Venezuela
2024/09/09 - 14:23
6.153 pertsonak asilo eskaera egin zuten iaz EAEn: inoizko daturik altuena
2022an aurkeztutako 10 babes eskarietatik ia 6 atzera bota ziren, Venezuelako herritarren kasuan, ordea, 3tik bakarra. Immigrazioaren Euskal Behatokiaren arabera, EAEko herritarren % 93,1 asilo eskatzaileak hartzearen alde daude.
2024/09/09 - 13:01
Albaresek berretsi du Gonzalezen irteeran ez dela egon negoziaziorik ezta ordainik Venezuelarekin
Venezuelako presidenteordearen esanetan, "luze eta zabal hitz egin" dute Espainiako Gobernuarekin. Halakorik egon dela ukatu du, ordea, Espainiako Atzerri ministroak, eta elkarrizketa "operatiboak" bakarrik izan dituztela nabarmendu.
2024/09/09 - 10:06
Edmundo Gonzalez Espainian da
Venezuelako oposizioburuak "presioak eta mehatxuak" salatu ditu Venezuelatik irteteko orduan. Latinoamerikako gobernuaren arabera, Espainiarekin "luze eta zabal hitz egin dute" haren irteeraz. Bestalde, Sanchezen exekutiboak azpimarratu du asiloa emateak ez duela "ordainik" izango.
2024/09/09 - 10:01
Albiste izango dira: Edmundo Gonzalez, lanaldiaren murrizketari buruzko eztabaida eta Arantzazuko Amaren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/08 - 10:27
Espainiak asiloa onartu dio Edmundo Gonzalezi, eta jada atera da hegazkinez Venezuelatik
Fiskalak ostegunean berretsi zuen indarrean dagoela oposizioko burua atxilotzeko agindua, ustezko hauteskunde-agiriak argitaratzea egotzita.
2024/09/04 - 09:45
Madurok Eguberria aurreratzea erabaki du: Venezuelan, urriaren 1ean hasiko da
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Eguberria aurreratzea erabaki du, abuztuan izandako "aurreikuspen ekonomikoak" ospatzeko. Herritarrek egindako lana eskertzeko, jaiak urrian hastea erabaki du Madurok.
2024/09/03 - 09:01
Edmundo Gonzalez oposizioko burua atxilotzeko agindua eman du Venezuelako auzitegi batek
Venezuelako oposizioko burua, Edmundo Gonzalez Urrutia, atxilotzeko agindua eman du Venezuelako Auzitegi batek, Fiskaltzak eskatu eta ordubetera. "Terrorismoarekin lotutako delituengatik" eman du agindua.
2024/08/31 - 12:21
Madurok ''korronte faxistei'' leporatu die herrialdearen % 90ari eragin dion itzalaldia
Argindarra sortzeko herrialdeko instalazio nagusia da Guri, eta han bertan antzemandako matxura batek hornidurarik gabe utzi du herrialdearen zati handi bat. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du "mendekuz betetako erasoa" izan dela.
2024/08/29 - 22:34
EBk ez du Maduroren garaipena onartu, ezta oposizioarena ere
Edmundo Gonzalez opisizioko hautagaiak telematikoki parte hartu du Europar Batasuneko Atzerri ministroen bilera informalean. Ez dute Maduro irabazletzat hartu, baina ez dira ados jarri oposizioko hautagaia onartzean.
2024/08/29 - 10:33
Oposizioaren eta Chavismoaren jarraitzaileak kalera irten dira Venezuelan
Azken hauteskundeak Nicolas Madurok irabazi dituela berretsi du Justizia Auzitegi Gorenak eta oposizioko alderdiak ez daude ados erabakiarekin.
2024/08/29 - 09:46
Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua, EBko Atzerri ministroen bilera eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/26 - 20:43
Venezuelako Fiskaltzak bigarrengoz deitu du Edmundo Gonzalez deklaratzera
Oposizioko hautagai nagusia bigarren aldiz hitzartu dute astearterako, astelehenerako deitua izan ondotik. Fiskaltzak ez du zehaztu Gonzalez Urrutia lehenengo hitzordura joan ote zen.
2024/08/26 - 18:13
Venezuelako Fiskaltzak deklaratzera deitu du astelehen honetan Edmundo Gonzalez, "konspirazioa" egotzita
Oposizioko koalizio nagusiaren webgunea ikertu nahi dute, bertan uztailaren 28ko hauteskunde presidentzialen "akten %83,5" jaso dutela eta oposizioaren garaipena ondoriozta daitekeela baitiote.
2024/08/23 - 09:46
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/22 - 22:16
Hauteskunde emaitzen inguruko eztabaida "itxitzat" eman du Venezuelako Gobernuak, Gorenaren epaia entzunda
Venezuelako Gobernuak itxitzat eman du uztailaren 28ko hautekundeen inguruko eztabaida, Auzitegi Gorenak Nicolas Maduro presidentaren garaipena beretsi ondoren.
2024/08/22 - 21:14
Venezuelako Auzitegi Gorenak Nicolas Maduroren garaipena berretsi du
Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak uztailak 28ko hauteskundeetako emaitza ofizialak berretsi ditu ostegun honetan.
2024/08/19 - 00:13
Venezuelako Gorenak hauteskundeen akten % 60 aztertu ditu dagoeneko
Hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politikoek eta horien eskudunek aurkeztutako hauteskunde-materiala aztertzen ari dira teknikariak.
2024/08/17 - 23:11
Donostian, Bilbon eta Iruñean ere kalera atera dira Venezuelan ''gardentasuna'' eskatzeko
Mundu osoko 350 hiri baino gehiagotan kalera atera dira Venezuelako egoera salatzeko. Maduro presidenteak "iruzurra aitortu" eta "porrota onar dezala" eskatu dute milaka lagunek. Euskal Herrian ere izan dira protestak. Eneko Goia Donostiako alkateak ere hartu du parte Gipuzkoako hiriburuko bilkuran.
2024/08/17 - 11:12
AEEk, EBk eta 22 herrialdek hauteskundeetako aktak argitaratzeko eskatu diote Venezuelari
Europar Batasunak eta hainbat herrialdek adierazpen bat sinatu dute hauteskundeen ikuskapen "inpartziala eta independentea" eskatuz, Hauteskundeetako Kontseilu Nazionalak Nicolas Maduro garaile izendatu ostean.
2024/08/16 - 12:44
Venezuelak errefusatu egin du Brasilek eta Kolonbiak hauteskundeak errepikatzeko egindako proposamena
Venezuelako presidenteak herrialdearen "subiranotasuna" aldarrikatu du, eta oposizioko liderrak uste du hauteskundeak errepikatzea errespetu falta litzatekeela venezuelarrentzat, "baldintza oso txarretan hitz egin zutelako, iruzurra egon zelako eta, hala ere, irabaztea lortu genuelako".