Zamudio
2020/10/17 - 02:05
CCOOk eta UGTk aurre-akordioa egin dute ITPrekin kaleratzeak murrizteko
Zuzendaritzak 194 kaleratze iragarri zituen Zamudioko lantegian, eta orain 121 izango dira. ELAk ez du ituna babestu.
2020/10/16 - 14:06
Gestampeko langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian
Matricerias Deusto eta GTS enpresetako langileek protesta bilkura egin dute Gasteizen, bi lantegien itxieraren aurka.
2020/10/14 - 01:37
Abian da ITP Zamudioren kaleratzeak salatzeko ELAk deitutako hiru eguneko greba
Modu horretan abiatu ditu gutxienez beste astebetez luzatuko diren mobilizazioak. Hala, enpresa batzordeak hiru greba egun deitu ditu asteazken, ostegun eta ostiralerako.
2020/10/09 - 13:21
Matriceria Deustoko eta GTSko langileek greba mugagabea hasi dute gaur
Ostiral honetan, Matriceria Deusto eta GTS lantegietako beharginek greba mugagabeari ekin diote; Gestamp konpainiak Zamudion dituen bi lantegiak ixteko eta 232 langile kaleratzeko hartutako erabakiaren aurka.
2020/10/09 - 10:01
Greba mugagabea hasi dute Matriceria Deustoko eta GTSko langileek, itxieraren aurka
Beharginek manifestazioa egin dute lehen orduan, Zamudiotik aterata. Mobilizazioekin, Gestamp taldeak itxi nahi dituen bi lantegiak eta 230 kaleratzeak gaitzetsi nahi dituzte.
2020/10/05 - 13:41
Gestampek asteazken honetan hasiko ditu Matriceria Deusto eta GTSrekin negoziazioak
Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, langileen ordezkariek kaleratzeak eta itxierak gaitzetsiko dituzte, eta taldearen erabakiarekin haserre daudela adieraziko dute.
2020/10/05 - 08:46
Bi pertsona zauritu dira Arrigorriagan, Lasarte-Orian eta Zamudion izandako suteetan
Gizon bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute erredura arinengatik. Bestalde, gizon bat Gurutzetara eraman dute Zamudioko sutean kea arnasteagatik. Sute guztiak itzali dituzte dagoeneko.
2020/10/02 - 18:21
Greba mugagabea urriaren 9tik aurrera Matricerias Deusto eta GTS lantegietan
Gestamp konpainiak bi enpresak itxi nahi ditu. "Justifikaziorik ez duen" erabaki "neurrigabea" dela uste dute langileek. Horregatik, urriaren 9tik aurrera greba egingo dute.
2020/10/02 - 15:19
Greba mugagabea Matricerias Deusto eta GTS lantegietan, Gestampek itxi nahi dituelako
"Itxieren aurka argi eta garbi azaltzeko", eskatu diote bi lantegietako enpresa-batzordeek Eusko Jaurlaritzari. Lanuztea urriaren 9an hasiko da.
2020/10/01 - 16:46
Hilean 300 kilker eta kakalardo hazten dituzte Zamudioko Insekt Label Biotech enpresan
Proteina sortzeko kakalardo harrak eta kilkerrak hazten dituzte. Izoztu ostean, irin moduko bat ekoizten dute.
2020/09/30 - 20:50
Gestampek Zamudion dituen lantegiak ixtea ekiditeko borroka egingo dute sindikatuek
Sindikatuek zuzendaritzaren bertsioa ukatu dute eta lantegiak irekita mantentzeko beste lan badagoela azpimarratu dute. Langileen asanblada egingo dute ostegun honetan.
2020/09/30 - 16:59
Gestampeko langileek mobilizazioak iragarri dituzte
Gestampen datuen arabera, kotxeen ekoizpena % 45 jaitsi da aurten. Autogintzak berezkoa duen krisiagatik, eta batez ere, pandemiaren eraginez.
2020/09/30 - 12:43
Urkulluk ez du ''zilegi'' ikusten diru publikoa jaso eta kaleratzeak iragartzea
Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Gestampekin hitz egin behar dutela, ez delako "zilegi" diru publikoa jasotzen duen enpresa batek kaleratzeak "besterik gabe" iragartzea.
2020/09/30 - 10:46
Zamudioko bi lantegiak bideragarriak direla uste dute Gestampeko langileek
Gestampek Matriceria Deustoren eta GTSren itxiera iragarri ditu. Langileek ez dute erabakia ulertzen, azken urteetan lortutako irabazien ostean.
2020/09/29 - 22:30
Gestampek bi lantegi itxiko ditu Zamudion, 230 langile kalean utzita
Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
2020/09/29 - 22:27
Gestampek Zamudion dituen bi lantegi itxiko ditu, 230 langile kalean utzita
Gestamp taldeko arduradunek Zamudion (Bizkaia) bi lantegi ixteko asmoa jakinarazi diete astearte honetan sindikatuei. Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte.
2020/09/22 - 22:14
Aeronautikako langileek greba egin dute, ez dutelako kaleratzerik onartuko
Espainiako Estatuko aeronautika sektorea grebara deituta zegoen gaur, tartean kaleratzeak iragarri dituzten Aernnova eta ITP Aero Euskal Herrikoetan.
2020/09/17 - 16:21
Mobilizazioak ITP Aeron eta Tubacexen kaleratzeen kontra
Bigarren mobilizazio eguna egin dute Zamudioko ITPko langileek, iragarritako 194 kaleratzeen aurka, eta negoziatzeko eskatu diote zuzendaritzari. Tubacexeko langileak arratsaldean manifestatuko dira.
2020/09/16 - 15:34
ITP Aerok 194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion
Bestalde, epaileak baliogabetzat jo du enpresa horretako Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan ezarritako aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea.
2020/09/12 - 20:39
ITP Aero konpainiako langileek kaleratzeen aurka protesta egin dute Bilbon
Ehunka beharginek ibilbidea egin dute Bizkaiko hiriburuaren Kale Nagusian. Enpresak kaleratzeen negoziazioa, lantegiz lantegi egin beharrean, Estatu mailan egin nahi duela salatu dute.