VOX
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 07:02
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio abertzaleak gainditu egingo du EAJ bototan, baina eserlekutan baliteke berdinketa ere ematea aurreikuspen txikienarekin. Bestalde, PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri hirugarren indar gisa.
2024/03/19 - 18:11
"Eskumenak urratzen dituzten" Etxebizitza Legearen artikuluak kentzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
PPren ekimenak Vox, Junts eta EAJren babesa izan du Etxebizitza Batzordean, eta ERC abstenitu egin da; PSOEk, Sumarrek, Podemosek eta EH Bilduk, berriz, kontra bozkatu dute.
2024/03/18 - 12:01
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro
Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
2024/03/09 - 14:07
Milaka pertsonak, PPren eta Voxen babesean, Cibeles bete dute Pedro Sanchezen dimisioa eskatzeko
Manifestariek "Sanchez espetxera", "Sanchez, gezurti eta traidore", "Amnistiari ez" eta antzeko leloak oihukatu dituzte.
2024/03/07 - 19:47
Chiviteren Gobernuak bere bosgarren aurrekontuak aurrera atera ditu, EH Bilduren abstentzioak ahalbidetuta
6.355 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua da, aurreko urtean baino % 9,2 gehiago. Ostegun honetan aurkeztutako 12 zuzenketez gain, eztabaidatzea onartutako beste bost bozkatu dira. Guztiak aurrera atera dira, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin indarren babesarekin.
2024/03/07 - 15:17
Justizia Batzordeak Amnistia Legea onartu du, PSOEk, Juntsek eta ERCk adostutako aldaketekin
Aurreikusi bezala, inbestidurako bazkideen aldeko botoa izan du arauak, eta PPk eta Voxek kontra bozkatu dute. Testua martxoaren 14an eztabaidatu eta bozkatuko dute osoko bilkuran.
2024/02/18 - 21:00
Hautetsontziak itxita, hasi da boto-zenbaketa Galizian
17:00etan parte-hartzea duela lau urte baino sei puntu altuagoa zen. Datu ofizialen arabera, atzerrian dauden galiziarren botoak kontuan izan gabe, gaur botoa emateko eskubidea duten 2,2 milioi boto-emaileen 1.090.159k eman dute botoa arratsaldeko bostetarako.
2024/02/18 - 09:06
PPren gehiengo osoa kolokan eta aldaketa zerumugan, Galiziako hauteskundeetan
CISen azken inkestak 38 eserleku ematen dizkio gehienez PPri, gehiengo osoa edukitzeko gutxienekoa, eta BNG 31raino irits daiteke. 2,6 milioi galiziarrek dute botoa emateko eskubidea.
2024/02/09 - 11:59
EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari lortuko lituzkete datozen hauteskundeetan
Koalizio abertzalea lehen indarra izango litzateke Araban eta Gipuzkoan, eta jeltzaleek Bizkaian irabaziko lukete. PSE-EEk 11 ordezkari izango lituzke, PPk 6, Sumarrek 2, Elkarrekin Podemosek 1 eta Voxek 1.
2024/02/08 - 13:42
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Trantsizio Energetikoaren legea betetzeko konpromisoa agertu dute
Gainerako alderdietako ordezkariak, berriz, oso kritiko agertu dira; Elkarrekin Podemos-IUrentzat anbizio gutxiko legea den bitartean, PP eta Vox taldeek uste dute bete ezin diren helburuak dituela arauak.
2024/02/04 - 11:54
Zer boto transferentzia egon daiteke?
Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/02/04 - 08:02
EAJ eta PSE-EE dira emakumeek nahiago dituzten alderdiak; gazteenek eta ikasleek EH Bilduren alde egiten dute
Azken EITB Focusen arabera, EAJ eta PSE-EE dira hautesle zaharkituenak dituzten alderdiak. PPk adin tarte guztietan ditu jarraitzaileak, eta EH Bildu gazteenen alderdi gustukoena da.
2024/02/04 - 07:58
Ardura eta indiferentzia nagusi EAEko hauteskundeen atarian
EITB Focus inkestak 2024ko otsailean kaleratu dituen datuen arabera, euskal herritarren gehiengoak arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu aurten egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeak.
2024/02/03 - 13:13
EAJ eta PSE-EEren boto-emaileak ituna berritzearen alde; EH Bildurenek, berriz, EAJrekin ituna egitea nahiago
Balizko itunen inguruan ere galdetu du EITB Focusek.
2024/02/03 - 07:42
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari
EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.
2024/02/02 - 12:08
Martinez (Vox): ''Gogor egingo dugu lan Legebiltzarrean eserlekua mantentzeko''
EITB Focus inkestaren balorazioa egiteko orduan, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak "gogor" egingo duela lan hauteskundeetan emaitzak hobetzeko.
2024/02/02 - 08:42
Albiste izango dira: EITB Focus: boto-asmoa, urtarrileko langabezia datuak eta maskararik ez EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/02/01 - 12:43
EAEko hauteskundeetarako boto asmoa aztertuko du EITB Focusek, ostiral honetatik aurrera
Urtarrilean landutako EITB Focus inkesta berriak, EAEko hauteskundeei begira herritarren duten boto asmoa aztertuko du bihartik aurrera.
2024/01/19 - 17:05
Fiskaltzak Abascalen aurkako eginbideak zabaldu ditu herriak Sanchez "zintzilikatu" nahiko duela esateagatik
PSOEk sakaleta jarri zuten Santiago Abascalen kontra Estatuko Fiskaltzaren aurrean abenduaren 13an, "egunen batean herriak Pedro Sanchez oinetatik zintzilikatu nahiko du" esateagatik.