Santurtzin dozenaka haurri txertoa ustez ukatu zien erizaina auzipetuko dute
Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzio epaitegiak, adingabeen txertaketa simulatzeagatik salatutako erizainaren auzia ikertzen ari denak, kalte-delituak eta dokumentuak faltsutzea leporatzea erabaki du.
Instrukzio-fasea amaitutzat ematen duen ebazpen batean, epaileak 10 eguneko epea eman die Fiskaltzari eta aldeei ahozko epaiketa irekitzea edo largestea bidezkoa den erabakitzeko.
Epailearen ustez, "zantzuen arabera", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, ikertuak Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan erizain gisa lan egin zuen bitartean, haurrei "xiringetako orratzak sartzen zizkien, horien edukia inokulatu gabe".
Gero, bere kartilla eta historia medikoetan txertatuta zeudela idazten zuen. Umeei eman ez eta ukatu zizkien txertoen balioa 26.763,99 eurokoa da, ebazpenaren arabera.
Era berean, Osakidetzak berriro abiatu behar zuen adingabeen txertaketa-prozesua, eta inokulatu gabeko txertoak berriz jarri behar izan ditu, 5.382,46 euroko kostuarekin. Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoak ukatu zizkion".
Hala ere, erabakia ez da irmoa eta bere aurka erreforma-errekurtsoa (epaitegi berean) eta apelazio-errekurtsoa (Bizkaiko Lurralde Auzitegian) aurkez daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbolarekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, milaka euroko kalte materialak eraginez.
Jaurlaritzak eta EHUko errektoreak premiazko bilera egingo dute arratsaldean, Euskara azterketetako zeroen polemikagatik
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuak Joxerramon Bengoetxearekin bilduko dira gaur arratsaldean.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.