Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2023/09/23 - 21:42
Basterrak lehian sartu diren lehenengo pelikulak komentatu ditu: ''Fingernails'' eta ''Kalak''
Horiez aparte, Fernando Trueba eta Javier Mariscalen "They shot de piano player (Tiro egin zioten pianistari)", lehiaketatik kanpo, ez zaio gustatu Arkaitz Baterra kritikariari.
2023/09/23 - 21:31
Evole: ''Urrutikoetxea erakundea beste edozeren gainetik jartzen duen militantea da; dezepzionatu gintuen''
Jordi Evole "No me llames Ternera" dokumentalaren zuzendariari gustatuko litzaioke "adiskidetzeko hitzkuntza" entzutea ETAko kide ohiaren ahotik. Era berean, pelikularen egileek estreinaldiaren inguruan sortutako "zarata" kritikatu dute.
2023/09/23 - 19:41
Evolek Josu Urrutikoetxeari buruzko dokumentalaren estreinaldiaren inguruan sortutako "zarata" kritikatu du
Kazetariak "No me llame Ternera" ETAko kideari buruzko pelikula aurkeztu du Zinemaldian; "elkarrizketa tirabiratsu eta sakon bat" da. "Herrialde honen anomalia bat da bere iraganari begiratzen ez jakitea, nahiz eta min egin", esan du.
2023/09/23 - 18:34
J. A. Bayonak Andeetako tragediara zinemako enpatia ekarri du ''La sociedad de la nieve'' pelikulan
1972ko hegazkin istripuaren ondorengoa erakusten du Juan Antonio Bayona zuzendariak. "Lo imposible" filmean bezala, bizirauteko istorio bat da. Zinemaldiko "Perlak" sailean dago ikusgai.
2023/09/23 - 16:24
Carla Simon zinemagile kataluniarrak jaso du aurtengo Zinema Sari Nazionala
Larunbat honetan Tabakaleran egin duten ekitaldian eman dio saria Miquel Iceta ministroak. 36 urterekin, 'Alcarràs' eta 'Verano 1993' filmen zuzendaria gazteenetarikoa da aitortza hori jasotzen. Gainera, hiru Goya irabazi zituen bere opera primarekin, eta iazko Berlinalen Urrezko Hartza jaso zuen.
2023/09/23 - 11:29
Xarmaz beteriko irrintzi batek 2023ko Donostiako Zinemaldia abiatu du
Nerea Arrillaga irrintzilariak aho bete hortz utzi du Zinemaldiko publikoa, 15 segundo baino gehiagoko irrintzi handi batekin. Gainera, zintzarriak zeramatzaten joaldunak ere izan dira, jesarlekuen artean paseatzen.
2023/09/23 - 10:52
Zinemaldiaren irekiera gala, iruditan
Ikusi Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren irekiera galak eta alfonbra gorriak utzi dituen irudirik onenak.
2023/09/23 - 00:18
"Zine bakanala" hasi da Donostian, Miyazakiri ohorezko saria emanda
Zazpigarren artea protagonista nagusia da Donostian. 684 proiekzio hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak, lehiaketa ofizialetik haratago. Izarrak ere izango dira, Hollywoodeko aktoreen greba gorabehera.
2023/09/22 - 23:37
Hayao Miyazaki zuzendariak Donostia saria jaso du Tokiotik
Zinema-zuzendariak bideo bat bidali du jaialdiari eskerrak emateko, baina ez zabaltzeko eskatu du.
2023/09/22 - 23:30
Claire Denis: 'Erronka handia da maila handiko jaialdi bateko epaimahaiburu izatea'
Zuzendariarekin batera, Christian Petzold alemaniar zinemagilea, Cristina Gallego kolonbiar gidoilaria, Fan Bingbing txinatar aktorea, Vicky Luengo espainiar aktorea, Brigitte Lacombe frantziar argazkilaria eta Robert Lantos hungariar ekoizlea egongo dira.
2023/09/22 - 23:04
Fipresci saria Aki Kaurismäki zinema zuzendari finlandiarrarentzat
Aki Kaurismäki zinema zuzendari finlandiarrari Fipresci saria eman diote 'Fallen Leaves' filmarengatik. Helsinkiko gauean kasualitatez topo egiten duten bi pertsona bakartiren istorioa kontatzen du filmak.
2023/09/22 - 22:11
Basterraren arabera, Hayao Miyazakiren pelikula ''zoragarria'' gozatuko dute bere jarraitzaileek inaugurazioan
Arkaitz Basterra kritikariak Donostiako Zinemaldian ikusi duen lehenengo pelikula komentatu du: Hayao Miyazaki japoniarraren "Kimitachi wa do ikiru ka (Mutikoa eta koartza)" animaziozko film berria eta "zoragarria".
2023/09/22 - 11:50
Hayao Miyazakiren ''The Boy and the Heron'' filmaren emanaldiarekin hasi da Zinemaldia
09:00etan hasi da Kursaalen zuzendari japoniarraren filmaren proiekzioa. Inaugurazio ekitaldia gaur izango da, 20:30etik aurrera.
2023/09/22 - 11:40
Rebordinos: "Evoleren filma ikusi duten biktima batzuen ustez, min egin dezake, baina ez du ETA zuritzen"
Zinemaldiko zuzendariak nabarmendu duenez, ziur zeuden "No me llame Ternera" ez zela Sorturen gustukoa izango, baina Arkaitz Rodriguezek ikusi ostean kritikatu izana eskertu du. "Ikusi barik kritikatzea da errespetatzen ez dudana", esan du.
2023/09/22 - 10:38
Zinemaldiaren 71. edizioa
Zinemaldiaren 71. edizioa irailaren 22tk 30era izango da.
2023/09/22 - 10:07
Albiste izango dira: Zinemaldia, Autorik gabeko eguna, eta Erkoreka eta Ertzaintzako sindikatuen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/22 - 07:00
Donostiako Zinemaldia, zinemaren ahalmenaren erakusleiho
Denetariko pelikulen programazio aberatsa izango da Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren protagonista nagusia. Hayao Miyazaki japoniar zinemagilea omenduko dute gaur, inaugurazio galan.
2023/09/22 - 07:00
Arkaitz Basterra, zinema kritikaria: ''Zinema Hollywood baino gehiago da''
Arkaitz Basterra zinema kritikariak onartu du izar handiak faltako direla aurten Donostiako Zinemaldian, Hollywoodeko aktoreen greba tarteko. Hala ere, zinema Hollywood baino askoz gehiago dela uste du. 71. edizio honetan zer ikusteko gogoz dagoen ere kontatu du.
2023/09/22 - 06:30
Horrelakoa izango da Zinemaldiaren 71. edizioa
Animaziozko film batek irekiko du Zinemaldiaren 71. edizioa. Miyakazi maisuaren azken lanak lehiaketaz kanpoko Sail Ofizialean parte hartzen du. Zuzendari japoniarrak Donostia Saria jasoko du, grebaren ondorioz joango ez den Javier Bardemekin eta Victor Erice zine zuzendariarekin batera.
2023/09/21 - 22:00
Iritsi dira Donostiara aurtengo Zinemaldiko lehen izarrak
Fan Bingbing, Dominic West eta Gustavo Zerbino aktoreak, eta Juan Antonio Bayona zinema zuzendaria arratsaldean iritsi dira, eta zaleek txalo artean hartu dituzte. Donostia prest dago, Zinemaldiaren 71. edizioa hartzeko.