Umeak

2024/09/19 - 19:08
Atzerrian subrogatutako haurdunaldi bidez jaiotako haur bat Espainian jaiotakotzat erregistratzea onartu dute
Beraz, epai aitzindaria da haurdunaldi subrogatuari dagokionez, orain arte jaiolekua aldatzeko aukera nazioarteko adopzioetarako baino ez baitzegoen aurreikusita.
2024/09/16 - 15:09
Magiaz gozatzeko aukera izan dute Gasteizko ikasleek, Magialdia jaialdiaren eskutik
Astelehen honetan, Gasteizko ikastetxeetako ikasleek bi emanaldi izan dituzte Federico Garcia Lorca antzokian, Cliff The Magician anfitrioi izan dutela. Jardueraz eta ikuskizunez betetako egitarau zabala izango du Magialdiaren 36. edizioak irailaren 22ra arte.
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 08:01
''Teknologia nerabeen garapenerako tresna ere izan daiteke''
Seme-alabak mugikorren erabilera arduratsuan heztea eta ikasten ari diren bitartean laguntzea da gako garrantzitsuenetako bat, Unicefen Haurren Hezkuntza eta Eskubide Digitalen arduradun Nacho Guadixen hitzetan.
2024/09/11 - 08:00
10 nerabetik 8k ez dute inolako araurik eta mugarik mugikorraren erabileran
Heren batek interneten eta sare sozialen kontrolik gabeko erabilera egiten du, eta gurasoen % 26k aitortzen dute ez dutela sareko segurtasunari buruzko ezagutzarik.
2024/09/11 - 08:00
11 urte, mugikorra eskuratzeko batez besteko adina
Nerabezaroan, 14 eta 15 urterekin, ia gazte guztiek dute Interneterako sarbidea duen telefono mugikor propioa.
2024/09/11 - 08:00
Mugikorra eta sare sozialak dira nerabeen aisialdiaren erdigunea
Gure haur eta nerabeek egiten duten telefono mugikorren eta interneten erabilerak guraso asko kezkatzen ditu. ETB-2n “Generación Click” saioa estreinatzear dela, gaiari buruzko azken datuak aztertu ditugu EITB Datan.
2024/09/09 - 15:18
Inprobisatutako eskolak, itxaropen izpi bat Gazako haurrentzat
Gazan 630.000 ikasle baino gehiago eskolarik gabe geratu dira, bigarren urtez jarraian, gerra dela eta. Hala ere, kanpin-dendak edo erdi suntsitutako eraikinak inprobisatutako eskola bihurtu dira zenbait auzotan.
2024/09/08 - 19:16
''24 orduz egon behar gara Martinarekin''
Udaberrian bizitza irauli zitzaion Urdulizen bizi den Balparda-Ondarra familiari, Martina 5 urteko alaba sukar handia eta krisi epileptikoak izaten hasi zenean. Fires sindromea diagnostikatu zioten, sukar-infekzio batekin lotutako epilepsia mota bat.
2024/09/02 - 21:20
Sei hilabeteko zigorra Bergarako ertzain-etxearen aurrean 3 urteko semea abandonatu zuen gizonarentzat
Zigorra epaiketa azkarra eginda ezarri diote. Akusatuak adingabea abandonatzearen delitua onartu du. Haurra Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean geratu da, eta amaren bila ari dira. Atzerrian dago.
2024/09/02 - 18:03
Aske utzi dute, kargupean, Bergarako ertzain-etxearen aurrean 3 urteko semea abandonatu zuen gizona
Epaileak adingabea abandonatzearen delitua leporatzen dio. Haurra Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean geratu da, eta amaren bila ari dira. Atzerrian dago.
2024/09/02 - 16:31
Aitzol Asla, abokatua: ''Kode zibilak jasotzen du gurasoek edo tutoreek haurra zaintzeko betebeharra dutela''
"Haur bat uztea delitu larria da eta 18 hilabetetik hiru urtera arteko espetxe zigorra jaso dezake. Adingabeko hori arriskuan jarri dela ikusten bada, zigorra lau urtekoa izan daiteke", gaineratu du Aslak.
2024/09/02 - 14:03
Kanta pederasta bat abestu zuen Avilako herri txiki bateko alkatea bota du PPk
Vita herriko jaietan, bertako alkatea den Antonio Martinek neskato bat bortxatzeari buruzko abesti bat kantatu zuen, jendaurrean. Horrek ika-mika handia eragin du, eta alderdi anitzek kargutik kentzeko eskatu dute.
2024/09/01 - 20:00
Gizon bat atxilotu dute Bergaran, hiru urteko semea Ertzain-etxearen aurrean abandonatzeagatik
Zaintza-kameren bidez egoera ikusi zutenean, zenbait agente hurbildu eta ihes egiten saiatzen ari zen gizona geldiarazi zuten. Gizonak aitortu zuen, bere egoera pertsonala zela eta, ezin zuela haurraren ardura bere gain hartu, eta Zerbiztu Sozialen esku utzi beharra zuela.
2024/09/01 - 13:21
Abian da polioaren aurkako txertaketa masiboa Gazako 640.000 haur baino gehiagorentzat
Israelek ohartarazi duenez, ez da su-etenik izango: dosiak banatzeko unean uneko korridoreak eta txertoa jartzeko "eremu seguruak" baino ez ditu ezarriko.
2024/08/27 - 13:40
Ukrainara itzuli dira uda Euskal Herrian igaro duten 108 haurrak
1995ean martxan jarri ziren egonaldien helburua adingabeek bi hilabeteko atsedenaldia izatea da, 1986ko zentral nuklearraren istripuak eragindako kutsadura erradioaktibotik eta duela bi urte baino gehiagotik Ukrainan jasaten ari diren gerratik urrun.
2024/08/26 - 23:09
Pedrosa sailburua: ''Lasaitasun mezua helarazi nahi diet familiei eskola garraioaren gaian''
Ikasturtea hasteko egun batzuk falta direnean, iazkoa ikusita, autobus garraio osoa bermatuta egongo ote den kezka sortu zaio hainbat familiari. Hezkuntza sailburuak lasaitasun mezua igorri nahi izan du, eta esan du hitzarmenak bide onetik doazela eta datozen egunetan itxiko dituztela falta direnak.
2024/08/23 - 15:02
Mocejonen aurkitutako labana bat dator Mateok jasan zituen zauriekin
Atxilotutako mutilaren aitaren etxe inguruetan aurkitutako labana, isipuz hartutako lagina eta mutila atxilotu zutenean jantzita zituen arropak aztertzera bidali dituzte. Atxilotuak % 70eko adimen urritasuna duenak, aitortu egin zuen krimena.
2024/08/22 - 13:09
Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu eraso delitua egotzita, neskato bati musu emateagatik
Aste Nagusiko bosgarren egunean 20 pertsona atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, tartean, bi indarkeria matxistagatik eta hamahiru lapurreta edo ebasketa delituengatik.