Urduliz
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
2022/07/24 - 13:12
Metroaren zerbitzua Getxo eta Plentzia artean eten egin da, matxura baten ondorioz
Goizaldean Larrabasterrako (Sopela) geltokian izan da matxura. Arazoak zerbitzurik gabe utzi ditu Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia.
2022/07/01 - 13:52
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2021/12/21 - 21:38
Inbertsore errusiar batek Butroeko gaztelua erosi du 4 milioi euroren truke
2005ean 1,6 milioi euroren truke erosi zuen Inbisa promotoreak eta 2013an 10 milioiren truke jarri zuen salgai. Gaur aldiz, 4 milioi euroan saldu du. Hamarkada luzez itxita egon arren, kanpotik bada ere erakargarria da Butroeko gaztelu ospetsua, eta bisitari ugari gerturatzen dira egunero.
2021/10/13 - 17:13
Bizkaiak Nagusi Intelligence Center jarri du abian, zilarrezko ekonomia bultzatzeko
Nagusi Intelligence Center inauguratu dute gaur Urdulizen, “zilarrezko ekonomia” deitzen dutena indartzeko. Erakunde, enpresa, unibertsitateak eta ikertzaileak elkarlanean arituko dira zahartzaroak dituen erronkei aurre egiteko.
2021/07/25 - 17:19
Botiloiz eta istiluz jositako gaua Bizkaian eta Gipuzkoan
Poliziak hainbat botiloi desegin ditu Plentzia, Elorrio, Zumaia, Sopela, Irun, Mutriku eta Urretxun. Azken udalerri honetan, Villabonan eta Donostian pertsona bana atxilotu du Ertzaintzak.
2021/05/21 - 12:57
Metro Bilbaok Urduliz eta Plentzia arteko tren zerbitzua berrezarri du
Bi udalerrien arteko metro zerbitzua lau hilabetez egon da etenda, lur jausi baten ondorioz. Autobus zerbitzu batek lotu ditu bi geltokiak gaur arte.
2021/05/01 - 11:47
Ertzaintzak laguntza eskatu du Barrikan aurkitutako gorpua identifikatzeko
2021eko urtarrilean giza hezurrak aurkitu zituzten, baina ezin izan dituzte identifikatu. Horregatik, haiekin batera aurkitutako arropen argazkiak publiko egin dira, inork ezagutuko balitu ere.
2021/04/14 - 14:13
Jabi Bilbao: "Ez genuen espero Basterretxea Urdulizera etorriko zenik"
Urdulizen ireki berria dute Atxarteko hilerri abangoardista. Nestor Basterretxeak egindako hilarria,'Gure azken bidearen amaiera' izenpeko eskultura-pieza, dago sarreran, berak izendatutako lekuan.
2021/03/03 - 23:28
Motozale bat hil da farol baten aurka talka eginda Urdulizen
Ezbeharra 20:50 inguruan gertatu da, BI-634 errepidean. Gidariak 61 urte zituen.
2021/01/12 - 19:03
Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko du luizia ikertzeko
Teknikariek agindutako ikerketa sakon hori burutzeko "denbora asko" beharko dute. Urtarrilaren 5ean eten zuten tren zerbitzua, lur-jausi baten ondorioz.
2021/01/06 - 15:53
Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz
Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.
2020/10/08 - 15:34
600 ikaslerentzako programazio campusa hartuko du Urduliz Dorreak 2021ean
42 Urduliz campusak 2.400 metro koadro izango ditu, bost solairutan banatuta. Bertan, programatzaile edo langile digital gaituak prestatuko dituzte.
2020/08/09 - 17:46
Barrikan izandako tren-istripuan 33 pertsona hil zirenetik, 50 urte
1970eko abuztuaren 9a ere igandea izan zen, eta Plentziatik Bilborako trena bidaiariz beteta zihoan, Barrika parean istripu larri bat izan zuenean. Beste tren bat jo zuen aurrez aurre.
2020/07/03 - 12:56
Lehen Mailako Arretan baliabide falta salatu dute Uribeko ESI zerbitzuko langileek
Gaur egun zerbitzu publiko horren baliabideek ez dutela Lehen Mailako Osasun Arretan zerbitzua indartzeko Osakidetzak agindu zuen % 10 ere betetzen esan dute.
2020/06/15 - 10:54
Ibarbengoako geltokia martxan da jada, urteetan zain egon ondoren
Getxoko geltokiaren irekiera aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak amaitutakoan koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.
2020/05/25 - 14:07
Satse sindikatuak erizain gehiago eskatu ditu ZIUetan, gaixoak hobeto artatzeko
Sindikatuak azaldu duenez, zainketa intentsiboetako lau unitatetik hiruk profesionalen defizita dute Euskadin. Batez beste, bi pazienteren ratioa gainditzen da profesional bakoitzeko.