Zientzia
2023/09/06 - 23:52
50 urtetik beherakoen artean minbizi kasuak ia % 80 hazi dira hiru hamarkadatan
BMJ Oncology atariak publikatutako ikerketa baten arabera, gorakada horren atzean daude elikadura desegokia edota alkoholaren eta tabakoaren gehiegizko kontsumoa. Ariketa fisiko gutxi egiteak eta sedentarismoak ere badute eragina.
2023/08/25 - 11:53
Chandrayaan-3 misioaren esplorazio-ibilgailua Ilargiaren gainazalean dabil
Esplorazio-moduluari Pragyaan izena eman zaio, eta Ilargian egon litekeen urari eta mineralei buruzko informazio garrantzitsua bilduko du.
2023/08/02 - 21:32
Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera
Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.
2023/07/21 - 19:22
Euskal kideak dituen astrofisikari talde batek kosmosaren simulazio osatuena eta zehatzena egin du
Donostia International Fisic Center unibertsoari buruzko ikerketa-zentro puntakoa da, eta Donostian du egoitza. Sergio Contrerasek eta Sara Ortegak kosmosa ikertzeko erabiltzen duten superodenatzaileetako bat erakutsi digute, unibertsoetan ehunka galaxia simulatzeko gai dena.
2023/07/12 - 20:13
Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin
James Webb espazio-teleskopioak irudi berri eta ikusgarri batekin ospatu du bere lehen urtea: Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren lehen planoa.
2023/07/05 - 11:34
Maskara dagoeneko ez da derrigorrezkoa osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan
Aldaketa indarrean sartu da, Espainiako Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero. Espainiako Gobernuak, gainera, covid-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera onartu du.
2023/07/04 - 15:39
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan
Espainiako Gobernuak, gainera, covid-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera onartu du. Derrigortasunaren amaiera aldizkari ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.
2023/07/04 - 08:00
Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak
Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.
2023/06/29 - 00:33
Esklerosi anizkoitzaren larritasunaren lehen adierazle genetikoa identifikatu dute
Agerraldientzako tratamendu eraginkorrak dauden arren, inork ezin du prebenitu gaixotasunak aurrera egitea, baina aurkikuntza honek, ikertzaileen arabera, "esklerosi anizkoitzaren alderdi hori ulertzeko eta horren aurka borrokatzeko benetako lehen aurrerapausoa" ematen du.
2023/06/27 - 13:45
Ministroen Kontseiluak ez du gaur onartuko musukoa osasun-etxeetan kentzea
Jose Miñones ministroaren hitzetan, musukoaren gaia "osasun krisi baten aurrean jarduteko dekretu zabalago baten barnean dago; ongi informatu eta administrazio-izapide guztiak zuzen bete behar dira". "Ahal duten bezain azkar" onartuko dela neurria adierazi du.
2023/06/23 - 21:07
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango ospitale, farmazia eta zentro soziosanitarioetan
1.140 egunez izan da derrigorrezkoa Espainiako Estatuan eremuren batean musukoa nahitaez erabiltzea. Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du, ziurrenik, araudi berria jasoko duen errege-dekretua.
2023/06/23 - 10:20
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute arratsaldean
Jose Miñones Osasun ministroak deituta, 17:00etan hasiko da Lurralde arteko Kontseilua, eta bertan erabakiko dute gaur-gaurkoz musukoa derrigorrezko den tokietan hala izaten jarraituko duen ala "gomendioa" izango den aurrerantzean.
2023/06/20 - 19:24
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute ostiralean
Jose Miñones Osasun ministroak Lurralde arteko Kontseilu batera deitu ditu erkidegoetako kontseilariak. Batzarra 17:00etan hasiko da.
2023/06/19 - 19:19
Aranzadik Irulegiko indusketa arkeologikoa jarri du martxan
Arangurengo Irulegi mendiko Burdin Aroko herrixkan egingo dute indusketa, eraikin oso bat induskatzeko eta herri horren okupazio faseen ikerketan sakontzeko.
2023/06/19 - 16:29
Plazenta artifizial batek ahalbidetu du ardi fetu batek umetokitik kanpo 12 egun bizirautea
Oraindik prototipo bat bada ere, plazentaren azkeneko helburua da fetuak amaren sabeletik kanpo ere fetu gisa bizitzen jarraitzea. Prototipoa animalietan probatu dute lehenik eta, aurreikuspenak betetzen badira, bi edo hiru urtean gizakietan egingo dituzte azterketa klinikoak.
2023/06/19 - 16:27
Adimen artifiziala, etorkizunaren bidea egiten
Urteak daramatzagu halako teknologiekin, baina azken urteotan aldaketa handia izan da geroz eta ahalmen handiagoak dituztelako eta euren kabuz hasi direlako ikasten. Euskadin adimen artifizialaren zentro bat dago, enpresak eta sortzaileak harremanetan jartzeko.
2023/06/15 - 21:28
Zientzialariek giza enbrioi sintetikoak sortu dituzte zelula amekin, obuluak edo esperma erabili beharrik gabe
Zientzia eta ikerketa arloko aurrerapauso handi bat da, desordena genetikoen ikerketan lagun dezakeena. Aldi berean, ordea, dilema etikoak eta lege-arazoak planteatzen ditu.
2023/06/01 - 23:24
233 primate espezieren genoma sekuentziatu dute, giza gaixotasunak diagnostikatzen lagun dezakeena
Nazioarteko zientzialari talde batek espezie horietako 800 indibiduo baino gehiagoren genoma sekuentziatu du, orain arte animalia horien artean egin den katalogo genetiko handiena.
2023/06/01 - 12:15
Noelia Zafra (BC3): ''Gizakiok sortu dugu arazoa, baina konponbidearen parte ere bagara''
Ingurumenaren narriduraren mugara iritsi dela Lurra planeta diote zientzialariek Nature aldizkarian argitaratutako azken txostenean. Noelia Zafra ikerlariak (Basque Center for Climate Change) egoera azaldu eta konponbideen berri eman du.
2023/06/01 - 09:48
Albiste izango dira: CIRCOM Regional biltzarra Donostian, larrialdi klimatikoa eta hondartza denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.