Umeak
2025/05/31 - 11:28
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, adingabeak galbideratzea eta material pedofiloa izatea leporatuta
Droga-trafikoagatik atxilotutako pertsona baten ordenagailuan artxibo pedofiloak aurkitu ostean, polizia-operazioa abiatu zuten. Guztira, 25 argazki eta 467 bideo pedofilo aurkitu zituzten. Adin desberdinetako adingabeak agertzen ziren horietan, tartean haurtxoak.
2025/05/30 - 15:48
Bilkura isila egin dute Bilbon, 13 urteko neskatoaren hilketa salatzeko
Bost minutuko bilkura isila egin dute Bilboko udaletxeko eskaileretan, Udalak deituta.
2025/05/27 - 15:49
Europako Batzordea pornografiako lau plataforma ikertzen ari da, adin txikikoak ez babesteagatik
Zehazki, Pornhub, Stripchat, XNXX eta XVideos webguneen aurkako prozedura formala abiatu du, erabiltzaileen adina egiaztatzeko sisteman hainbat urraketa egin dituztela egiaztatu dutelako.
2025/05/23 - 09:41
Albiste izango dira: Gasteizko hiriburutzak 45 urte, lehendakariari elkarrizketa eta itsaspeko euskal robota
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/21 - 09:44
Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/19 - 19:55
Haurrak hirien diseinuan lehenesteko politikak bultzatuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak eta Franceso Tonucci pedagogo italiarrak, "La Cità dei Bambini" lanaren egileak, lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute Euskadin nazioarteko proiektu horretan oinarritutako haurtzaro-politikak ezartzeko.
2025/05/16 - 12:34
Europar Batasunean sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina jarri nahi dute Espainiak, Frantziak eta Greziak
Proposamen bateratua aurkeztu dute hirurek, 27 estatu kideetako telekomunikazio ministroek ekainaren 6an egingo duten bilerari begira. Hala ere, ez dute zehaztu gutxieneko adina zenbateraino igo behar den.
2025/05/15 - 22:30
Haurtxo bat izan da edizio geniko pertsonalizatuko terapia batekin tratatu duten aurreneko gizakia
KJ 'Carbamoil fosfato sintetasa 1 (CPS1) urritasun larria' gaixotasun genetiko sendaezinarekin jaio zen. Lehen sei hilabeteak ospitalean eman zituen dieta oso murriztaile batekin, taldeak berari egokitutako zen terapia bat diseinatzen zuen bitartean. Lehen hiru dosiak arrakastatsuak izan dira.
2025/05/12 - 16:18
Eskola-kirolaren urteko kuota 60 eurokoa izango da Gipuzkoan 2026-2027 ikasturtean
Kirol Departamentuko foru diputatuak multikirola programari buruzko azterlan bat aurkeztu du, eta iragarri du haren finantzaketari buruzko partaidetza-prozesu bat egin behar dutela. Gaur egun, kuotak eskualdearen araberakoak dira, eta bateratu egin nahi dituzte.
2025/05/10 - 14:43
16 urteko neska bat atxilotu dute Tuteran, senideei eraso eta mehatxu egiteagatik
Adingabeak aitari eraso dio, eta labana batekin esku batean ebakiak egin dizkio. Gainera, udaltzainak aurrean zeudela, labana batekin mehatxatu ditu ama eta ahizpa.
2025/05/07 - 16:10
Iruarteta eskolako gurasoek salatu dute 6 urteko mutil batek ikaskideei "etengabe" eraso egiten diela
Ikasleen gurasoek neurriak eskatu dituzte bere seme-alabak erasotzailearengandik babesteko. Azaldu dutenez, erasoak lehendabiziko egunean hasi ziren, eta, geroztik, haur guztiei egin die eraso noizbait.
2025/05/07 - 09:48
Albiste izango dira: Konklabearen hasiera, amen osasun mentala eta Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/06 - 12:23
Osakidetzak 2024an asma akutuko 3.300 kasu diagnostikatu zizkien 5 urtetik beherakoei
Euskal Osasun Zerbitzuak "Haurren asmaren asistentzia-ibilbidea" egin du, gaixotasun horrek haur eta nerabeetan duen prebalentzia handia dela eta.
2025/05/06 - 00:55
Espainiako Gobernuak aurrera jarraituko du adingabeen banaketarekin, "PPren alternatiba faltaren aurrean"
Hala adierazi du Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroak Konferentzia Sektorialean. Bertan, PPk gobernatzen dituen erkidegoak Espainiako Gobernuaren proposamenaren aurka agertu dira.
2025/05/05 - 13:53
Pertsona transexualentzako Lehen Mailako Arretako zerbitzu berriak abiatuko dituela iragarri du Pradalesek
Pertsona transei arreta integrala emateko eta Trans Legea eraginkortasunez aplikatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du lehendakariak, haur eta gazte transexualitateari buruzko Naizen I. Nazioarteko Biltzarraren irekiera-ekitaldian.
2025/05/05 - 09:35
Albiste izango dira: Naizen I. Nazioarteko Biltzarra, konklabearen astea eta izen-ematea Behobia-Donostian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/04 - 18:00
Haur eta gazte transexualitateari buruzko Naizen I. Nazioarteko Biltzarra hasiko da astelehenean Bilbon
Aingeru Mayor Naizen elkarteko kideak azaldu duenez, Euskadin egoera hobea da beste leku batzuetakoarekin alderatuta, baina haur eta nerabe transexualen egoera hobetzen jarraitu beharra dago oraindik.
2025/05/03 - 23:43
Omenaldi handia egin diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei 14.000 lagunek BECen
Ia 40 urtean buru-belarri ibili dira haur eta nagusiei irribarrea ateratzeko lanean, eta gaur aitortza jaso dute ordainetan. Sudur gorria jantzita, 14.000 lagunen babesa jaso dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek BECen.
2025/04/30 - 21:23
Behin-behineko espetxealdia ezarri diete Oviedon lau urtez giltzapetuta egon diren adingabeen gurasoei
Auzokide baten salaketa baten ondorioz, Polizia etxebizitzan sartu zen, eta zortzi urteko bikiak eta hamar urteko mutiko bat aurkitu zituzten, musukoak eta pixoihalak jantzita, zaborrez eta hondakinez betetako etxebizitza batean.
2025/04/30 - 13:32
Espainiak bertan behera utziko du haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako haurrak zuzenean erregistratzeko aukera
Ostegun honetan Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Justizia Ministerioak onartutako instrukzioa, eta aurrerantzean filiazio biologiko eta adopzio kasuetan soilik egin ahal izango da erregistroa.