Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko Udalak Tomas Caballero zinegotzia oroitu du bere hilketaren 27. urteurrenean

20250506134235_omenaldia-pamplona-tomas-caballero-upn_
18:00 - 20:00
Iruñeko Udalak Tomas Caballero zinegotzia oroitu du bere hilketaren 27. urteurrenean
Iruñeko hilerrian eguerdian egindako omenaldian loreak jarri dituzte haren hilobian. UPN alderdiko zinegotzia zen Tomas Caballero ETAk hil zuenean. Udaletxera joateko autoa hartu zuenean bi tiro eman zizkioten buruan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, ETB2ko En Jake saioan erantzun dio de Andres popularrari, esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri  irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X