Zibererasoak
2022/07/06 - 12:54
Lapurreta edota iruzurrezko karguak online salatu ahalko dira Euskadin hilabete honetatik aurrera
Salaketa elektronikoa euskadi.eus webgunean egin ahalko da sinadura digitalaren bidez. Hori bai, lapurra ezezaguna den kasuetan eta indarkeriarik gabeko delituetan bakarrik egongo da eskuragarri. Halaber, trafiko isunak lekuan bertan ordaintzeko sistema ere jarriko du martxan Ertzaintzak.
2022/05/31 - 22:56
Igor Unanue: 'Erasoak egiten dituztenak ongi antolatuta daude, dirua helburu dute'
Igor Unanue S21SECeko zuzendari teknikoak azaldu digunez, erasoak egiten dituztenak ongi antolatuta daude, eta gehienetan dirua lortzea dute helburu. Zibererasoak areagotu egingo dira, adituen esanetan.
2022/05/31 - 15:30
Zibererasoa jasan zuten Nafarroako udalek aste honetan berreskuratuko dituzte zerbitzu elektronikoak
137 udalek eta 35 toki entitatek ia bi aste daramatzate postarik, egoitza elektronikorik eta web orririk gabe. Animsa enpresa publikoaren arabera, aste honetan hasiko da zerbitzuak berrezartzen.
2022/05/31 - 12:10
Laboral Kutxak eraso informatikoa jasan du bezeroen posta zerbitzuan
"Zibergertakaria" maiatzaren 10ean gertatu zen, eta finantza erakundearen arabera, erasoak ez zuen "eraginik izan datuen osotasunean eta erabilgarritasunean". Biktima izan ziren bezeroekin harremanetan dago kreditu kooperatiba.
2022/05/23 - 16:26
Zibererasoaren ondorioak guztiz konpontzeak "luze" joko duela ohartarazi du udalen informatika enpresak
Bosgarren egunez, sarean egiten diren zerbitzuak eskaini ezinda daude Nafarroako 150 udal eta tokiko erakunde. ANIMSA enpresa publikotik diotenez, zerbitzuak leheneragoratzen joango dira, baina garrantzitsuena "bermeekin" egitea dela azpimarratu dute.
2022/05/20 - 22:25
Nafarroan eraso informatiko bat ari dira sufritzen ehundik gora erakunde eta udalen web orriak
Nafarroan eraso informatiko bat ari dira sufritzen ehundik gora erakunde eta udalen web orriak. Orain, hackerrek erreskate bat eskatu dute, Bitcoinetan.
2022/05/20 - 10:44
Nafarroako zenbait udalek zerbitzu elektronikorik gabe jarraitzen dute, zibereraso batengatik
Posta elektronikoa, webguneak eta egoitza elektronikoak erita dituzte. Toki-erakundeen jabe den enpresa publikoa zerbitzuak ahalik eta lasterren berreskuratzeko lanean ari da.
2022/05/19 - 16:37
Zibereraso batek Nafarroako toki entitateen zerbitzuen erorketa eragin du
Toki-erakundeen jabe den enpresa publikoa zerbitzuak ahalik eta lasterren berreskuratzeko lanean ari da.
2022/05/17 - 08:04
Adineko pertsonak eta .eus domeinuaren eskaeraren 10 urteak, giltzarriak Interneten Nazioarteko Egunean
PuntuEUS Fundazioak 10 urte beteko ditu .eus domeinuaren eskaria aurkeztu zuenetik ICANN erakundearen aurrean.
2022/05/08 - 16:28
Adituen aburuz, inor ez dago % 100 prestatuta zibereraso bati aurre egiteko
2021ean, 1.373 kasu ikertu edo kudeatu zituzten, eta horietatik % 42 iruzurrak izan ziren. Aurten kopuru horrek gora egingo duela aurreikusi dute adituek, % 15 zehazki. Zibersegurtasunean lan egiten dutenekin hitz egin dugu, eta esan digute horrelako eraso bat jasotzetik inor ez dagoela salbu.
2022/05/05 - 14:12
Nola izan dezaket pasahitz seguru bat nire informazioa babesteko?
Pasahitzen nazioarteko eguna ospatzen da maiatzeko lehen ostegunean. Interneten dugun informazioa babesten dute, eta oso garrantzitsua da pasahitz seguruak sortzea. Hona hemen gomendio batzuk.
2022/04/21 - 17:03
Zein puntutaraino da erraza norbaiten mugikorra edo ordenagailua kutsatu eta informazioa lapurtzea?
Mugikorra edo ordenagailua zelatatzen ari direla ohartzea ia ezinezkoa da horretan aditua ez denarentzat. Bateriak gutxiago irautea edo telefonoak soinu arraroak egitea, ez da ezeren froga, adituen arabera.
2022/04/15 - 17:11
Zibererasoak areagotu dira errentaren kanpainan
Zibergaizkileek euren errentaren kanpaina jarri dute martxan. Telefono deiak eta korreo elektronikoak bidaltzen ari zaizkie zergadunei, lapurreta egiteko asmoz.
2022/03/31 - 20:24
Iberdrolak zibereraso bat jasan zuen, eta 1,3 milioi bezeroren datuak ostu zituzten
Zibererasoaren egileek bezeroen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eskuratu zituzten.
2022/03/21 - 21:07
Ertzaintzak eta udaltzaingoek Ukrainarekiko elkartasunarekin erlazionatutako ziberiruzurrez ohartarazi dute
Euskadin orain arte salaketa bakarra jarri dute, baina kasu gehiago egon daitezke.
2022/03/03 - 19:47
Milaka terminali eragin dien zibereraso baten berri eman du Frantziak
Oraindik ez dizkiote erasoak herrialde zehatz bati egotzi, baina Frantziak uste du susmagarri nagusiak Errusiarrekin lotura duten pirata informatikoak direla.
2022/03/03 - 16:56
Igor Unanue (S21SEC): "Enpresen aurkako zibererasoak ugaritzen ari dira, askok salatzen ez badute ere"
Delitu ohikoa izaten da ordenagailuaren sarbidea blokatzea, ondoren erabiltzaileari erreskate bat exijitzeko. Kasu honetan, biktimari posta elektronikora artxibo gaiztoak bidalita hackeatzen dituzte ordenagailuak.
2022/02/23 - 20:45
Ukrainak erakunde ofizialen eta bankuen aurkako zibereraso "masibo" berri bat salatu du
Transformazio Digitaleko ministroak azaldu duenez, besteak beste, Ukrainako Parlamentuaren webguneari eta Gobernuaren zenbait atariri eraso diete, tartean Atzerri Ministerioarenari. Kievek ez du errudunik aipatu.
2022/02/09 - 22:29
Zeintzuk dira delitu informatiko ohikoenak?
Asko dira Interneten iruzur saiakeraren bat jasan duten pertsonak. Ertzaintzak 16.000 delitu informatiko baino gehiago ikertu zituen 2021ean, baina zeintzuk dira delitu informatiko ohikoenak?
2022/01/24 - 18:02
Sare sozialen erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina jarri du martxan Zibersegurtasun Euskal Zentroak
Kanpainaren helburua da zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea, haur eta nerabeen inklusioa, aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta.