Umeak
2024/06/05 - 22:19
''Pediatria zerbitzu duina'' eskatu dute dozenaka herritarrek Abadiñon
Abadiñoko Udalak deituta, "Pediatria zerbitzu duin baten alde" lelopean, herritar ugari bildu da gaur Abadiñon. Pasa den azaroan geratu ziren Traña-Matienako osasun zentroan pediatriarik gabe, jubilatu egin zelako.
2024/06/04 - 16:11
Adingabeen babes digitalerako lege-aurreproiektuak doako guraso-kontrola aurreikusten du gailu guztietan
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du ingurune digitalean ibiltzen diren adingabeak babesteko lege-aurreproiektua. Sistema hori lehenetsita agertuko da gailu guztietan, eta piztu ondoren konfiguratu ahal izango da.
2024/06/04 - 00:20
Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte
Pazienteek hainbat patologia dituzte, batez ere onkologikoak eta traumatismo larriak. Guztiak Gazako ospitale turkiarrean daude oraingoz.
2024/06/02 - 16:03
Zer ote den Gazako haurren lekuan jartzea
Gernika Palestina ekimenak Gazako haurrak jasaten ari diren sarraskia salatu dute Uribitarten, Bilbon, 500 zapata pare inguru jarrita, Gazan hildako haurren izen-abizenekin. Bertan salatu dutenez, "gerra hemen hasten da, erakaunde eta enpresetatik Israelekiko kolaborazioei eusten zaien heinean".
2024/05/29 - 14:33
Adin txikikoen zentroetan sartu dituzte Getxoko hilketagatik atxilotutako bost adingabeetatik lau
Bost adin txikikoak astelehenean utzi zituzten Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi, bi gau komisaldegian igaro ostean. Juan Felipe Garciari arma zuriz eraso egin zioten larunbatean eta Gurutzetako ospitalean hil zen.
2024/05/29 - 13:03
Bizkaiko Auzitegiak bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio Basurtun haurtxoa lapurtu zuen emakumeari
Epaimahaiaren ustez, emakumeak jaioberria bahitzeko "plan antolatua" jarraitu zuen, egoeraren "kontziente" zela. Ez du frogatutzat jo, ordea, haurtxoa abandonatu zuenik. Besteak beste, ahalmen psikikoen "urritasun arina" izatearen aringarria onartu diote. Defentsak helegitea iragarri du.
2024/05/29 - 10:52
Haurrei egindako sexu erasoak salatzeko bilkura deitu du Algortako Mugimendu Feministak
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Malakate plazan, ikastetxetik gertu. Zentroko zuzendaritzak dio ustezko erasotzailea "berehala" kaleratu dutela, baina familiek salatu dute ikastetxeak "berandu" jardun duela.
2024/05/29 - 07:00
''Kukutxeztula nabarmen igo da nerabeen artean, eta oso arriskutsua da jaioberriak kutsatzen badituzte''
Joseba Rementeria pediatrak azaldu duenez, azken hilabeteetan asko igo dira kukutxeztula kasuak nerabeen artean. Gaixotasun arina da nerabeentzat, ez, ordea, jaioberrientzat.
2024/05/29 - 00:28
Elsa Flores, salatzailea: ''Familiak erabat hautsita daude, mundua gainean erori zaigu''
Floresek astelehenean aurkeztu zuen salaketa, baina irailetik seinaleak ikusten ari zen alabarengan. Ikastetxearen jarrera eta jasotako babes eskasa kritikatu ditu. Gainera, ez du baztertzen biktima gehiago egotea.
2024/05/28 - 20:51
Getxoko ikastetxe bateko irakasle bat ikertzen ari dira, hainbat familiak sexu erasoengatik salatu ostean
Oraingoz, lau haurren familiek jarri dute salaketa. Ikastetxeak bilera egin du Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoekin. Emandako azalpenek ez omen dituzte asebete eta batzuek salatu dute zuzendaritzak "berandu" jardun duela.
2024/05/27 - 16:03
Azken sei urteetan laukoiztu egin da bapeatzaileen kopurua EAEn eta lautik batek 15-21 urte ditu
Eusko Jaurlaritzak bapeatzeak osasunean dituen arrisku larriez ohartarazteko kanpaina abiatu du, bereziki gazteei zuzenduta.
2024/05/25 - 16:38
Harrera familien festa ospatu dute gaur Bizkaiko 70 familiak
Festa giroan, honen inguruan gizartea sentsibilizatzeko asmoz, Muskizen elkartu dira, Bizkaiko Aldundiak antolatutako jaian. Urtero daude Euskal Autonomia Erkidegoan familia baten beharra duten ume eta gazteak. Harreragile izan diren aita eta amen testigantzak entzun ditugu gaur.
2024/05/21 - 12:36
Indarkeria matxistak umezurtz utzitako adingabeek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak
Jaurlaritzak urtero 5.760 euro emango dizkie eta laguntza 25 urtera arte luzatuko da ikasketa arautuak egiten dituztenen kasuan edota mendekotasuna edo desgaitasuna aitortuta dutenentzat. Gainera, azken bi kasu horietan zenbatekoa bikoitza izango da (11.520 euro).
2024/05/20 - 12:56
Gizon batek bi bilobak hil ditu eta ondoren bere buruaz beste egin du Granadan
Suhiarekin eztabaida bat izan ostean hil ditu 72 urteko gizonak 10 eta 12 urteko bere bilobak Huetor Tajarko (Granada) etxebizitza batean.
2024/05/20 - 11:46
Gizon batek bi bilobak hil ditu Huetor Tajarko etxebizitza batean, Granadan
Etxean gotortuta zituen atzoz geroztik. Duela bi hilabete izandako trafiko-istripu bat izan liteke krimen bikoitza burutzearen arrazoia.
2024/05/17 - 13:52
Osakidetzak proba ez-inbaditzailea egingo die anomalia kromosomikoen "arrisku ertaina" duten haurdunei
Proba odol-analisi soil bat da, eta % 99eko fidagarritasuna dauka. Arriskutsua den amniozentesia egitea saihestuko da, horri esker.
2024/05/16 - 15:05
EBk Meta ikertuko du Instagramek eta Facebookek adingabeen artean adikzioa sustatzen dutelakoan
Bruselak arau-hauste prozedura abiatu du erraldoi teknologikoaren kontra. Batzordeak zalantzak ditu Metak "nerabeen zerbitzu digitalen legean zehaztutako betebeharrak betetzeko nahikoa egin ote duen".
2024/05/15 - 15:02
Indarkeria matxistaren biktimentzako doako arreta juridikoa haurrei eta desgaitasuna dutenei ere zabaldu zaie
Eusko Jaurlaritzak bermatu nahi du biktimek informazioa eta laguntza juridiko espezializatua jasoko dutela.
2024/05/15 - 13:56
14 urteko kartzela zigorra ezarri diote Arabako gizon bati zortzi urtez alabari sexu erasoak egiteagatik
Behin espetxealdia beteta, 5 urtez zaintzapeko askatasunean egongo da. Halaber, 15 urtean ezingo da biktimarengana hurbildu eta 40.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio. Epaia ez da irmoa eta helegitea jar daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.
2024/05/15 - 07:00
% 25 hazi da familia ugarien kopurua Hego Euskal Herrian hamar urtetan
Familia ugarien artean gehienak hiru-seme alabadunak dira: % 83 EAEn eta % 74 Nafarroan.