frantzian, Italian eta Austrian.
2024/06/10 - 14:19
Zentroak gehiengoari eutsi dion arren, Europak eskumarago begiratuko du legealdi berrian
Eskumarago arituko da Europar Parlamentua datozen bost urteetan, baina zentroak lortu du gehiengoari eustea.
2024/06/10 - 14:05
Europan zentroko koalizioa mantentzen da, nahiz eta eskuin muturra asko igo
Ultraeskuina lehen indarra izan da Frantzian, Austrian eta Italian, non Georgia Meloniren Fratelli d'Italia alderdia lehen indarra izan den.
2024/06/10 - 01:30
Ipar Euskal Herrian, eskuin muturra garaile
Marine Le Penen Bilgune Nazionalak herri eta hiri nagusietan irabazi du: Baionan, Donibane Lohizunen, Hendaian, Kanbon, Senperen eta Urruñan, besteak beste.
2024/06/09 - 23:30
Macronek iragarri du hauteskundeak ekainaren 30era aurreratuko dituela
Europako hauteskundeetan porrot egin ostean, Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak deitu ditu ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako.
2024/06/09 - 23:26
Frantziako ultraeskuindarrak ''emaitza historikoak'' lortu ditu, Marine Le Penen hitzetan
Bilgune Nazionaleko buruzagiaren arabera, prest daude "Frantzian boterea hartzeko, jendeak gugan konfiantza baldin badu".
2024/06/08 - 12:12
AfD alderdi ultraeskuindarra bigarren indar bozkatuena izango da Europako hauteskundeetan, inkesten arabera
Landa-eremuko udalerri txikietan ere lehen indarra izan daiteke. Gorakadak lotura zuzena du hauteskunde-kanpainan politikarien aurka izandako indarkeriarekin; izan ere, indarkeria hori areagotu egin da eskuin muturra indartsuena den lekuetan.
2024/06/07 - 20:51
Voxen propaganda eginez Espainiako ereserkia jarrita zuen auto bat geldiarazi du adineko gizon batek Donostian
Gizona errepide erdira atera da Gipuzkoako hiriburuko erdigunean, eta aldean zeraman bastoia astinduz autoa uxatzeko keinua egin du. 'Bastoi antifaxista' izena jarri diote sare sozialetan.
2024/06/04 - 20:19
Ben Gvir Israelgo ministro ultraeskuindarrak Hezbollahri gerra deklaratzea eskatu du
Bestalde, Hezbollahko bigarrenak, Naim Qassemek, ziurtatu du bere miliziak ez duela Israelen aurkako erasoak areagotzeko asmorik, baina prest egongo litzatekeela horretara behartuta balego.