Errusia zibilak ari da ateratzen Khersonetik, eta NATOk droneen aurkako tresnak emango dizkio Ukrainari
Ukrainar tropek herrialdeko hegoaldean egindako aurreratzearen ondorioz, Errusiaren aldeko agintariek erabaki dute Kherson anexionatutako eskualdetik zibilak ateratzea. Bitartean, Errusiak misilak eta tripulatu gabeko gailuak baliatuz jarraitu du erasoak gauzatzen hainbat probintziatan; hori dela eta, NATOk Kievi hitzeman dio droneen aurkako "ehunka" inhibitzaile emango dizkiola. NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek, halaber, nabarmendu du Errusiak arma nuklearrak erabiltzeak "gatazkaren izaera" aldatuko lukeela, eta horrek "ondorio larriak" izango lituzkeela; hori bai, Stoltenbergek ez du zehaztu zeintzuk izango liratekeen ondorio horiek.
Testuinguru horretan, Khersonen, "egunero, eskualdeko hiriek misilez egindako erasoak pairatzen dituzte, eta kalte handiak daude; lehenik eta behin, herritarrentzako kalte larriak", adierazi du Vladimir Saldo Errusiaren aldeko bitarteko gobernadoreak. Saldok azaldu duenez, "familiek Errusiako beste eskualde batzuetara joateko aukera" antolatzea erabaki du.
Moskuko agintariei laguntza eskatu die "lan hori prestatzeko". Marat Jusnulin Errusiako lehen ministrordeak, jarraian, doako etxebizitzak hitzeman dizkie ebakuatuei.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak, bere aldetik, esan du, Europako Kontseiluko Parlamentuko Batzarraren aurrean (erakunde horrek ebazpena adostu du, Errusia Estatu terroristatzat jotzeko), Ukrainak aire defentsako beharren % 10 soilik dituela Beteta. NATOk erantzuna eman du, eta hitzeman dio Ukrainari "ehunka" inhibitzaile emango dizkiola drone irandarrak eta errusiarrak indargabetzeko. Hala esan du Jens Stoltenberg idazkari nagusiak; haren esanetan, Estatu espainiarrak lau HAWK misil anezka emango dizkio Ukrainari.
"Ondorio larriak", arma nuklearrak erabiliz gero
Stoltenbergek, baina, ez du zehaztu zein izango litzatekeen NATOren erantzuna balizko errusiar eraso nuklear baten harira; hori bai, nabarmendu egin du Ukrainan arma nuklearrak baliatzeak "gatazkaren izaera aldatuko" lukeela, eta "ondorio larriak" ekarriko lituzkeela.
"Errusiak jakin badaki hori, zenbait modutan esan zaio. Ez dugu esango zehazki nola erantzungo dugun, baina, funtsean, gatazkaren izaera aldatuko litzateke", ohartarazi du NATOko buru politikoak, aliatuen Defentsa ministroen bilera amaituta, prentsaurrekoan. "Mehatxu horiek benetakotzat hartzen ditugu. Adi jarraituko dugu, eta ez diogu utziko inori gu beldurtzen".
Stoltenbergek azaldu duenez, NATOk une oso zehatzetan erabiltzen ditu arma nuklearrak: "NATOren arma nuklearren helburua da bakea aldeztea, eta aliatuen aurkako erasorik eta ekintzarik ez egotea. NATOk arma nuklearrak erabiliko lituzkeen aukerak erabat txikiak dira", argudiatu du.
Ildo horretatik, NATOko hamalau herrialde europarretako Defentsa ministroek, Finlandiakoaz gain, gutuna hitzartu dute, "Europako Zeruko Babeseko Ekimena" izenburupean. Alemania du buru egitasmoak, eta helburua da Europa babestea misilez egindako erasoen aurka.
NATOko aliatu hauek sinatu dute: Alemaniak, Belgikak, Bulgariak, Txekiak, Eslovakiak, Esloveniak, Estoniak, Hungariak, Letoniak, Lituaniak, Norvegiak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Errumaniak. Finlandia oraindik ez dago NATOn, kide izateko bidean baita, eta bat egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.