Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak amaiera eman dio irailean dekretatutako mobilizazio partzialari, Jerson gotortzen duen bitartean

Gainera Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak urkainar bi instalazio nuklearretan egin behar duen bisitaren zain dago Erruskao Gobernua; izan ere, Ukrainari egotzi dio "bonba zikina" egiten ibiltzea.
Erakin bat, Nikopol hirian, eraso baten ostean. Argazkia: EFE.
Erakin bat, Nikopol hirian, eraso baten ostean. Argazkia: EFE.

Errusiak amaitutzat jo du, ostiralean, irailean dekretatu zuen mobilizazio partziala. Bitartean, gotortzen ari da Jerson hiria, alegia, kontrolpean duen eskualde hiriburu bakarra, eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ukrainar bi instalazio nuklearretan egin behar duen bisitaren zain dago; izan ere, Ukrainari egotzi dio "bonba zikina" egiten ibiltzea, eta hori egiaztatu nahi du.

"Mobilizaziorako herritarren izen ematea amaitu egin da. Zehaztutako helburua, 300.000 gizon, bete egin da. Ez dago aurreikusita izen emate gehigarririk izatea", esan dio Errusiako Defentsa ministro Serguei Shoiguk Vladimir Putin presidenteari.

Guztira, 300.000 erreserbista zeuden, eta 82.000 eraman dituzte Ukrainara, "operazio militar berezian" parte hartzeko, adierazi du Shoiguk. Azaldu duenez, horien erdia borroka ekintzetan dabiltza.

"Eskerrak eman nahi dizkiet Indar Armatuetan izena eman duten guztiei. Eskerrak eman nahi dizkiet leialtasunagatik, patriotismoagatik, gure herrialdea aldezteko konpromiso sendoagatik, gure Errusia defendatzeagatik, hau da, gure etxea, gure herritarrak, gure jendea", erantzun du Putinek.

Tentsio handia, Jersonen

Bitartean, Jerson eskualdean, Ukrainako hegoaldean, tentsioa gero eta handiagoa da; izan ere, ukrainar indarrek jarraitzen dute eraso handia gauzatzeko, eta errusiarrak hiria gotorleku ari dira bilakatzen.

Anexionatutako Krimea penintsulako buru Serguei Axionovek jakitera eman duenez, amaitu dira zibilak Jersondik ateratzen: "Nahi izan duten guztiek izan dute aukera modu ziurrean lurraldetik alde egiteko, Ukrainako Indar Armatuen bonbardaketak gorabehera".

Ukrainako Estatu Nagusi Orokorrak, baina, esan du herritarrek "jarraitzen dutela" Jersonetik alde egiten.

Horrez gain, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari nagusi Rafael Grossik iragarri du erakunde horretako ikuskatzaileek "egiaztapen independentea" egingo dutela Ukraina, ustez eta Moskuren arabera, "bonba zikina" egiten ari den bi instalazio nuklearretan.

Bisita "hurrengo egunetan" egingo dute, eta horren asmoa izango da "antzematea gai nuklearreko edozein desbideratze, deklaratu gabeko ezin ekoizpen edo prozesaketa" bi fabrika horietan. Halaber, saiatuko dira bermatzen ez dagoela "deklaratu gabeko gai edo jarduera nuklearrik".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X