Tentsio gorena Venezuelan, Maduroren inbestidura tarteko; Gonzalezek Caracasen egongo dela dio
Ziurgabetasun erabatekoan esnatu da gaur Venezuela, uztailaren 28ko hauteskundeetan hautatutako presidentearen kargu hartze egunean zer gerta. Venezuelako Hauteskunde Batzorde Nazionalak Nicolas Madurori aitortu zion garaipena, baina Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko buruak bozak berak irabazi zituela defendatzen du. Biek ala biek presidente kargua hartuko dutela nabarmendu dute.
Inbestidura saioa Venezuelako Parlamentuan egingo dute eguerdian (17:00etan, Euskal Herrian). Jauregiak egunak daramatza erabat blindatuta, segurtasun neurri zorrotzekin. Sei urteko agintaldia da gaur abiatzen dena, eta beste behin, bi sektoreen (chavismoa eta oposizioa) talka agerian geratuko da.
Nicolas Maduro presidenteak karguan berretsiko dutela adierazi du, baina chavismoak ez ditu garaipena ematen dioten hauteskundeen aktak kaleratu. Telegram sare sozialean adierazpenak egin ditu bart, ostegunean egindako manifestazioek "uztailaren 28ko herri garaipena berretsi" zutela esateko.
"Indar bolivartarrak gure aberriaren garaipena, bakearena, berretsi du gaur (atzoko egunagatik)", adierazi du. Horren hitzetan, "herri bolivartarrak, herritar xeheek Caracasko kaleak, auzoak eta etorbideak bete dituzte indarra eta leialtasuna erakutsita".
Oposizioak deituta, beste manifestazio handi bat izan zen Caracasen, eta bertan agertu zen, lau hilabetez gordeta egon ostean, Maria Corina Machado oposizioko burua. Machadok "Venezuelaren askatasunerako" prozesuaren "fase berri" baten hasiera iragarri zuen, eta datozen urratsen seinaleei adi egoteko eskatu zien jarraitzaileei.
Handik gutxira, Vente Venezuela alderdi antichavistak diputatu ohia "bortizki geldiarazi eta atxilotu" zutela iragarri zuen. Gerora, baina, "aske" utzi zutela zabaldu zuen alderdi berberak. Venezuelako Gobernuak, ordea, goitik behera gezurtatu zuen albistea eta chavismoari "bandera faltsuko operazioa" egitea egotzi zion.
Bere aldetik, bere burua presidente hautetsitzat duen Edmundo Gonzalez Urrutiak bira egin du AEBtik eta Latinoamerikatik, nazioartean dituen babesak agerian utzi nahian. Egia bada herrialde askok hauteskundeen irabazletzat jo dutela, baina denek ez dute presidente hautetsi izendatzeko urrats sinbolikoa eman (hala aitortu dute AEBk, Argentinak eta Italiak).
Europar Batasunak ez du jarrera bateratua erakutsi, eta Maduroren garaipena ez onartzera mugatu da, chavismoaren kontrako zigorrak iragarri baditu ere.
Edmundo Gonzalezek iragarri duenez, ostiral honetan Caracasen egongo da, presidente hautetsia bera delakoan.
Kolonbiako muga itxi du Venezuelak
Astelehenera arte itxita egongo da Venezuela eta Kolonbia arteko muga, "bakea asaldatzeko asmotan" nazioarteko balizko azpijoko baten gainean zabaldu diren informazioen aurrean.
Nicolas Madurok emandako "agindua" da, eta lau egunez egingo da indarrean gaurko 05:00etatik (Venezuelako ordua) hasita. Neurriak eragiten dien pertsonei "ulermena" eskatu diete, batez ere egunero muga zeharkatzen duten horiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.