Zazpikaleak Bilbo
2025/04/25 - 19:26
Kobrezko hodien lapurretak areagotu egin dira Zazpi Kaleetan
Inguruko merkatari eta bizilagunak "nazkatuta eta kezkatuta" daude lapurreta horiekin. Jatetxe batzuk itxi egin behar izan dituzte egun batzuetan, gas faltagatik. Bizilagunak gas leherketa baten beldur dira.
2025/02/24 - 14:48
Turista atzerritarrak, Bilbon: bikotean datoz nagusiki, hoteletan hartzen dute ostatu eta 51 bat urte dituzte
Bilboko Udalak emandako datuen arabera, atzerritik heldutakoak Espainiako Estatutik baino gehiago dira jada. Lau egun pasatxo ematen dituzte Bizkaiko hiriburuan, eta pertsonako 705 euroko gastua egiten dute, batez beste.
2024/12/28 - 22:41
Pascual Molongua Zazpikaleetako abeslariari omenaldia egin diote Bilborock aretoan
Pascual Molonguak hamarkadak daramatza Bilbon, Zazpikaleetan abesten. Izenez ezagutu ez arren, oso ezaguna da bilbotar askorentzat. Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak antolatuta, omenaldia egin diote larunbat honetan Bilborock aretoan, berari laguntzeko dirua biltzeko.
2024/10/02 - 22:56
Bilboko Zazpikaleetako bizilagunek salatu dute turistizazioak auzoaren nortasuna hondatzen duela
Bizilagunek Correo kalean ireki berri duten laugarren hotela inguratu dute, auzoa ez dagoela salgai salatzeko. Bihotzean izeneko auzo elkarteak deituta, auzoa itotzen ari dela diote.
2024/09/24 - 07:00
Kaleko arteak kolorez jantzi ditu Bilboko Iturribide auzoko dendak
Bilboko Udalak esku-hartze artistikoa egin du Iturribide kalean, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. Orain arte, 40 lonja inguru muralizatu dira, baina 60 lonjatan baino gehiagotan egingo da, kaleari izaera atseginagoa eta modernoagoa emateko.
2024/09/23 - 15:01
Pertsona bat atxilotu dute, Zazpikaleetan etxegabetze bat gelditzen saiatzeko egindako protestan
Etxegabetzea gauzatu dute eta Azet Etxebizitza Sindikatuak manifestazioa deitu du 19:00etarako, Done Jakue plazan, kaleratuei eta atxilotuari elkartasuna adierazteko.
2024/05/09 - 15:25
Aburtok ziurtatu du obra egiteko lizentzia eguneratuta zutela
Bost langile zauritu dira gaur goizean Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izan da eta eraikinak azken inspekzioa iragan astean igaro zuela azaldu du.
2024/05/09 - 14:27
Bost langile zauritu dira Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita
Dendarikale kaleko 24.a eraberritzeko lanetan ari ziren, eta barruko egituraren zati bat da behera etorritakoa. Hiru behargin bere kabuz atera ahal izan dira, eta beste biak suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
2024/05/06 - 08:00
Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira
Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.
2024/03/29 - 11:21
Isiltasunaren Prozesioak Bilboko Zazpikaleak zeharkatu ditu
Mesedeetako Ama Birjina Kofradiak antolatuta, otoitz egiteko prozesioa da, ez baitu ez musikarik ez pausorik. Anaikide eta fededunak Zazpikaleetatik ibili dira, bi orduz, San Nikolasen abiatuta Gizakunde elizan amaitzeko.
2024/03/22 - 14:05
Apirilaren 6ko gauean 6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.
2024/03/21 - 19:46
Bilbon jendetza batu da Korrikari ongietorria eman eta lekukoa hartzeko
Ordu erdiko atzerapenarekin iritsi da Korrika Bilbora.
2024/01/14 - 17:59
Bilboko Plaza Barriko kromo trukeak sasoi onean jarraitzen du
Gogoan al duzue Bilboko Plaza Barrira igande goizetan kromoak aldatzera joaten ginen sasoia? Bilduma osatzeko, beharrezkoa zen handik igarotzea. Kromorik arrakastatsuenak futbolekoak ziren, baita gaur egun ere.
2024/01/02 - 14:43
Bilboko taberna bateko bi langile atxilotu dituzte, ostutako txartelak erabiliz dirua lapurtzeagatik
Bilboko Alde Zaharreko taberna bateko jabea eta langilea atxilotu dituzte, datafonoaren bitartez, larpututako txarteletatik dirua hartzea leporatuta.
2023/11/24 - 06:40
100 urte baino gehiago Black Fridayrik gabe
Bien artean 300 urte baino gehiagoko esperientzia dute: Donostiako kapela-denda bat eta Bilboko euskal moda tradizionaleko negozio bat. Multinazionalek, merkataritza-kateek edo Black Friday bezalako kanpainek agintzen duten testuinguruan bizirik jarraitzen duten saltokien sekretuak ezagutu ditugu.
2023/10/23 - 14:20
Akusatuak esan du gizonarekin geratu eta zorabiatzen saiatu zela, lapurreta egiteko, baina ez zuela hil nahi
Bere defentsaren galderei bakarrik erantzun nahi izan die akusatuak. App batean hitzordua egin ostean ustez gizon bat hiltzen saiatzeagatik epaitzen ari dira gizonezkoa egunotan, baina Bilbon izandako antzeko beste kasu batzuekin ere lotzen dute.

2023/10/23 - 13:11
Hasi da hitzorduak egiteko app batean ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatu zen akusatuaren aurkako epaiketa
Hiru egunez egingo dute epaiketa, asteazkenera arte. Fiskaltzak 9 urteko kartzela-zigorra eskatzen du hilketa saiakera egotzita; Gehituk, berriz, 17 urtekoa, sexu diskriminazioa eta lesio delituak erantsita.
2023/09/29 - 12:43
Asteazkenean desagertu zen 78 urteko gizonezko baten bila ari dira Bilboko Zazpikaleetan eta inguruan
Juan Luis du izena eta Alzheimer gaitza du. Zazpikaleetara jaisten diren Mallonako eskaileretan ikusi zuten azkenekoz.
2023/08/22 - 20:24
Bilboko Aste Nagusiko zenbait ekitaldi moldatu egingo dituzte, beroaren ondorioz
Txikigunea itxita egongo da asteazkenean 13:00etatik 18:00etara, ureko jokoen kasuan izan ezik.
2023/08/22 - 14:09
Bilboko Udalak % 3 igoko ditu udal tasak eta zergak 2024an
Donostiako Udalak egin bezala, zergak igotzea ebatzi du Bilbokoak, pandemia tarteko hiru urtez izoztuta egon ondoren. Berrikuntzen artean, pisu turistikoei etxebizitza hutsen gaineko errekargua (% 25) aplikatuko zaie.