Usansolo
2025/04/14 - 20:00
Asteartean mobilizatzeko deia egin dute Bridgestoneko sindikatuek, enpresaren "interes falta" salatu ondoren
Lan-erregulazio espedientearen kontsulta-aldian zuzendaritzak eta sindikatuek egin duten hirugarren bilera akordiorik gabe amaitu da. Hortaz, sindikatuek astearte honetarako (apirilak 15) deitutako greba-deialdiari eutsi diote, Basaurin eta Usansolon.
2025/04/11 - 16:27
Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak ''erabat'' geldituta, langileen bigarren greba egunean
Basauriko beharginei Usansolokoak batuko zaizkie gaurko lanuztera, eta jarraipena "erabatekoa" izan da bi lantegietan. Bestalde, zuzendaritza eta sindikatuak kaleratzeen baldintzak negoziatzen hasiko dira.
2025/04/04 - 17:30
Usansoloko ospitalera iritsiko den metroaren 5. linearen lanak aurrera doaz
Linea horrek Usansoloko ospitalera eramango du metroa, eta etorkizunean Busturialdetik eta Durangaldetik datozen Euskotrenen lineekin lotuko du. 400 metroko tunel bat eraikiko dute, eta 2. eta 5. lineak hartzeko geltoki bihurtuko da Sarratu.
2025/02/04 - 14:34
Santa Ageda bezperan, kantuan atera dira herritarrak Euskal Herriko hainbat txokotan
Ohiturari jarraiki, kantuan eta eskean atera dira herritarrak Santa Ageda bezperan. Usansolon (Bizkaia) Arratiako Abesbatzaren ahots finak entzun dira. Zestoan (Gipuzkoa), baserriz baserri joan dira, bertsolariak lagunduta.
2025/01/15 - 11:53
Metroaren 5. lineako obrek Usansoloko ikastetxetik egunean 80 kamioi pasatzea eragingo dutela salatu dute
'Geltokia Erdigunean' auzo-plataformak eta guraso-elkarteak salatu dutenez, Unkina ikastetxearen aurrean dituzten obrek arrisku handia dakarte, kamioien joan-etorriek zaratak, segurtasunik eza eta emisioak eragiten baitituzte.
2024/12/28 - 13:52
Udal izaera lortu eta urtebetera, kudeaketa lanean jarraitzen du Usansolok
Bizkaiko 113. udalerri izaera lortu zuenetik lehenengo urteurrena bete du Usansolok. Kudeaketa lanetan jarraitzen dute, eta prozesu ugari dituzte esku artean.

2024/12/28 - 10:03
Urtebete Usansolok udal independentzia lortu zuenetik
Agustin Aizpuru alkateak du udal kudeaketaren lehenengo urtea "paper artean murgilduta" eman dutela, administrazio prozesu ugari izan dituztelako esku artean.
2024/12/16 - 21:23
Tren zerbitzua astearte iluntzera arte izango da etenda Usansolon
Luizi baten ondorioz, tren bat bidetik atera da eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte.
2024/12/16 - 16:19
Tren bat bidetik atera da Usansolo parean, luizi baten ondorioz
Istripuan ez da inor zauritu. Bidaiari guztiak euren kabuz atera eta oinez joan dira 300 metro ingurura zuten Usansoloko geltokiraino.
2024/12/16 - 15:10
Tren bat bidetik atera da Usansolo parean, luizi baten ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ez da inor zauritu istripuan. Bidaiariak euren kabuz atera dira trenetik, eta oinez joan dira geltokiraino (300 bat metro). Trenbidea moztuta dago bi noranzkotan.
2024/05/03 - 16:39
Usansoloko Kudeaketa Batzordeak eta Galdakaoko Udalak hitzarmena sinatu dute zerbitzuak eskualdatzeko
Zabor-bilketa, olio-bilketa edo lorezaintza bezalako zerbitzuek Galdakaoko Udalaren babespean jarraituko dute indarrean dauden kontratuak iraungi arte.
2024/04/15 - 18:46
Galdakao eta Usansolo batera agertuko dira apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzen zenbaketan
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak hauteskunde-errolda abenduaren 1ean itxi zuenez, ezin izan du Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu. Udalerri hori independentea da abenduaren 22tik.
2023/12/30 - 21:38
Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari
Urte berriari igande gauean emango diogu ongietorria gehienok, kanpaiak entzunda, baina mahatsa jan duenik bada jada, Usansolon esaterako. Urtero ospatzen dituzte kanpaiak bezperan, baina aurten are bereziagoa izan da jaia, duela bi egunetik herri independentea direla ere ospatu baitute.
2023/12/28 - 20:52
Jaia nagusi Usansolon, udalerri independentea dela ospatzeko
Bizkaiko 113. udala da gaurtik aurrera Usansolo, Espainiako Gobernuak Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu baitu. Festa egin dute bizilagunek udalerri independentea dela ospatzeko.
2023/12/28 - 15:36
Usansolo udal independentea da jada, Bizkaiko 113. udala, hain zuzen
Espainiako Gobernuak Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu du Usansolo, eta "eskubide osoko udalerri" bihurtu da hala. Agustin Aizpuru Kudeaketa Batzordeko presidenteak adierazi duenez, "herria eraikitzeko garaia hasi da".
2023/12/19 - 15:45
Usansolo udalerri independente izateko araudia eta EAEko lan-hitzarmenen nagusitasuna onartu dituzte
Pedro Sanchezen inbestiduraren aurretik, PSOEk eta EAJk adostutako puntuetako bi dira gaur Ministroen Kontseiluak onartu dituenak.
2023/10/05 - 23:59
Eratu dute Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria
Usansolo Herria plataformako Juan Agustin Aizpuru Izagirre izango Batzorde Kudeatzaile berriaren presidentea.
2023/10/05 - 10:14
Albiste izango dira: Literaturaren Nobel Saria, Gernikako gobernagarritasuna eta Usansoloren desanexioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/05 - 09:54
Usansoloko Batzorde Kudeatzailea eratuko dute gaur, M28ko emaitzak oinarri hartuta
Honakoek osatuko dute batzordea: Usansolo Herria (8 ordezkari), EAJ (2, bat galduta) eta EH Bildu (1, bat irabazita). Duela 15 egun, Espainiako Gobernuak udalerri gisa erregistratzeari emandako ezezkoaren kontra helegitea aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak.
2023/09/21 - 15:32
Aldundiak eta Galdakaoko Udalak errekurtsoa jarri dute Usansolo udalerri gisa inskribatzeari uko egiteko
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloko batzorde kudeatzaile berria izendatu du, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondorioz.