Gaiteroak, zeluloidezko akerraren larrean
Ederki jakingo du zuetako makina batek gaur, irailak 28, azken-hirugarren eguna duela Donostiako zinema akelarreak. Eta azken-aurrekoa Biarritzekoak. Dudarik gabe, sumatuko duzue hamaika, ziento bat, mila filmek egin dutela dir-dir, dar-dar, bor-bor, danba, porrot, pirritx, kale, ihes, hanka, bide pantailetan barna, zehar, kontra.
Ez ahaztu, ordea, negozioak burutu direla ere terrazetan eta mundu osoko erakundeek antolaturiko aperitifa eta kokteletan.
Akorda zaitezte (ez ahazteko modukoa baita) iparraldetik etorri direla autobus pare bat dultzaineroz eta gaiteroz gainezka. ¿???!!! Gaita-jotzaileak Donostiako hondartzen eta hareharrizko jauregien parean? Bai, zin egiten dizuet. Existitzen ez bada ere denok ezagutzen dugun herri batean kokaturiko Bizkarsoro film ausarta, elegantea, tristeziaz betea baina atzoko pasadizo malerusak biharko egunetara salto egiteko probesten dituena, lagundu nahi zuten. Aspaldiko koplak dioenez lez,
kantatutzera nua bistan ikusia
alegratzeko triste dagoen guzia.
Josu Martinezena da Bizkarsoro. Berea ere ostiralean pantaila setiatu ostean pantaila beteko duen bere beste lan bat, Mirande, film baterako zirriborroa. Oraingoan, ez dultzainarik ez gaitarik. Oraingoan
Jauregi hotzean
aitoren-alhabak
nigar dagi.
Goizetik joana da
zalduna gurudat
—noiz dathorke?
Mendietan elhur,
haizeak urduri,
zeru goibel...
Egunen luzea
bakhar-bakharrikan
othoitzetan!...
Elhurte zurian
zeinbat odol-istil,
odol urdin...
Nasaiki jan dute
hilbeltzeko zakhur
gosetuek.
Nafar jauregian
andere gazte bat
beltzez jantzi
Bertsoak idatzi zituen idazlearen itzal hilezina, pantailan eta harago.
Gaitarik, soinu txikirik ere ez. Oraingoan, aldamenetako etxeetako askok, gure herriko askok, beren burua euskara eta euskal senaren zaindaritzat zuten askok, arbuiaturiko, bazterturiko poetaren bi iloba edade handikoak hartuko ditugu zinema jauregietan. Ez dakite euskaraz eta ez diote asko erreparatu Jon Mirande Ayphasorho osabari Euskal Herrian izan ohi zioten errespetu gutxiari. Ezta egun diogun mirari. Ederki dakite, ostera, arraro samarra zela Haur besoetakoa izkiriatu zuen senide hura. Euskaraz gaindi, frantsesa, gaztelania, ingelesa, kornubiera, latina, greziera, bretoia zein beste hainbeste hizkuntza erdi galdu eta ederretan mintzatzen, leitzen zen gauza. Paganoa, antzinako jainkoak miresten zituen.
Garai haietan (kasik oraingoetan nola) mundua mende zuen morala birrintzeko prest agertzen zen beti. Are gehiago, moralkeria horrek euskalduna izatea zertan datzan erabaki nahi bazuen.
Egun haietako (gaurkoaren han antzekoak, maiz) ortodoxia politikoak eta hizkuntzaren ingurukoak onartzen ez zuten ideologia baten baino gehiagoren alde agertzen zen sarri, maiz. Zergatik? Alde batetik, sinetsita zegoelako. Beste alde batetik eta askotan, bazuelako beti grina eta irrika berezia. Frantsesez bada esamolderik ondo baino hobeto adierazten duena Miranderen gogo hura. Épater le bourgeois (burgesak, zor ta lor, ahoa bete hortz eta arima dar-dar uztea, hots).
Gustuko zuen, bai, hain eroso bizi ohi diren betikoak izutzea. Hitzez eta ideologikoki, nahiz eta gogo horren ondorioa latza izan, eta ordaindu beharreko prezioa altu-altua: barruko eta kanpoko deserrirantz eraman zuten bere muturreko aldarrikapenek.
Horri guztiari ematen dio errepaso zirriborro baino zerbait handiagoa, finolatuagoa, sakonagoa den ostiralean Hegoaldeko zinema gazteluetan ikusterik izango den filma. Ironia ez zaio falta eta soberan du sarkasmo findua. Baita ikerketa guztiei ohi darien usain misteriotsua…
Bai. Bukatu hurren dira bi zinemaldiak, Hegoaldean zein Iparraldean ere. Alta, Bidasoaren bi aldeetan luzez jotzen dute amairik gabeko eztabaidek. Esateko, inoiz baino fuerteago, ozenago entzuten den eskaera basa bat: emaiezue kamera, kamerarik ez duten horiei, ea zer motako zinema sortzen duten.
Donostiako zein Miarritzeko akerraren larretarako gonbita jaso dugunok kopetaraino gaude poltsa bete sosa eta azken teknologiaz hornituriko kamera lepoan harturik mundua eraldatzeko, pobrezia uxatzeko eta beharretan diren horien berri emateko zinema eskola luxuzkoetan ikasten duten mila bat kreaturekin.
Mugetan eta amildegiaren ertzean aise eta eroso gabiltzan saldo batek zera pentsatzen dugu: dirudunak intentzio onetan sartzen dira beren leinuari ez dagokien eremuetan eta harridurak jota, intentzio oneko pelikulak egin.
Pelikula horiek erdi faltsuak direlakoan gaude gu, kamera itzali bezain pronto erotasun handiz beteak diren etxeetara, akademietara, zinema estudioetara bueltatzen baitira.
Iritsi da eguna, batzuok hala pentsatzen dugu behintzat, kamerarik ez duenari kamera emateko. Ea nola eta zertarako darabilen.
Baina horretaz, luze behar dugu hausnartu. Eta orain ez dago denborarik Gaiteroak eta Miranderen ilobak hortik datoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.