Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2023/08/21 - 13:41
James Marshen 'Dance First' filmarekin itxiko da Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa
Samuel Beckett idazlearen bizitzari buruzko filmak Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire aktoreak ditu protagonista. Aurtengo edizioa ixteko ekitaldirako sarrerak hilaren 4an jarriko dituzte salgai.
2023/08/18 - 14:22
J.A. Bayona eta Hirokazu Kore-eda Perlak sailean lehiatuko diren zuzendarien artean
Jonathan Glazerren "The Zone of Interest" filmak inauguratuko du Publikoaren Sariaren saila, eta Ladj Lyren "Bâtiment 5" pelikula berriak itxiko du, lehiaketatik kanpo.
2023/08/17 - 18:00
Zinemaldia Hayao Miyazakiren "The Boy and the Heron" filmaren estreinaldiarekin hasiko da
Kursaal Auditorioan proiektatuko da pelikula irailaren 22an, ostirala, inaugurazio galaren ostean. Galarako sarrerak irailaren 4an jarriko dira salgai.
2023/08/03 - 14:34
Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen kokatutako 12 istorio lehiatuko dira Horizontes Latinos sailean
Paula Hernandezek zabalduko du saila "El viento que arrasa" film laburrarekin, eta itxiera Carolina Markowiczen esku egongo da, "Pedagio" lanarekin.
2023/07/27 - 20:08
Rebordinos, AEBko aktoreen grebari buruz: ''Kalte egiten digu, baina presentzia batzuk salbatuko ditugu''
Zinemaldiko zuzendariak aitortu du grebak "kalte" egiten diela, izan ere, 71. edizio honetan "presentzia iparramerikar ugari bermatuak genituen". Hala ere, jaialdiaren "profila" dela eta, "ez gara glamourretik bizi", gogorarazi du.
2023/07/27 - 14:54
Zuzendari berrien hamaika film lehiatuko dira Zinemaldiko New Directors sailean
Kutxabank-New Directors sailak zinemagileen lehen eta bigarren film luzeak hartzen ditu aintzat. Irabazleak 50.000 euroko saria jasoko du.
2023/07/14 - 15:32
Rebordinos: "Zentsuraren goraldia dago faxismoa erakundeetan sartzen ari baita"
Zinemaldiaren zuzendariaren ustez, "eztabaidarako, besteekin topo egiteko eta ideiak auzitan jartzeko" tokia da Zinemaldia, eta jarrera argia hartzeko garaia da egungoa, "bihar ez gaitezen damutu egin ez izanaz".
2023/07/14 - 14:57
Zinemaldiko zuzendaritza kezkatuta dago aktore estatubatuarren grebarekin
Jose Luis Rebordinos kezkatuta agertu da Estatu Batuetako aktoreen grebak Zinemaldian izan dezakeen eraginaz eta espero du greba laster konponduko dela.
2023/07/14 - 13:46
Bi euskal zuzendari, Zinemaldiko Sail Ofizialean
Jaione Cambordak "O corno" film galiziarra aurkeztuko du Urrezko Maskorrerako lehian, eta Isabel Herguerak, "Sultanaren ametsa" animaziozko ipuin feminista. "Mamantula" eta "Contadores" filmak Zabaltegi-Tabakalera sailean ikusiko dira.
2023/07/07 - 13:24
Sail Ofizialeko lehen izenak iragarri ditu Zinemaldiak: Robin Campillo, Joachim Lafosse, Cristi Puiu…
Donostiako Zinemaldiak irailaren 22tik 30era egingo du 71. edizioa, eta Urrezko Maskorrerako lehian izango diren lehen zazapi filmak aurkeztu ditu.
2023/06/29 - 14:02
Zinemaldiak atzera begirako zikloa eskainiko dio Hiroshi Teshigahara japoniar zuzendariari
"1960ko hamarkadako zinema japoniarraren ezinbesteko egilea" da, Donostiako zinema jaialditik azaldu dutenez. Haren filmografia osoa proiektatuko dute Zinemaldiaren 71. edizioan.
2023/05/12 - 13:56
Javier Bardem, Zinemaldiko lehen protagonista
Espainiar aktorea, 1994an Zilarrezko Maskorra irabazitakoa, izango da Donostiako zinema jaialdiaren 71. edizioko kartelaren irudia, eta Donostia saria jasoko du.
2023/04/23 - 01:10
Urresolaren "Cuerdas" laburmetraiak irabazi du Gasteizko ICOFF jaialdiko sari nagusia
Icoff-Gasteizek gaur amaitu du bigarren edizio "arrakastatsua". Estatuko film laburren eta munduko zinemaldi onenetan saritu, izendatu edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu jaialdiak.
2022/12/13 - 16:09
Donostiako Zinemaldiak bere artxiboa erakusteko webgunea aurkeztu du
artxiboa.sansebastianfestival.com atarian, Zinemaldiko agiri, argazki, pelikula eta bestekoa dokumentuak daude eskuragarri.
2022/12/10 - 16:09
Julen Zubiete: "Desagertzen ari den bizimodu bat islatu nahi izan dut"
Bilboko Mendi Film jaialdiaren baitan, 'Agur Artzai" dokumentala aurkeztuko du Julen Zubiete zinegileak abenduaren 14an. 27 minutuko lanean, Jose Ereño Gorbeiako artzainaren hausnarketak bildu ditu zuzendari orozkoarrak, baita bere bizipen pertsonalak ere.
2022/10/18 - 15:16
Albert Serra, Mikel Gurrea, Pilar Palomero eta Alauda Ruiz de Azua, Zinemagileen arteko elkarrizketetan
Azaroaren 3an hasi eta maiatzaren 26an bukatuko dira Donostiako Zinemaldiak antolatu dituen topaketak. Doako saioak izango dira, Koldo Mitxelena kulturuneko areto nagusian eta streaming bidez ere ikusi ahalko dira.
2022/09/30 - 16:49
Zinemaldian ikusitako hainbat film gaur iritsi dira zine aretoetara
Gaurtik aurrera ikusi ahal izango diren filmen artean daude Fernando Francoren "La consagración de la primavera", Fermin Muguruzaren "Black is Beltza II: Ainhoa" eta Mohammad Kheyrandishen "Izurde mutikoa".
2022/09/26 - 17:38
Zinemaldia Bilbora eta Iruñera iritsiko da
Bi hiriburuetako Golem zinema aretoek Donostiako zinema jaialdian ikusi diren filmen lagin bat eskainiko dute aste honetan.
2022/09/26 - 16:50
Donostiako Zinemaldiko film sorta bat Bilbora iritsiko da gaurtik aurrera
Hamaika film ikusi ahal izango dira gaurtik urriaren 2ra arte Bilboko Azkuna Zentroan. Zikloa "Suro” filmarekin abiatuko da gaur, saritutako euskal filmarekin.
2022/09/25 - 22:44
Zinemaldiaren balorazio positiboa egin du Rebordinos zuzendariak
Zinemaldiaren 70. edizioa amaituta, EITB jaialdi horretako zuzendari Jose Luis Rebordinosekin egon da. Aitortu duenez, lan handiko aste baten ostean, nekatuta baina oso pozik daude lortutakoarekin.