BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eratu dute Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria

Usansolo Herria plataformako Juan Agustin Aizpuru Izagirre izango Batzorde Kudeatzaile berriaren presidentea.
Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria, gaur arratsaldean
Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria, gaur arratsaldean. Argazkia: Galdakaoko Udala

Eratu dute Usansolo herria kudeatzeko ardura duen batzorde berria, oraingoan maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta. Galdakaotik desanexionatu ostean, iazko azarotik Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo.

Batzordea eratzeko bilkura Txapelena baserrian (behin-behineko udaletxe gisa hartu dute) egin dute. Orain arte bezala, 11 kide izango ditu, eta eraketa berriaren arabera, horietatik 8 Usansolo Herria plataformakoak izango dira, 2 EAJkoak eta 1 EH Bildukoa.  Juan Agustin Aizpuru Izagirre (UH) izango Batzorde Kudeatzailearen presidentea.

Batzordea eratzeko bilkura auzia epaitegietan dagoela egingo da; izan ere, duela 15 egun errekurtso bana aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak Madrilen, Auzitegi Nagusian. Espainiako Gobernuak Usansolo Tokiko Erakundeen Erregistroan inskribatzeari ezezkoa eman zion, eta horren kontra egin zuten bi erakundeek. 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X