Zinemaldia

2022/09/17 - 22:19
Zinemazale askok izarren atzetik pasatzen dute eguna Donostian
Zinemaldiak erabat hartuta du Gipuzkoako hiriburuko giroa. Zinemaldiak ez du etenik, eta denek aprobetxatu nahi dute zinemaz gozatzeko.
2022/09/17 - 22:04
Juliette Binoche Donostian dago, Zinemaldiaren ohorezko saria jasotzeko prest
Maria Cristina hotelera heldu da aktore frantziarra, dozenaka pertsona bere zain zeudela. Donostia Saria emango dio Zinemaldiak.
2022/09/17 - 21:35
'El suplente' argentinarra azpimarratu du Arkaitz Basterrak, lehen eguneko lehiaketako hiru pelikulen artean
Diego Lermanen lana da kritikariari gehien gustatu zaion pelikula. Jaime Rosalesen 'Girasoles silvestres' eta 'Runner' filmek ez dute konbentzitu, baina azkena, ironikoki, Urrezko Maskorra irabazteko faboritoa izan liteke.
2022/09/17 - 19:42
Juliette Binocheri emango zaion Donostia Saria zuzenean eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus atariak
Isabel Coixet zinemagile katalanak Donostia Saria emango dio Juliette Binocheri igande honetan, 22:00etan, Kursaalean egingo den galan.
2022/09/17 - 18:40
Ricardo Darin 'Argentina, 1985' aurkeztera heldu da Donostiara
Argentinarra estimu handiko aktorea da Zinemaldian, eta Perlak atalera Santiago Mitrek zuzendutako pelikula ekarri du.
2022/09/17 - 18:29
Penelope Cruzek Espainiako zinemaren saria jaso du
Miquel Iceta Kultura ministroak eman dio Espainiako zinemaren 2022ko sari nagusia aktoreari. Cruz oso eskertuta agertu da.
2022/09/17 - 16:26
Zinemaldiko festak ere bueltan dira
San Telmon egindako lehenengo jaian dozenaka aktore, ekoizle, zinemagile, antolatzaile, agintari eta kazetari bildu dira, goizaldeko ordu txikiak arte. Aukera paregabea harremanak egiteko.
2022/09/17 - 16:15
'Girasoles silvestres', 'El suplente' eta 'Runner' sartu dira Sail Ofizialeko lehian
Jaime Rosales zuzendari kataluniarraren pelikulak ireki du lehiaketa. Parte hartzaileek hari askotatik tiraka osatutako istorioa dela azpimarratu dute prentsaurrekoan.
2022/09/17 - 14:49
Seidlek Donostian zergatik ez den izango azaldu du: "Ni egoteak filmaren estreinaldia ilunduko luke"
Sail Ofizialean lehiatzen den pelikularen zuzendariak eskerrak eman dizkio Jose Luis Rebordinosi "hasieratik babesteagatik, presio mediatikoa izan den arren". Komunikabide batek filmaketan adingabeko aktoreei abusuzko praktikak egitea egotzi dio.
2022/09/17 - 12:12
Jabi Elortegi: "Istorio unibertsal bat kontatzen du 'El vasco'k"
Jabi Elortegik irekiko du Zinemira, Donostiako Zinemaldiak euskal zinemari eskaintzen dion saila, “El vasco” Joseba Usabiaga, Itziar Aizpuru, Ines Efron eta Eduardo Blanco protagonista dituen euskal-argentinar ekoizpenarekin.
2022/09/17 - 10:40
'El vasco', 'Girasoles silvestres' eta 'El suplente', protagonistak gaur Zinemaldian
Gainera, 12:00etan, Euskadiko Orkestrak kontzertua emango du Belodromoan, proiekzioarekin. 'Rainbow', 'Argentina, 1985', 'Peter Von Kant', 'Karpeta urdinak' eta 'Gesto' ere emango dituzte gaur.
2022/09/17 - 01:09
70. Zinemaldiaren hasiera gala
Hasi da Donostiako Zinemaldia, inaugurazio ekitaldiarekin.
2022/09/17 - 00:26
Zinemaldiaren inaugurazio-ekitaldia 'Zorionak zuri' abesten amaitu da
Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioaren inaugurazio-ekitaldia aurkezleekin eta Kursaaleko publiko guztiarekin 'Zorionak zuri' abestuz amaitu da, Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko.

2022/09/17 - 00:11
Lehen Zinemaldiko lau emakume, Kursaaleko agertokian
1953ko lehendabiziko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuten lau emakumek beren anekdotak gogoratu dituzte inaugurazio ekitaldian.
2022/09/17 - 00:11
'Intolerantziari pentsamendu kritikoaren bidez aurre egitearen' garrantzia defendatu du epaimahaiak
Epaimahai Ofiziala honako hauek osatzen dute: Antoinette Boulat zinemagileak, Tea Lindeburg zuzendari eta gidoilariak, Rosa Montero idazle eta kazetariak, Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisualak, Hlynur Pálmason zuzendari eta gidoilariak eta Matías Mosteirín ekoizleak.
2022/09/16 - 23:36
Hasi da normaltasunaren Zinemaldia, Donostiara azken hamarkadako zinema mailarik altuena ekarriko duena
Bueltan dira pilaketak Donostiako Zinemaldiko aretoetan. 70. jaialdiari hasiera eman dion inaugurazio ekitaldian “zorionak zuri” abestu diote. Behin sail guztiak aurkeztuta, zinemaren ordua heldu da.
2022/09/16 - 22:46
Zinemaldiaren alde ezkutua ezagutu dugu: aktoreen kamerinoak, 'suite'ak...
Denok ezagutzen ditugu Kursaal jauregiaren eszenatokia eta alfonbra gorria, baina zer dago paintailaren atzean? Bideo honetan Zinemaldiko izarrek eta langileek bakarrik ezagutzen dituzten guneak ezagutuko dituzu.

2022/09/16 - 22:21
Penelope Cruzek, Juan Diego Bottok eta Luis Tosarrek etxegabetzeei buruzko film gordina ekarri dute Donostiara
"En los margenes" filmean albistegietatik ia-ia desagertu den drama bat hizpide hartu nahi izan dutela azaldu digute Juan Diego Botto zuzendariak eta Penelope Cruz eta Luis Tosar aktoreek.
2022/09/16 - 21:47
Publikoa, ikusmira handiz ''azken 12 urteetako sail ofizialik onenaren'' aurrean
Hori agindu du Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Sail ofiziala 'Modelo 77' pelikularekin hasi da. Hona hemen Arkaitz Basterraren iritzia.
2022/09/16 - 21:30
Olivia Wilde, zuzendari Donostian
Aktore estatubatuarra Perlak atalaren barruan emango duten 'Don't worry, darking' pelikularen zuzendaria da. Maria Cristina hotelean dago jada.