UPN
2025/05/06 - 15:53
Iruñeko Udalak Tomas Caballero zinegotzia oroitu du bere hilketaren 27. urteurrenean
Iruñeko hilerrian eguerdian egindako omenaldian loreak jarri dituzte haren hilobian. UPN alderdiko zinegotzia zen Tomas Caballero ETAk hil zuenean. Udaletxera joateko autoa hartu zuenean bi tiro eman zizkioten buruan.
2025/04/27 - 21:37
Puyko jaitsierako protestagatik deklaratu behar duten 27 gazteek auzia bertan behera uzteko eskatu dute
UPNk txosnak betiko lekuan jartzea eragotzi zien, eta horren aurrean protesta egin zuten Lizarrako festetan, Puyko jaitsieran. Desordena publikoak egotzita, 27 gazte daude deklaratzera deituta.
2025/03/31 - 18:08
Talde independente batzuen zentsura mozioak Noaingo Alkatetza kenduko dio UPNri
gehiengo osoa pilatzen duten Aldatu Elortzibar (AE), Agrupación Independiente Noain – Elortzibar (AINE) eta Harana Gara taldeek "ardura politikoagatik" aurkeztu omen dute mozioa.
2025/03/06 - 14:08
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
2025/03/05 - 20:03
Manu Ayerdi kontseilari ohiaren aurkako auzia artxibatu du Nafarroako Auzitegiak
Epaileak fiskaltzaren, UPNren eta PPren helegiteak bota ditu atzera, delitu-zantzurik ikusi ez duelako. Geroa Bairen iritziz, "funtsik gabeko akusazioetan oinarritutako eta inoiz hasi behar ez zen" prozesu bati amaiera eman diote horrela.
2025/02/24 - 14:46
AHTaren EAE-Nafarroa lotura "Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", PSNren arabera
Ramon Alzorriz sozialista nafarren bozeramaileak esan du Ezkio-Itsasoko aukera ez dela "bideragarria ez fisikoki, ez ingurugiro aldetik, ez ekonomikoki".
2025/02/14 - 18:13
Nafarroako Gobernuak eta UPNk Sarrigurenerako etxebizitza plan bana aurkeztu dute, egun berean
Gobernuak iragarri du 4.000 etxebizitza babestu eraikiko direla udalaz gaindiko eragin-planaren bidez. 5.000 etxebizitzako beste plan bat proposatu du UPNk, erdiak babestuak. Sarriguren duela 20 urte sortu zen, eta egun 16.000 biztanle ditu; bi proiektu horiek ia bikoiztu egingo lukete biztanleria.
2024/12/19 - 17:31
Nafarroako Parlamentuak 2025erako aurrekontuak onartu ditu, Chivitek EH Bildurekin adostutako seigarrenak
Orotara, 6.431,3 milioi euroko kontuak dira, iaz baino % 1,2 gehiago. Euren agerraldietan, EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen bozeramaileek Nafarroak bizi duen "egonkortasuna" nabarmendu dute.
2024/12/16 - 21:05
Sindikatuek borroka iragarri dute, eta Foru Gobernua eta alderdiak kezkatuta agertu dira BSHren itxierarekin
UGT, ELA eta LAB itxieraren aurka agertu dira. Chivitek esan du enpresaren erabakia "ezustekoa" izan dela eta lehentasuna langileak izango direla. Era berean, UPN, EH Bildu eta PP kezkatuta agertu dira.
2024/11/23 - 17:44
Ibarrolak esan du PSN eta EH Bildu geroz eta antzekoagoak direla
UPNko buruaren hitzetan, "zintzotasunik eta benetako konbikziorik gabeko politika akats bat da". Horren harian, zuzenak ez diren eta interes pertsonaletan oinarrituta dauden jokabideak gaitzetsi ditu.
2024/11/14 - 17:11
Nafarroako "egonkortasun politikoa" goratu du Chivitek, "ezegonkortasuna nagusi" den agertokian
Foru Gobernuaren Egoerari buruzko Eztabaidari ekiteko hitzaldian, "demokrazia" zaintzeko aldarria egin du. Osasun eta hezkuntza sistemak indartzea aipatu ditu helburuen artean.
2024/11/07 - 21:31
Valtierran jaiotzak sustatzeko laguntzen deialdi bat ikertzen ari da Arrazakeriaren aurkako Bulegoa
Laguntza jasotzeko baldintzen artean udalerrian gutxienez hogei urtez erroldatuta egotea dago. EH Bilduk Parlamentuan egindako galdera bati erantzunez, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen sailburuak esan du deialdia "bidegabea eta diskriminatzailea" izan daitekeela.
2024/10/31 - 18:24
Etxebizitzen prezioei muga jartzea ahalbidetuko duen lege aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak
Nafarroan Etxebizitza Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legea aldatzeak aukera emango du eremu tentsionatuak izendatzeko. Proposamenak aurrera egin du PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen babesarekin; kontra bozkatu dute UPN, PPN eta Vox alderdiek.
2024/09/06 - 10:16
UPNk bideo polemikoa eskegi du sareetan, Arnaldo Otegiren montaje batekin
UPNk Arnaldo Otegiren manipulatutako irudi bat erabili du, bideo polemiko batean. Pistola eskuan duela, PSE-EEren egoitzako atea jotzen dago Otegi aipatu bideoan. Polemikaren ondoren, UPNk bideoa ezabatu du sareetatik.
2024/08/30 - 23:08
Ibarrolak Nafarroako foruaren ''elkartasuna'' defendatu du, PSOE eta ERCren arteko akordioaren aurrean
UPNko presidenteak azpimarratu du bere alderdiak nahi duela "Nafarroak beti izan dena izaten jarraitzea".
2024/08/30 - 15:14
Maria Echavarri Iruñeko Udaleko zinegotziak (UPN) dimisioa eman du
Ohar bidez azaldu duenez, alderdian zein udal taldeko bere egoera aldatu egin da eta ez omen du "modu egokia topatzen ekarpena egiten jarraitzeko". Ibarrolak UPN zuzentzen duenetik hirugarren dimisioa da Echavarrirena.
2024/08/27 - 12:39
Ibarrolak eskua luzatu dio PSNri edo ''konponbideak bilatzeko UPNrekin bat egiten duen edozein alderdiri''
Cristina Ibarrola UPNko presidenteak adierazi duenez, "Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente izendatu zutenean baino okerrago dago Nafarroa gaur egun".
2024/08/16 - 17:51
Iñaki Iriartek foru parlamentari izateari utziko diola iragarri du UPNk
Alderdi erregionalistak "urte hauetan guztietan egin duen ibilbide politiko eta parlamentarioa" azpimarratu du.
2024/07/14 - 16:43
Jose Javier Mugica ETAk duela 23 urte hildako UPNko zinegotzia omendu dute Leitzan
Omenaldi erlijiosoan, haren lagunek eta alderdikideek lore-eskaintza egin dute, eta babesa adierazi diete Mugicaren senideei.
2024/06/05 - 15:51
Nafarroako Parlamentuak parlamentarien jokabide kodea egokitzeko lantaldea sortzea onartu du
Jokabide kodea arautzeko Geroa Baik egindako proposamenak ez zuen harrera onik izan pasa den astean, eta gaur behin betiko baztertu dute. Horren ordez, erabaki dute jokabide kodea landuko duen batzordea sortzea, hutsetik.