Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2023/09/18 - 15:28
Zinemaldiak salmenta markak hautsi ditu, egun bakarrean 29.000 sarrera salduta
Jose Luis Rebordinos zuzendariak eman du datua aurtengo edizioko Publikoaren Sariaren aurkezpenean. Perlak sailean, 17 film lehiatuko dira, sari horren bila.
2023/09/18 - 15:17
Donostiako 71. Zinemaldiak sarreren salmentak errekorra hautsi du, 29.000 salmentekin lehen egunean
210 filmerekin osatu du aurtengo programazioa. Atzo zabaldu zituen leihatilak , izan on line edo bestelakoak. Une batez, 8000 lagun ari ziren aldi berean, sarrerak erosi nahian.
2023/09/18 - 13:18
Evoleren filma Zinemaldian eman behar dutela eta, elkarren aurkako iritziak eman dituzte ETAko bi biktimak
Mireia Lluch Ernest Lluchen alabaren ustez, "ezinbestekoa da biktimarioei entzutea gatazka ulertzeko". Bestela uste du Ana Aizpiri Sebastian Azpiriren arrebak. Horren aburuz, proiekzioa "moralki gaitzesgarria, mingarria eta onartezina da".
2023/09/17 - 11:07
Zinemaldiko lehen hiru egunetarako sarrerak salgai
Sarrerak Zinemaldi Plazaren takiletan, Kursaalen beheko solairuan, auditorioaren leihatilan eta Jaialdiko zein Kutxabankeko webgune ofizialetan eros daitezke 09:00etatik aurrera.
2023/09/16 - 14:55
Rebordinos: "'Josu Ternera'ren filmari buruzko polemika ez da nire kezka nagusia"
514 pertsonak eskatu dute dokumental horren proiekzioa Zinemaldiko egitarautik kentzea, politikari, idazle eta terrorismoaren biktimek sinatutako idazki batean.
2023/09/14 - 18:00
Eh, txo , hau ez da Marte
"Misión a Marte" zuri-beltzean da filmatua. 16 milimetrotan. Benetako zeluloidean, bai. Elias Querejeta Zine Eskolako bitarteko teknikoekin eta bertako ikasle-irakasleen sostenguaz.
2023/09/14 - 16:33
Rebordinosek zalantzagarritzat jo ditu pelikula bat ikusi aurretik zentsuratzea eskatzen dutenen asmoak
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak argi utzi du berak "filma ikusi dutenen iritzi guztiak" errespetatuko dituela, baina aitortu du "pelikula bat ikusi aurretik zentsuratzea eskatzen dutenek" benetan "zalantzagarria dela euren asmoa".
2023/09/08 - 20:22
Hayao Miyazakik jasoko du hirugarren Donostia Saria, eta Javier Bardemek 2024an hartuko du
Japoniar zinemagile eta animazioaren maisuak Tokion jasoko du golardoa, modu birtualean.
2023/09/08 - 09:28
Albiste izango dira: Hondarribiko alardea, eskola-garraioa eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/07 - 20:11
Urresola: ''Filma aukeratu izanak poza eta goxotasuna eman dizkit''
"20.000 especies de abejas" lana izango da Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkeztuko duen filma izateko hiru hautagaietako bat. Pozik hartu du berria Estibaliz Urresola zuzendariak. Azken txanpara iritsiko den ikusteko badago ere, aukeratu izanak "goxotasuna" sentiarazi diola esan du.
2023/09/06 - 15:42
Manuel Perez Estremera Zinemaldiko zuzendari izan zena hil da
Madrildarra bi urtez izan zen zinema jaialdiaren zuzendaria, 1993an eta 1994an, eta beste hiru urtez jarraitu zuen zuzendaritzan lanean.
2023/09/04 - 14:01
Donostiako Zinemaldiko galetarako sarrerak, salgai
Txartelak eros daitezke dagoeneko hasiera-amaieretako ekitaldietarako eta Victor Erice zuzendariari Donostia saria emateko galarako. ETBn eta eitb.eus-en ere ikusi ahalko dira gala horiek guztiak eta Euskal Zinemaren Gala.
2023/09/01 - 17:14
Zinemirak 19 euskal ekoizpen eskainiko ditu Donostiako 71. Zinemaldian
Paco Sagarzazuk jasoko du aurtengo Zinemira Saria. Sail Ofizialeko filmeetan euskarazko azpidatziak izango dira aurrerantzean. Isabel Hergueraren "El sueño de la sultana" lana da EITBren partaidetza duen 20 filmetatik lehiatuko den bakarra.
2023/08/30 - 18:56
Hiroshi Teshigahara zinemagile japoniarraren atzerabegirakoa eskainiko du Zinemaldiak
Irailaren 22tik 30era Donostian egingo den zinema jaialdiak haren filmografia osoa erakutsiko du, 20 pelikula, film luze, ertain eta laburrak kontuan hartuta.
2023/08/30 - 00:00
19 film eskainiko dira Zinemaldiko Made in Spain sailean, tartean, 5 estreinaldi
Besteak beste, Itsaso Arana, Gerardo Herrero, Diego Llorente, Elena Martín Gimeno, Elena Trapé eta Miguel Ángel Vivasen filmak proiektatuko dira. Alvaro Longoriak itxiko du atala.
2023/08/25 - 14:04
Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketara Isabella Eklöf, Kitty Green eta Xavier Legrand gehitu dira
Zazpi film gehitu dira Zinemaldiko Sail Ofizialeko zerrendara. Beraz, 16 filmek hartuko dute parte Urrezko Maskorra irabazteko lehian 71.edizio honetan.
2023/08/24 - 16:05
25 lanek hartuko dute parte Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean
Hamabost film luzek, zortzi film laburrek eta bi film ertainek lehiatuko dute Zinemaldiaren sari "irekienagatik". Horien artean, beste zinema-jaialdi askotan parte hartu duten produkzioak daude, baita estreinatzeke daudenak ere.
2023/08/22 - 22:51
Zinemaldiaren 71. edizioa zabaltzeko hilabete falta dela, Rebordinosek azken ukituak nola doaz kontatu digu
Hirugarren Donostia sari bat ematea ez du guztiz alboratzen Zinemaldiak. Estatubatuarrak ez diren pare bat aukera aztertzen ari dela kontatu digu Rebordinosek, Zinemaldiko zuzendariak. Hori eta beste gai batzuk jorratu ditugu berarekin, Zinemaldiaren 71. edizioa zabaltzeko hilabete falta dela.
2023/08/22 - 13:06
Victor Erice Donostia Sariarekin omenduko du Zinemaldiak
Javier Bardem aktore espainiarraren ostean, zuzendari bizkaitarrarena 2023ko Zinemaldiak iragarri duen bigarren ohorezko saria da.
2023/08/21 - 13:41
James Marshen 'Dance First' filmarekin itxiko da Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa
Samuel Beckett idazlearen bizitzari buruzko filmak Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire aktoreak ditu protagonista. Aurtengo edizioa ixteko ekitaldirako sarrerak hilaren 4an jarriko dituzte salgai.