Umeak

2024/06/26 - 13:10
Hiru landunetik batek lana eta familia uztartzeko zailtasun handiak ditu Euskadin
Gizonek eta emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan ematen duten eguneko denboraren arteko aldeak gutxieneko balioak lortu ditu 2023an, nahiz eta oraindik ere emakumeak izan alderdi horietan denbora gehien ematen dutenak.
2024/06/26 - 09:52
Albiste izango dira: BJKN berritzeko akordioa, kontziliazioari buruzko inkesta, eta Bilbobuseko lan gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/22 - 13:03
70 urteko apaiz bat epaituko dute Baionan, 20 urteko gazte bati sexu erasoa egitea egotzita
Gainera, haur pornografiarekin lotutako irudiak izatea ere leporatu diote. Apaizak atxilotuta jarraitzen du, noiz epaituko duten zain, eta Baionako gotzainak kargutik kendu du behin-behinean.
2024/06/21 - 21:11
La Sallek Patxi Ezkiagaren sexu-abusuak argitzeko abiatu duen barne ikerketaren datuak, Fiskaltzaren esku
Kongregazioak Euskadi Irratiari azaldu dionez, "bere garaian hain gaizki egindakoa konpondu nahi dute". Gaur 'El Pais' egunkariak 24 ikasle ohiren lekukotza bildu du, horietatik 18 emakumeak dira, guztiek sexu-erasoak jasan izana eta ikastetxeari gertatzen zenaren berri eman ziotela diote.
2024/06/21 - 13:27
6 urtetik gorako haurrek 112 telefonora deitzen ikas dezaten abesti bat kaleratu dute
112ra garaiz egindako dei batek biziak salba ditzake. Horixe da Eusko Jaurlaritzak 6 urtetik gorako haurrei helarazi nahi dien mezua larrialdi-egoeretan 112 telefonoa behar bezala erabiltzen laguntzeko abian jarriko duen kanpainaren bitartez.
2024/06/21 - 11:56
Milaka ikaslerentzat gaur da azken eskola eguna
Askok aurreko egunetan amaitu bazuten ere, ikasle gehienek gaur esango diete gaur beren ikasgelei eta irakasleei irailera arte. Aurretik bi hilabete dituzte atseden hartzeko eta udaz gozatzeko.
2024/06/21 - 00:47
Santurtzin dozenaka haurri txertoa ustez ukatu zien erizaina auzipetuko dute
Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoa ukatu zien", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan. Ebazpena ez da irmoa, eta haren aurka helegitea aurkez daiteke.
2024/06/18 - 18:12
16 eta 17 urte bitartekoek gurasoen baimenik gabe abortatzeko aukera babestu du Auzitegi Konstituzionalak
Horrekin batera, ospitale publikoak ezarri ditu praktika hori bideratzeko zentro gisa.
2024/06/18 - 14:06
Jaiotzak % 1,3 gutxitu ziren 2023an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Amen % 79,1ek 30 urte edo gehiago zituen, eta % 32,2 atzerritarrak ziren.
2024/06/18 - 13:42
Ikasle nafarrak EBkoen gainetik daude sormenean; EAEkoak, hortik behera
Foru Erkidegoko 15 urteko ikasleek 60tik 33,5eko puntuazioa eskuratu dute pentsamendu sortzailean, Europar Batasuneko batezbestekotik (32,1) gora. EAEkoak Espainiako Estatuko azkenengo postuetan geratu dira, 31,9ko notarekin.
2024/06/18 - 08:00
Haurrak baino txakur gehiago dago Hego Euskal Herrian
Estatuan 12,7 txakur daude 10 umeko batez beste; Euskadin eta Nafarroan, berriz, 11,4 eta 10,6 da ratioa, hurrenez hurren.
2024/06/18 - 00:16
Gaza dagoeneko "haurren hilerria" dela salatu du UNICEFek
"Ziurrenik haur guztiak traumatizatuta geratuko dira, haur bakar batek ere igaro beharko ez lukeen zerbaitetik pasatu direlako", esan du Adele Jodr Ekialde Hurbilerako eta Afrika Iparralderako UNICEFeko zuzendariak. "Erasoren bat dagoen guztietan izaten dira hildako haurrak", gaineratu du.
2024/06/17 - 19:00
Guggenheim museoak berriro ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei
Guggenheim museoak azken 26 urteetan egin duen modura, aurten berriz ere ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei. Sei eta hamabi urte arteko ia 100 umek euren arte lanak sortu dituzte.
2024/06/16 - 21:24
15 urteko mutil baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza Sopelan
Gatzarriñe kaleko goi-tentsioko dorre batean igota zegoela, dirudienez, elektrokutatu eta erori egin da. Gaztearen gorpuari autopsia egingo diote, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
2024/06/15 - 19:45
Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ospatuko dute igande honetan Adunan
Duela 27 urte, 1997an, hartu zuen Adunak azken aldiz eskola txikien festa. Orduan ikasle gutxi zituzten, baina gaur egun 54 ikasle dituzte: 16 HHn eta 38 LHn.
2024/06/15 - 00:24
Ultraeskuindar batek hiru umeri eraso die Finlandian, eta horietako bat larri zauritu du
Finlandiako Poliziak 30 bat urteko erasotzailea atxilotu zuen. Gizonak adingabeei arma zuri batekin eraso zien merkataritza-gune jendetsu batean, eta behin baino gehiagotan sastatu zuen adingabeetako bat, eta beste bat ere sastatzen saiatu zen.
2024/06/08 - 19:31
''Ez gara ohartzen, baina haur minbiziak familia osoa birrintzen du''
Junek 7 urte ditu, eta 15 hilabeterekin buruan tumore bat atzeman zioten. Izaskun amak atzo balitz bezala gogoratzen du une hori. Aspanovas elkartearen laguntza ezinbestekoa izan da hasieratik familiarentzat.
2024/06/08 - 16:32
Aspanovasen Ausart Egunean, EITB saritu dute minbizia ikusarazteko egindako lanagatik
Festa handi batekin ospatu dute Bilbon Aspanovas minbizia duten haurren familien elkartearen 35. urteurrena. Gorka Garcia ETBko Arte eta Programa zuzendariak jaso du golardoa.
2024/06/07 - 22:23
Gaza eta Egipto arteko muga-lerro osoa hartu eta okupatu du jada Israelek
Hiru hildako izan dira gaur UNRWAren eskola batean egindako erasoan, eta 36.700 palestinarretik gora dira jada Israelek eraildakoak, 15.500 haur tartean. Gaur NBEk gatazka guneetako haurrei kalte egitea leporatzen dieten herrialde eta entitateen "zerrenda beltzean" sartu du Israel.
2024/06/07 - 18:25
Getxoko Europa ikastetxeko irakasleak deklaratu du lau neskatori sexu-erasoa egitea egotzita
Irakasleak ikertu gisa deklaratu du, lau urtetik beherakoen senideek salaketak jarri eta hamar egunera. EITBk jakin duenez, familiek eta Fiskaltzak ez dute kautelazko neurririk eskatu.