Albiste dira

LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Osoko Bilkura, lehen izarrak iritsi dira Zinemaldira eta euskararen erabilerari buruzko dekretua baliogabetu egin dute

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

(Foto de ARCHIVO)

Pleno en el Parlamento Vasco



REMITIDA / HANDOUT por EUSKO LEGEBILTZARRA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

17/4/2026
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Politika Orokorreko Osoko Bilkura Eusko Legebiltzarrean: Eusko Legebiltzarrak gaur, osteguna, hasiko du 2026-2027ko urte politikoa, politika orokorreko osoko bilkurarekin, 2027ko hauteskundeei begira: maiatzaren 23ko udal eta foru hauteskundeak eta Espainiako orokorrak, data ezarririk ez duten arren. Jarraitu, zuzenean, orain.eus-en.

- Lehen izarrak iritsi dira Zinemaldira: Orlando Bloom aktore britainiarra atzo eguerdian iritsi zen Donostiara. Bloomek emango dio ostiral honetan Werner Herzogi Donostia Saria.

- Euskal Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua baliogabetu egin dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) baliogabetu egin du euskararen erabilera euskal sektore publikoan normalizatzeko dekretua. Voxek errekurritu zuen hori, memoria ekonomikoak "funtsezko gutxiegitasuna" duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X