Epaileak zaintzapean aske utzi ditu Valentzian bi neskato bortxatzea leporatuta atxilotutako bost mutilak
Burjassot udalerrian (Valentzia) bi adin txikiko neskatori astelehenean egindako sexu-erasoekin lotuta atxilotutako bost mutilak, 15-17 urtekoak, zaintzapean aske geratu dira, atzo epailearen aurretik igaro ondoren.
Atxilotuek atzo deklaratu zuten Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Valentziako Justiziaren Hirian. Fiskaltzak eskatu du bost adingabe horietako lau adin txikikoentzako zentro itxi batean sartzeko eta bosgarrena zaintzapean aske uzteko. Epaileak, ordea, ez du aintzat hartu eskaera.
Sexu-erasoak astelehenean gertatu ziren etxe abandonatu batean. Bi neskatoek bi gizonezkorekin hitzordua egin zuten Instagram sare sozialaren bidez. Antza denez, mutiletako batek neskatoetako bat bortxatu zuen. Biktimak bertatik ihes egitea lortu zuen, eta lagun bati kontatu zion jasandakoa. Hirugarren neska horrek gurasoak ohartarazi zituen, eta horiek, Espainiako Polizia. Polizia bertaratu baino lehen, ordea, bi mutikoen beste lau lagun joan ziren Burjassoteko etxe abandonatu hartara, eta han aurkitu zuten neskatoa bortxatu egin zuten, taldean.
Jupol polizien sindikatuaren arabera, seigarren pertsona baten bila ari dira. Hala ere, Espainiako Poliziak ez du informazio hori baieztatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda