UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinek gerra legea ezarri du irailean anexionatutako Ukrainako lurraldeetan, eta Kherson ebakuatzea agindu du

Gerra legea ostegunean sartuko da indarrean Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia eskualdeetan.
Vladimir Putin Errusiako presidentea artxiboko irudi batean
Vladimir Putin Errusiako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gerra legea ezarri du Errusiak irailaren 30ean anexionatutako Ukrainako lau lurraldeetan: Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia.

Dekretuaren arabera, gerra legea ostegunean sartuko da indarrean.

Senatuak gaur bertan onartuko du dekretua. Halaber, Putinek "edozein negoziazio proposamen" errefusatzea leporatu dio Ukrainari. "Tiroek jarraitzen dute. Jende errugabea hiltzen ari da", adierazi du.

Errusiak bere legeak eskualde okupatuetan aplikatzeko eskubidea aldarrikatzen du, nahiz eta lurralde horiek osorik ez kontrolatu. 

Bestalde, Kherson eskualdeko agintari errusiazaleek zibilen ebakuazioa abiatu dute. Astebetean 50.000 eta 60.000 pertsona artean atera nahi dituzte bertatik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X