POLITIKA OROKORREKO OSOKO BILKURA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autogobernua berritzeko pauso bat emateko eskatu die lehendakariak alderdi eta eragileei: "Nire esku dagoen guztia egiten jarraituko dut"

Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteari dei egin dio Espainiako legegintzaldia amaitu aurretik Gernikako Estatua osorik bete dadin sustatzeko. 

Iragarkia
El Lehendakari, Imanol Pradales, durante el pleno de Política General en el Parlamento Vasco, a 17 de septiembre de 2026, en Vitoria-Gasteiz.
18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak itun politiko berriaren negoziazioan aurrera egitea defendatu du, akordio zabalen bidez "gure autogobernuan jauzi kualitatiboa emateko". Ildo horretan, dei egin die alderdi politikoei, erakundeei eta hezkuntza, gizarte eta ekonomia alorreko eragileei aurrerapauso bat eman dezaten. 

Lehendakari den heinean, bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela nabarmendu du: batetik, Gernikako Estatutua defendatzeko; bestetik, eskumen politiko berriak eta etorkizuneko autogobernua eskuratzeko. "Nire esku dagoen guztia egiten jarraituko dut bi helburuak lortzeko", gaineratu du. 

Legegintzaldiko Politika Orokorreko bigarren osoko bilkura den honetan, urte politikoari begira bere gobernuak dituen erronkak hizpide izan ditu, autogobernuan azpimarra jarrita. Ildo horretan, Gernikako Estatutua betetzeko eskualdatzea falta diren eskumenak aipatu ditu eta baita EAJ, EH Bildu eta PSE-EE negoziatzen ari diren itun politikoa ere.

❝

"Alderdiekin egindako bilera sortan gehienek Estatutuaren karpeta ixteko, gaitasun politiko berriak eskuratzeko eta autogobernua eguneratzeko borondatea dutela ikusi dut"

Gernikako Estatutuari lotuta, Estatutua osorik betetzea ezinbestekoa dela nabarmendu du, "koma bakar bat ere aldatu gabe". "Ez dugu etsiko lortu arte", gaineratu du. 

Horri lotuta, lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari dei egin dio Espainiako legegintzaldia bukatu aurretik Gernikako Estatua osorik betetzeko, legealdia elkarri eskua emanda amaitzeko modua izan dezaten. "Hitzemandako epea ez da bete eta hori ez da onargarria", gehitu du.

Eusko Jaurlaritzaren bost konpromisoak 

Lehendakariak bost "herri konpromiso" nagusi ezarri ditu legegintzaldiaren bigarren zatirako: klima aldaketa, adimen artifiziala, lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua, hezkuntza eta ongizate integrala.

Lehendakariak bost "herri konpromiso" aurkeztu ditu legegintzaldiaren bigarren zatirako

EITB

Pradalesek azpimarratu du arreta berezia jarriko duela klima aldaketan, AAn, enpleguan, hezkuntzan eta ongizatean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Klima aldaketari dagokionez, lehendakariak iragarri du 340 milioi euroko inbertsioa bideratuko duela datozen bi urteetan ospitale, osasun zentro, eskola eta etxebizitzetan aire egokitu sistema eraginkorrak jartzeko.

PISA txostenaren emaitza txarrak onartu ditu lehendakariak. "Ez dira Euskadirako nahi ditugunak. Eta ezin ditugu onartu. Gobernu honek aurpegia eman egingo du. Gure erantzukizuna gure gain hartzea dagokigu. Autokritika nahitaezkoa da hobetzeko. Hala ere, erronka horrek guztiok parte hartzea eskatzen du: Gobernua, gizartea eta, bereziki, hezkuntza-komunitatea", esan du.

Ikasleen irakurtzeko gaitasuna hobetzeko asmoz, "egunero irakurriko dute, patxadaz, eta etapa guztietan", Pradalesek iragarri duenez.

EAEko hezkuntza-sisteman pantailen erabilera berrikusi eta egokitu egingo dela hitzeman du Pradalesek

EITB

Ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean egindako Politika Orokorreko Osoko Bbilkuran, lehendakariak "euskal akordio sozial handia" iragarri du pantailen erabilera arduratsuari buruz, "guraso guztiok Europako adituen jarraibideak betetzeko konpromisoa har dezagun". 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Halaber, esan du "sakon" berrikusiko dutela Eusko Jaurlaritzaren estrategia digitala eta pantailak erabiltzeko jarraibideak eguneratuko dituztela hezkuntza zentro guztietan.

Lehendakariak iragarri du gutuna bidali diola Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, pantailak eta sare sozialak erabiltzeko adingabeak babesteko Europako estrategiarekin bat egiten duela adierazteko. Are gehiago, Euskadik lurralde pilotu gisa parte hartzea eskatuko dio Europako Batzordeari.

Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du

EITB

Imanol Pradales lehendakariak absentismoaren arazoari aurre egiteko "herri akordioa" lortzea babestu du, Euskadik ezin duelako "rankingeko lehen postuetan" egon: "Gere teilatura harriak botatzen" ari gara. Halaber, Euskadin Lanbide arteko Gutxieneko Soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egitearen alde agertu da, eta horretarako bi aldeak mahai berean jesartzea ezinbestekotzat jo du: sindikatuak eta patronala. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bestalde, lehendakariak absentismoaren arazoari aurre egiteko "herri akordioa" egitea defendatu du, Euskadik ezin duelako "rankingeko lehen postuetan" egon. Horrez gain, "marra gorririk gabe" lanbidearteko gutxieneko soldataren negoziazioan aurrera egitea eskatu du. 

Horrez gain, gazteen lan baldintzekin eta soldatekin kezkatuta agertu da, eta enpresariei dei egin die "harrobia" zaintzeko eta belaunaldi berriei baldintza eta ibilbide profesional "erakargarriak" eskaintzeko, beren bizi proiektuak gara ditzaten. 

Etxebizitza alorrean, berriz, klase ertainei bideratutako etxebizitza funts soziala iragarri du.

"Ormuz neurriak" kontuan hartzeko eskatu dio Sanchezi

Euskal industriak 1.000 milioi euroko faktura ordaindu behar izan duela adierazi du Pradalesek, AEBk ezarritako muga zergak eta Ormuzko itsasartearen itxiera dela eta. Horren aurrean, pasa den ekainean mahai gainean jarritako "Ormuz neurriak" proposamena baloratzeko eskatu dio lehendakariak Espainiako gobernuburuari. Gainera, aurreratu du Eusko Jaurlaritza prest dagoela Euskadiko familiak eta enpresak babesteko "neurri berriak aktibatzeko".

"Segurtasun publikoari buruzko bilkura monografikoa elkarbizitza eredua adosteko aukera bikaina izango da"

EITB

Urte hasierako Politika Orokorreko Osoko Bilkuran Imanol Pradales lehendakariak Euskadiko segurtasuna eta delitu kopuruaren gorakada izan ditu hizpide.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X