Valentzia Erkidegoa
2022/08/16 - 16:10
9.500 hektarea erreta eta 2.000 lagun ebakuatuta, Alacanteko Vall d'eboko sutean
Valentzia erkidegoan piztuta dauden baso suteak kontrolpean izatetik urrun daude oraindik. Gehien kezkatzen duena Alacanteko Vall d'Ebo herriaren ingurukoa da.
2022/08/15 - 16:28
Valentziako Medusa jaialditik bizirik atera den iruindar batek lekukoa eman digu
Hondamendia gertatu eta 3 egunera, Medusa jaialdian, Valentzian, ikerketa abiatu dute segurtasun akatsik izan zen ala ez argitzeko. Gutxienez bi zaurituk salatu dute jaialdia eta datozen orduetan askoz ere gehiago izan litezke. Jaialdian zen Iratxe Garcia Lizarraga iruindarrarekin izan gara.
2022/08/14 - 12:48
1.300 lagunek jarraitzen dute etxetik kanpo Zaragozan, Añon de Moncayon piztutako baso-sute batengatik
Sutea, larunbat goizaldean, Nafarroatik kilometro eta erdira geratu da. Galizian, Ourensen, 2.100 hektarea kiskali dituen sute batek aktibo jarraitzen du.
2022/08/14 - 11:21
Valentziako epaitegi batek ikerketa ireki du Medusa Jaialdiaren ezbeharra argitzeko
22 urteko gazte bat hil eta beste 40 pertsona zauritu dira, "leherketa termiko" baten ondorioz, agertokiaren zati batzuk behera etorrita. Bost zaurituk ospitaleratuta jarraitzen dute. Antolatzaileek baimen guztiak zituzten eta, istripuaren ondorioz, bertan behera utzi dute jaialdia.
2022/08/13 - 16:13
22 urteko gazte bat hil da Medusa Jaialdian, haizearen ondorioz, agertokiaren zati bat gainera erorita
Gainera, 40 pertsona zauritu dira. Valentziako Generalitateak telefono bat jarri du zaurituen inguruko informazioa emateko eta edozein zalantza argitzeko
2022/08/13 - 14:14
Pertsona bat hil da eta 40 zauritu dira Medusa jaialdian, Valentzian, eszenatokia partzialki eraitsita
Haize-ufada gogor baten ondorioz jazo da, 4:00ak jota. Hiru zaurituk traumatismo larriak dituzte, eta beste 14k makadura arinak.
2022/08/13 - 11:59
Hildako bat eta 40 zauritu izan dira Medusa Jaialdian, haize bortitzak hainbat egitura bota ostean
04:00ak aldera, haize-bolada bortitz batzuen ondorioz, hainbat egitura erori dira, besteak beste, sarrera nagusiaren neurri handiko kartela eta agertokien zati batzuk. Horietako batzuek jendearen kontra jo dute.
2022/07/22 - 23:34
Epaimahaiak erruduntzat jo du Marta Calvoren eta beste bi emakumeren hilketengatik akusatutako gizona
Gainera, beste zazpi emakume hiltzen saiatu izana eta hamar sexu abusu ere egotzi dizkiote Jorge Ignacio Palmari.
2022/06/21 - 19:10
PSOE, PP, C's eta Voxek Diputatuen Kongresuan hizkuntza koofizialetan hitz egin ahal izatea errefusatu dute
Valentzia, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko diputatuek hizkuntza propioa erabili dute Kongresuko presidentearen aurrean. Tribunan katalanez, galegoz eta euskaraz hitz egin dute; nahiz eta batzuei minutu batzuk eman, Ganberako presidenteak gehienei hitza kendu die.
2022/06/21 - 19:03
Monica Oltra Valentziako Gobernuko presidenteordeak dimisioa eman du
Monica Oltra Valentziako Gobernuko presidenteordeak dimisioa eman du, bere senarra adin txikiko bati sexu-abusuak egiteagatik auzipetu dutelako eta berari gehiegikeria horiek ezkutatu izana egotzi diotelako.
2022/06/08 - 12:51
Emakume baten gorpua aurkitu dute Alziran, indarkeria zantzuekin
Hilotza astearte arratsaldean topatu zuten. Oraingoz, ez dute argitu biktima nor den eta nola hil den.
2022/05/26 - 15:50
Mugak gainditzen dituen barnetegia
Maiatzeko bigarren asteburuan Valentziako hainbat euskara ikasle eta irakasle Sinarques herrian bildu ziren, hiru eguneko barnetegia egiteko. Euskararekiko grina partekatzen dute denek. Hizkuntzan "murgiltzeko" aukera izan da ekimena.
2022/05/23 - 18:28
Bi emakumek taldean bortxatu dituztela salatu dute asteburuan, Castellón eta Almerian
18 urteko emakume batek salatu du lau gizonezko adingabek bortxatu egin zutela joan den ostiralean Vila-realen (Castelló) eta 30 urteko emakume batek salatu du hiru gizonezkok bortxatu zutela Almeriako hondartza batean.
2022/05/20 - 08:56
Epaileak zaintzapean aske utzi ditu Valentzian bi neskato bortxatzea leporatuta atxilotutako bost mutilak
Fiskaltzak eskatu du bost adingabe horietako lau adin txikikoentzako zentro itxi batean sartzeko eta bosgarrena zaintzapean aske uzteko. Epaileak, ordea, ez du aintzat hartu eskaera.
2022/05/19 - 11:38
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta
Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.
2022/05/18 - 14:19
Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Polizia
Burjassot udalerriko abandonatutako etxebizitza batean jazo ziren erasoak. Espainiako Poliziak baieztatu du ikerketa abian duela, baina ez du bestelako informaziorik eman.
2022/04/25 - 13:32
Sidenorrek Aguilar-AMR erosi du, txatarra industrialean espezializatutako Valentziako enpresa
Horrela, euskal enpresa siderurgikoak metalezko hondakinak tratatzeko gaitasuna sustatzen du, eta kalitateko txatarra industrialaren etengabeko hornidura bermatzen dU.
2022/04/12 - 15:39
Ihes eginda zegoen bi umeren bortxatzailea atxilotu dute Bilbon
18 urteko zigorra jaso zuen Alacanten 2015ean egindako sexu erasoengatik, baina iheslaria Araban bizi zen.
2022/04/03 - 22:30
Emazte ohiarenganako urruntze agindua zuen gizon batek 11 urteko semea hil du Valentzian
Umeak asteburua aitarekin igaro ostean, amak bila joatean eman du abisu, ez baitiote aterik ireki. Gizonak emazte ohiarenganako urruntze agindua zuen indarrean. Atxilotuta dago orain, epailearen esku gelditzeko zain.
2022/02/13 - 12:36
Urko Olazabal: ''Mariaren sariak nireak baino gehiago hunkitu nau''
Bigarren mailako gizonezko aktore onenaren Goya saria jaso ondoren, pozik eta hunkituta hitz egin du Urko Olazabal bilbotarrak.