Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matriceria Deustoko eta GTSko langileek greba mugagabea hasi dute gaur

Iragarkia
18:00 - 20:00
Matriceria Deustoko eta GTSko langileek greba mugagabea hasi dute gaur
Ostiral honetan, Matriceria Deusto eta GTS lantegietako beharginek greba mugagabeari ekin diote; Gestamp konpainiak Zamudion dituen bi lantegiak ixteko eta 232 langile kaleratzeko hartutako erabakiaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X