Vladimir Putin
2022/10/31 - 15:41
EITB Mediak Velyka Oleksandrivka bisitatu du, errusiarrek okupatu zuten lehen herrietako bat
Orain dela gutxi berreskuratu dute herri hau ukrainarrek. Bertako biztanleen artean izua eragin duten Wagner Errusiako tropen basea izandakoa barrutik ikusteko aukera izan du EITB Mediako lantalde batek.
2022/10/28 - 21:13
Errusiak amaiera eman dio irailean dekretatutako mobilizazio partzialari, Jerson gotortzen duen bitartean
Gainera Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak urkainar bi instalazio nuklearretan egin behar duen bisitaren zain dago Erruskao Gobernua; izan ere, Ukrainari egotzi dio "bonba zikina" egiten ibiltzea.
2022/10/27 - 22:47
Errusiak soilik "bere burua babesteko" erabiliko lituzke arma nuklearrak, Putinen esanetan
Bigarren Mundu Gerratik, mundua hamarkadarik arriskutsuenean dagoela esan du errusiar presidenteak. Mendebaldeari egotzi dio Ukrainan gertatzen ari denaren errua.
2022/10/25 - 12:03
Kiev ilunpean esantu da
Kiev argindarrik gabe geratu da Errusiak hainbat zentral elektriko suntsitu ondoren. Joan den otsailaren 24an gerra hasi zenetik, Errusiak 85 eraso egin ditu Ukrainako instalazio elektrikoen aurka, eta horietako 51 urrian baino ez dira erregistratu.
2022/10/24 - 14:39
Errusiak bonba zikinen balizko erabilerari buruz egindako akusazioak ukatu ditu Ukrainak
Gerra hasi zenetik 8 hilabete bete direnean, Ukrainak duela aste batzuk hasitako kontraerasoarekin jarraitzen du. Ukrainako iturrien arabera, tropa errusiarrak Khersonetik erretiratzen hasi dira.
2022/10/19 - 17:06
Putinek gerra legea ezarri du irailean anexionatutako Ukrainako lurraldeetan, eta Kherson ebakuatzea agindu du
Gerra legea ostegunean sartuko da indarrean Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia eskualdeetan.
2022/10/18 - 16:07
Zelenskik dio zentral elektrikoen % 30 suntsitu dituztela eta horrek itzalaldi handiak eragin dituela
Dron kamikazeen erasoa gertatu eta 24 ordura, Kiev normaltasuna berreskuratzen saiatzen ari da. Gaur Errusiak zentral elektrikoei eraso egin die beste behin.
2022/10/18 - 13:18
Kievek Errusiaren beste eraso bat jasan du azpiegitura elektriko baten aurka
Gainera, Mykolaiv hirian, S-300 misil batek etxebizitza bat suntsitu du, eta eraso horretan emakume bat hil da. Lore-azoka bati ere eraso diote.
2022/10/18 - 12:25
Nord Stream gasbidearen zati kaltetuaren lehen irudiak
Suediako "Expressen" egunkariak 80 metroko sakoneran hartutako Nord Stream 1eko hodietako bat erakusten duten irudiak argitaratu ditu. Puntu horretan 50 bat metro hodi falta dira, eta hodiaren muturrak bihurrituta eta urratuta daude.
2022/10/17 - 16:51
Drone kamikazeek lau zibil hil dituzte Kieven, eta misil batek beste lau Sumyn
Errusiak 43 drone kamikaze jaurti ditu gaur goizean Ukrainara, eta horietatik 37 Kievek bota ahal izan ditu, Ukrainako aire armadak baieztatu duenez. Errusiako Defentsa Ministerioak, ostera, ziurtatu du Ukrainan eraso nahi zituen helburu guztiak "lortu" dituztela.
2022/10/17 - 11:13
Errusiak Kievi eraso dio drone kamikazeekin
Tiroz, aire defentsako soldaduak drone suizidak gelditzen saiatu dira. Hainbat leherketa egon dira Kiev erdigunean. Gehienak energia azpiegituren aurka egindako erasoak izan dira, baina hainbat apartamentu eraikin ere kolpatu dituzte.
2022/10/14 - 15:52
Errusiak ohartarazi du Hirugarren Mundu Gerra hastea ekarriko lukeela Ukraina NATOn sartzeak
Errusiako Segurtasun Kontseiluaren arabera, Ukraina NATOn sartzeak "beste ñabardura bat emango lioke Mendebaldeak (gerran) duen inplikazioari.
2022/10/13 - 21:58
Errusia zibilak ari da ateratzen Khersonetik, eta NATOk droneen aurkako tresnak emango dizkio Ukrainari
Bitartean, NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek nabarmendu du Errusiak Ukrainak arma nuklearrak erabiltzeak "gatazkaren izaera" aldatuko lukeela, eta "ondorio larriak" izango lituzkeela; hori bai, ez du zehaztu zeintzuk izango liratekeen ondorio horiek.
2022/10/13 - 16:28
Errusiak energia gerra-arma gisa erabiltzen du, eta Zaporizhiako zentral nuklearra adibide argia da
Errusiak okupatuta duen zentral nuklearra ezinbestekoa da argindar hornidura bermatzeko. Irailetik itxita dago eta orain ukrainarrak beldu dira Putinek argindar hori desbideratuko duen.
2022/10/13 - 16:00
17 lagun hil dira Ukrainak azken 24 ordutan izan diren 40 erasotan
Aire erasoei aurre egiteko armak eskatu ditu Ukrainak eta baita lortu ere. NATOko herrialde gehienek ontzat eman dute eskaera eta datozen egunotan misil eta droneen kontrako armarik aurreratuenak hasiko dira heltzen.
2022/10/12 - 22:34
Shaded 136 edo Geran 2 droneak, Errusiaren arma preziatuena eta eraginkorrenetakoa
Errusiaren inbasioak aurrera egin ahala, Putinen estrategia militarra eta baliatzen dituen armak aldatzen doaz. Abuztutik hona, Iraniar teknologia duten droneak ari da erabiltzen, drone kamikazeak edo suizidak direlakoak, alegia. Astelehenean bertan, halako 17 erori ziren Kieven.
2022/10/12 - 22:28
Errusiak astelehenean bota zituen misilek sistema energetikoaren % 30 kaltetu dute
Agintariek argindarraren kontsumoa neurtzeko deia egin dute, eta Kiev itzalaldirako prestatzen hasi da. Kandelak, linternak eta kargagailuak gehien erosten diren tresnak dira egunotan.
2022/10/12 - 16:19
Putinek Nord Stream 2a berraktibatzea eskaini dio Europari Baltikoko sabotajearen ostean
Errusiako presidenteak Estatu Batuak, Polonia eta Ukraina jo ditu "nazioarteko terrorismo ekintza" baten onuradun nagusitzat.
2022/10/12 - 16:14
Ukrainako aire defentsa sistema indartu beharra dagoela nabarmendu du NATOko idazkari nagusiak
NATOko Defentsa ministroen bilera gaur eta bihar Bruselan, Ukrainako egoera hizpide dutela. Ukrainari laguntzen jarraituko dutela berretsi du Stoltenberg idazkari nagusiak.
2022/10/11 - 21:09
G7ak "behar den tartean" jarraituko du Ukraina babesten, Errusiaren "gerra krimenen aurrean"
Volodimir Zelenski ukrainar presidenteak Ukrainaren eta Bielorrusiaren arteko mugara nazioarteko begiraleen misioa bidaltzea eskatu du.