UPN
2019/06/23 - 20:59
Hualdek erronda egingo du Nafarroako presidentegairik ba ote dagoen jakiteko
Asteartean bilduko da Parlamentuko mahaia, eta erronda hori asteazken eta ostiral artean egin beharko du, araudiaren arabera uztailaren 1erako jakin beharra baitago hautagairik ba ote den edo ez.
2019/06/21 - 16:12
Pablo Casado Javier Esparzarekin batzartu da Iruñean
'ETAren ondorengoek Nafarroako gobernua ez erabakitzea' eskatu dio Pedro Sanchezi. Horretaz gain, Nafarroarako eta Espainiarako gobernagarritasuna eskaini dio.
2019/06/21 - 13:14
Pablo Casado eta Javier Esparza Nafarroako Parlamentuan bildu dira
PPNeko Ana Beltran, UPNeko Yolanda Ibañez, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta PPNeko Jose Suarez ere bileran horretan daude.
2019/06/16 - 23:09
Udaletan gertatutakoak Sanchezen inbestidura baldintza dezake
Ikusteko dago azkenean zer gertatuko den Nafarroako Gobernuarekin, zer erabakitzen duen EAJk eta ERCk abstentzioa emango ote duen Bartzelonan jazotakoaren ondotik.
2019/06/16 - 16:02
Itunik izan ote da Nafarroan PSNk Udal askoren boterea Navarra Sumari emateko?
Alberto Ayala adituarentzat ez da ezustea izan PSNk EH Bildurekin izandako jokabidea, bai, ordea, Geroa Bairekin egindakoa.
2019/06/12 - 20:54
EAJk esan du ezin daitekeela ziurtzat eman Sanchezen inbestidura babestuko duela
Bestalde, UPNk berretsi egin du Sanchezen inbestiduraren aurka bozkatuko duela, PSNk Nafarroan eta Iruñean gobernatzeari uko egiten ez badio.
2019/06/06 - 13:27
Uxue Barkos: 'Truke politikek ez dute zentzu handirik'
Barkos "kezkatuta" agertu da UPNko presidente eta Navarra Sumako hautagai Javier Esparzak atzo sozialistei egindako "truke" eskaintzarekin.
2019/06/05 - 17:00
UPN, Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzeko prest, Nafarroako agintearen truke
Navarra Suma, PP eta Ciudadanosen koalizioa "akordioak adostera prest dago, Espainia independentisten esku ez uzteko".
2019/06/05 - 09:04
Felipe VI.ak gaur hasiko du alderdi politikoekin bilera-sorta
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
2019/05/18 - 11:02
Laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan
Navarra Suma izango litzateke lehen indarra 16-17 eserlekurekin. Geroa Baik eta EH Bilduk gora egingo lukete eta 10 eta 9 parlamentarirekin geratuko lirateke. Asironek ez lioke eutsiko Alkatetzari.
2019/05/06 - 20:23
Iruñeko Udalak Tomas Caballero oroitu du, ETAk hil zuela 21 urte bete direnean
Omenaldian Tomas Caballeroren senideak, lagunak eta ordezkari politikoak izan dira. 1998ko maiatzaren 6an hil zuten UPNko zinegotzia.
2019/04/29 - 02:05
Navarra Suma garaile Nafarroan, 2016an baino boto gutxiago lortu arren
Botoen % 99,76 zenbatuta, PSN-PSOEk lortu du EH Bildurekin lehian izan duen eserlekua. Sozialistek bi diputatu dituzte, eta EH Bilduk ez du ordezkaritzarik lortu.
2019/04/28 - 13:34
Euskal hautagaiek botoa ematera joateko eskatu dute
Kazetariei egindako adierazpenetan, hautagai guztiek botoa ematearen garrantzia azpimarratu dute, hauteskunde hauek "ezin garrantzitsuagoak" direla nabarmenduz.
2019/04/25 - 11:16
Nafarroako Parlamenturako 12 zerrenda aurkeztu dituzte alderdiek
Maiatzaren 26 hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarreko 50 eserleku egongo dira jokoan.
2019/04/24 - 16:21
Independentistek eratuko luketen gobernuaren arriskuaz hitz egin du Navarra Sumak
Navarra Sumak ez du begi onez ikusten Pedro Sanchezek independentisten laguntzarekin gobernatu ahal izatea, eta hori eragozten saiatuko da.
2019/04/11 - 13:36
Alderdiek dena prest, hauteskunde kanpaina abiatzeko
EAEko indar politiko gehienek, PSE-EEk salbu, Gasteiz aukeratu dute kanpainari ekiteko. Estatuan, Pedro Sanchezek Sevillan egingo du ekitaldia; gainerako buruzagiek, Madrilen.
2019/04/11 - 13:11
Pintadak agertu dira Iruñeko EH Bildu, Podemos eta UPNren egoitzetan
Pintadek 'Juventud Frente Obrero' mugimenduaren sinadura daramate eta herri errepublika federealaren aldekoak dira.
2019/03/18 - 09:51
Sayas eta Garcia Adanero izango dira Navarra Sumaren Kongresurako zerrendaburuak
Alderdi Popularrak hirugarren hautagaia aukeratuko du, eta Ciudadanosek laugarrena. Alberto Catalan erregionalista izango da Senaturako zerrendaburua.
2019/03/13 - 00:07
UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena 'errespetatzeko' konpromisoa hartu dute
Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak.
2019/03/12 - 21:42
UPNk Ciudadanosekin sinatu du akordioa
Nafarroan, eskuineko blokea ofizializatzeko Albert Rivera Iruñean izan da. Datozen hauteskundeetarako, alderdi popularrarekin egin bezala, UPNk Ciudadanosekin sinatu du akordioa.