Administrazioan behin-behinekotasuna murrizteko "premiazko neurriak" onartu ditu Nafarroako Parlamentuak
Administrazio Publikoko behin-behineko langileen kopurua murrizteko premiazko neurriak jasotzen dituen Foru Lege Dekretua baliozkotu du gaur Nafarroako Parlamentuak. PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik alde bozkatu dute, Zurekin Nafarroa taldea abstenitu egin da, eta UPNk, PPNk, Voxek eta atxiki gabeko parlamentariak aurkako boza eman dute.
Nafarroako Gobernuak eta Administrazioan lehen indarra den LAB sindikatuak adostutako dekretu honetan hautsak gehien harrotu dituen puntuetako bat lan-utzialdiei dagokiena da, gogortu egingo baitira borondatezko eszedentzia hartzeko baldintzak funtzio publikoan.
Sindikatuen gehiengoak gogor kritikatu du ekimena, eta behin-behinekotasuna baino "eskubideak" murriztuko dituela salatu dute AFAPNA, CCOO, ELA eta UGTk. Lekualdatzeei eta eszedentziei dagokienez atzerapausoak ikusten dituzte.
Behin-behineko langileen kopurua % 8ra jaistea da dekretuaren helburua. Hala esan du Amparo Lopez Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak. Horretarako, bere hitzetan, lan-eskaintzen prozedurak arinduko dituzte, betetzeko zailak diren postuak erakargarri bihurtzeko pizgarriak eskainiko dituzte eta eszedentziak hartzeko baldintzak aldatuko dituzte. PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik uste dute eszedentzia eskatzeko baldintzak zorrozteak balio dezakeela Osasunbideko plazak betetzeko, hainbat profesionalek plaza atera orduko eszedentzia eskatzen dutelako.
Neurriak
Hemendik aurrera, Nafarroako Administrazioan plaza bat lortzen duen langileak gutxienez bi urte egin beharko ditu lanpostu horretan borondatezko eszendentzia eta lekualdaketa eskatu aurretik.
Era berean, hautaketa prozesuak arintzeko, neurri-sorta onartu da. Tartean, epeak murriztu egingo dira. Horrez gain, lekualdatze lehiaketetan, antzinakotasuna eta, hala badagokio, hizkuntzak soilik baloratuko dira.
Osasubidean betetzeko zailak diren lanpostuetarako eskainiko diren pizgarriak dira beste berritasuna.
Alderdien jarrera
Gogor kritikatu du dekretua UPNko Marta Alvarez parlamentariak. Bere hitzetan, ez du behin-behinekotasun tasa murriztuko. Adierazi du kontrakoa ekarriko duela, eta langile publikoen eskubideak zapalduko dituela. Are, erantsi du oposizioarekin hitz egin gabe eta gehiengo sindikalari bizkarra emanda onartu dela.
Nafarroako Gobernuaren bazkide den Zurekin Nafarroako Miguel Garridok, berriz, bere taldearen "abstentzio kritikoa" azaldu du. Edukia bera baino, dekretua onartzeko moduak eragin du ezkerreko taldea abstenitzea. Halaber, defendatu du eraldaketa nahi bada, sindikatuen gehiengoarekin adostasunak bilatzea dela bidea.
Bere aldetik, Ainhoa Unzu sozialistak adierazi du dekretuak Administrazioko lanpostu guztiak betetzea ahalbidetuko duela, eta, horrenbestez, zerbitzu publikoa bermatuko zaiela herritar guztiei.
Ildo beretik, EH Bilduko Adolfo Araizek ere onartutako neurriak babestu ditu, ziur baitago behin-behinekotasun tasa % 8ra murriztea ekarriko dutela.
Azkenik, Blanca Regulez Geroa Baiko parlamentariak aitortu du "adostasun zabalagoa" nahiago luketela, baina ez du zalantzarik dekretuak langile publikoen egoera hobetzeko balioko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.