Mugak gainditzen dituen barnetegia
Euskal Herrian oso ohikoak ditugu barnetegiak, euskara ikasi eta euskaraz mintzatzeko guneak. Posible al da, ordea, gure lurretik at halakorik antolatzea? Hala izatekotan, non, noiz nola? Erantzuna: Valentzia. Euskara ikasle zein irakasle, hogei lagun bildu ziren maiatzaren hasieran, Sinarques herrian. Bertan aurretik entzun gabeko hizkuntza batean aritu ziren: euskaraz.
Halako zerbait antolatzen den lehen aldia izanda, ekimenak harrera ona izan du. Hiriburuko Laurak Bat euskal etxekoek eraman zuten ideia aurrera, eta Valentziako, Alacanteko eta Castelloko hizkuntza eskola ofizialeko ikasleak eta irakasleak ere animatu ziren asteburu pasara.
Zergatik egin barnetegi bat Valentziako mila biztanle inguruko herri batean? Raquel Andres ikasle eta euskal etxeko kidearentzat "euskaran murgiltzeko" aukera eskaintzea zen helburua; "hankak lurrean jartzen laguntzen du". Landetxe batera joan eta euren espazio propioa eraiki zuten, euskaratik eta euskaraz.
Gogoa bazuten, bai, ikasleek hitz egiteko! Izaskun Kortazar maila handiagoa zuten ikasleekin ibili zen: "Egin genuen bakarra mintzamena praktikatzea izan zen. Oso nekagarria izan daiteke hainbeste orduz euskaraz aritzea". Halere, ostiralean, hurrengo eguneko materiala prestatu bitartean, ikasleak taberna batera joan ziren, euskaraz egiten jarraitzeko.
Euskararekiko grina
"Gure ikasleek duten interesa ez da mundu honetakoa". Kortazarrek dionez, irakasten diren beste hizkuntzetan ez da halakorik gertatzen: "Motibazioa pertsonala da. Liluratuta daude euskararekin, eta, behin hasita, horregatik jarraitzen dute. Oso harrigarria da!".
Andresek bere zioak azaldu ditu: "Ez beti, baina askok Euskal Herriarekin badugu loturarik. Baserri bat dut Aralar mendilerroan, eta hilero joaten naiz Zaldibiara (Gipuzkoa). Nahiko kontaktu daukat euskararekin, herrian denek hitz egiten dute eta".
Hiriburuan ere, Laurak Bat euskal etxearen bueltan biltzen dira euskaltzaleak. "Elkartea osatzen dugunok euskal kulturarekiko interesa dugu, hangoekin harremana dugu, eta euskal herritarrak gara, diasporakoak. Askotan elkartzen gara erraztasuna hartzen joateko". Pandemiagatik gelditurik egon dira, baina jada hartu dute berriro martxa. Iñaki Perurena, esaterako, han izan zen harri-jasotzen.
Gainera, Valentzian ez dute aukerarik galtzen egun bereziak ospatzeko: Korrika, Euskararen Eguna, Euskaraldia, Santa Ageda…
Ikasten jarraitzeko oztopoak
Euskara ikasteko aukera bada ere, Alacant eta Castelloko HEOetako ikasleek firma bilketa abiatu dute B2 mailara arte eskolak jaso ahal izateko. Valentziakoan eskaintzen dute soilik B2 maila; gainerako bietan, B1era iristen dira. Momentuz ez dute erantzunik jaso Hezkuntza kontseilariaren partetik.
Kortazarrek HEOetako egoera azaldu du: "Laugarren urtea da guretzat; Valentzian bi urte lehenago hasi ziren. Orain, zoramena da lau kurtso irakastea. Hurrengo urtean bai beharko genukeela bigarren irakasle bat, bestela ez baita posible B2ra iristea".
Irakaslearen ustez aurreikustekoa da hasieran irakasle bakarra izanda, kurtsoak aurrera joan ahala bigarren bat kontratatzeko beharra. "Printzipioz esaten dute ez dutela irakasle bakar bat gehiago kontratatuko. [Alacant eta Castellon] ez dute aukerarik izango B2 mailan jarraitzeko", gehitu du Kortazarrek. Valentzian bi irakasle dituzte; bat lanaldi osoan, bestea, erdian.
Andresek B2 azterketa egingo du datorren ekainean. Gainditzekotan, aurrerantzean ez luke Valentziako HEOean jarraitzeko aukerarik: "Alternatibak? Kurtsoa errepikatzea. Ez litzateke hain txarra izango, gure B2a apur bat fiktizioa da eta! Ikasi nahi dut eta kito. Bestela, euskal etxera joan gaitezke, han ere ematen dituztelako eskolak". Valentzian aukerarik bada ere, Alacant eta Castellon ez dute ez euskal etxerik, ez beste nonbait ikasteko aukerarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.