Unai Rementería
2025/03/25 - 15:30
Mireia Zaratek nabarmendu du EAJren asanbladak AHTaren trazadurari buruz duen jarrera ez dagoela finkatuta
Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak nabarmendu duenez, Unai Rementeriak emango du erabakitakoaren berri, larunbatean.
2022/11/10 - 11:04
Rementeria: "Gure proiektuak martxan jarrita, ez dago motiborik beste lau urtetan hemen egoteko"
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak "Egun On Euskadi" saioan adierazi duenez, ez du presiorik eduki, baina barne hausnarketa egin ondotik erabaki du orain zortzi urte esandakoari kasu egitea. "Oso ona eta naturala da jende berria ilusio berriekin ikustea", gaineratu du.
2022/11/09 - 12:25
Hiru ahaldun nagusiek Pedro Sanchezek baino gehiago kobratu zuten iaz
Zerrendaren gorenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, 112.250,60 euro jaso baitzituen joan den urtean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 84.845,16 euro.
2022/10/28 - 21:01
Rementeriak 'herritarren bizi-kalitatea babesteko' aurrekontu proiektua aurkeztu du
9.808 milioiko aurrekontua, inoizko handiena, gizarte zerbitzuak eta bizi kalitatea babesteko.
2022/10/18 - 12:14
Guggenheim Fundazioak "begi onez" ikusten du Urdaibairen proiektua, Rementeriaren esanetan
Bizkaiko ahaldun nagusiaren aburuz, proiektuak "oinarrizkoa den jasangarritasuna" du ezaugarri. EAJren hautagai ez izateko erabakiaz, "politikaren lehen lerrotik aldentzea" ebatzi duela argitu du, Aldundian 10 urtez egon baita.
2022/09/28 - 12:22
Unai Rementeriak ''batasuna'' eskatu du, krisitik ''denok batera, elkarrekin eta berdintasunean ateratzeko''
Bizkaiko politika orokorrari buruzko urteroko eztabaidan, Rementeriak "ilusioa, poza, itxaropena eta une onak" aldarrikatu ditu, pandemia ostean. "Izan ere, badaude eta beti egongo dira. Onak txarrak baino gehiago, seguru asko. Kontrakoa dirudien arren ", adierazi du.
2022/09/22 - 12:03
EAJk Elixabete Etxanobe proposatuko die oinarriei Bizkaiko ahaldungai izateko
Rementeriak iragarri du ez duela bere burua berriz aurkeztuko, eta, hala, egun Bizkaiko Administrazio Publiko eta Harreman instituzionalen foru diputatua dena proposatuko dute kargurako.
2022/09/22 - 11:30
Elixabete Etxanobe da EAJk alderdikideei proposatu dien Bizkaiko ahaldungaia, Atutxak baieztatu duenez
Politika Orokorreko Eztabaidaren saioa baino lehen, Legebiltzarrera heltzean, albistea baieztatu du Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea.
2022/09/21 - 14:35
Unai Rementeriak ez du bere burua berriz aurkeztuko Bizkaiko ahaldun nagusi kargurako
Politikari jeltzaleak erabakia alderdiari jakinarazi dio, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.
2022/09/19 - 15:59
Bizkaiko Ekintzailetza Zentroa abian da: % 80ko okupazioa du eta 2023an handituko dute
Jaurlaritzarekin babesarekin, Bizkako Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatu dute zentroa, eta gaur inauguratu dute zazpi urteko izapideen ostean. Dagoeneko, 30 enpresa handi, tartean Google for start up, eta 40 'start up' ari dira bertan lanean.
2022/07/27 - 00:12
Iritsi da Bilbora Frantziako Tourraren lekukoa
Iluntzeko bederatziak aldera heldu da Tourraren lekukoa Bilbora. Julian Sanz eta Ziortza Villa ultrafondistek amaiatu dute Paris eta Bilbo artean egitekoa zuten ibilbidea. Helmugan zain zituzten Unai Errementeria eta Juan Mari Aburto.
2022/07/26 - 19:51
Guggenheim Urdaibain 40 milioiko "lehen" inbertsioa iragarri du Rementeriak
Gainera, Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, Sollubeko tunelak 65 milioiko inbertsioa beharko du. Era berean, Galdakao, bertako ospitale eta Durangaldeko eta Busturialdeko Euskotren lineen arteko metro konexioa aurrera eramateko hitzarmena onartu dutela azpimarratu du.
2022/05/27 - 13:24
Deskarbonizazio Hubeko lehen harria jarri dute Bilboko portuan
Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua eta Emiliano Lopez Atxurra eta Gregorio Villalabeitia, Petronor eta Kutxabankeko presidenteak ekitaldian izan dira.
2022/05/22 - 13:39
Egoitzak bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua abiatu dute Bizkaian
Getxoko udal-egoitza da unitate txikien ereduarekin lan egiten duen lehena. 2023ko amaierarako bizikidetza-unitateetan antolatutako foru-erantzukizuneko plazen % 35 izatea da helburua.
2022/05/03 - 14:23
Bilbo eta Getxo Itsasadarraren paretik lotuko dituen bulebarraren proiektua aurkeztu du Aldundiak
Bidegorri batez eta oinezkoentzako pasabide batez osatuta egongo da Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko dituen ibilbidea. Lanak datorren urtean hasiko dira.
2022/04/26 - 11:22
Rementeria: ''Zergek egonkorrak izan behar dute. Koiunturaren arabera aldatu bagenitu ez genuke amaierarik''
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenean egindako "Faktoria" albistegi berezian esan du egonkortasuna berreskuratzea duela legegintzaldiko azken urteko lehentasun.
2022/04/26 - 11:21
Espainiako Estatuak onartu behar du Gernikako bonbardaketa "ez zela ondo egon", Unai Rementeriaren arabera
Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du ulertzen zer gertatzen zaion Espainiako Estatuari egindakoa gaizki egon zela ez onartzeko.
2022/03/29 - 16:15
Hiru aldundiek laguntzak adostu dituzte autonomoentzat, enpresa txikientzat eta lehen sektorearentzat
Premiazko eta behin-behineko neurriak dira enpresa txiki, oso txiki eta autonomoei laguntzeko, beti ere aldundien eskuduntzetatik hartuta.
2022/03/01 - 13:01
Ukrainako gerraren aurkako elkarretaratzea Bilbon
Bilkuraren buru Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta foru gobernu osoa izan dira. Unai Rementeriak gogorarazi du Euskadik ondo dakiela zer den indarkeria eta ez daramala inora.
2022/02/22 - 11:55
Sexu-abusuen ikerketan Bilboko Gotzaindegia ''amaieraraino'' iritsiko dela espero du Unai Rementeriak
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Bilboko Gotzaitegiak ustezko sexu-abusuen kasuen ikerketa "muturreraino eramateko" hartutako erabakia azpimarratu du, eta "amaieraraino iristea" espero duela gaineratu du.