Zinemaldia
2022/09/06 - 11:52
Zinemaldiak "epailearen aginduz" soilik egingo lioke uko "Sparta" filma proiektatzeari
"Der Spiegel" alemaniar astekariak argitaratu du Ulrick Seidl Sail Ofizialean parte hartuko duen pelikularen zuzendariak ez ziela esan aktore adingabeei pelikulak pedofilia jorratzen duela. Seidlek ukatu egin du informazio hori.
2022/09/02 - 22:58
70. Zinemaldian ikusi ahalko ditugun pelikulen hautaketa bat
Sail ofizialaz aparte, Juliette Binoche eta David Cronenberg Donostia sariek pelikula bana ekarriko dute. Cannes eta Veneziatik ere zenbait perla jasoko ditugu. Eta musika erruz entzungo dugu.
2022/09/02 - 13:37
Glenn Close izango da Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko burua
Estatubatuar aktoreaz gain, Donostian izango dira irailaren 16tik 24ra Juliette Binoche eta David Cronenberg Donostia saridunak, Ricardo Darin, Diane Kruger, Olivia Wilde, Dardenne anaiak, Neil Jordan, Penelope Cruz eta beste hainbat izar.
2022/09/01 - 23:12
Joserra Senperenak 'Dans la nuit' film muturako konposizioa sortu du
Film zahar eta moderno berriztatuen leiho honek, Zinemaldiko sailik berrienak alegia, lau urte egingo ditu Klasikoak izenpean. Aurten, 1929ko film frantziar mutuaren emanaldia Joserra Senperenak lagunduko du pianoz, zuzen-zuzenean, eta ateak zabaldu dizkigu obra nola sortu duen erakusteko.
2022/09/01 - 17:42
''El vasco'' pelikularen trailerra
Jabi Elortegik EITBren parte-hartzearekin zuzendu duen filmak irekiko du Donostiako Zinemaldiaren Zinemira atala.
2022/09/01 - 13:57
"Marlowe" filmaren estreinaldiak itxiko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Neil Jordan zuzendaria eta Liam Neeson eta Diane Kruger aktoreak Donostian izango dira, lehiatik kanpo emango duten filmaren emanaldia bultzateko.
2022/08/31 - 13:58
Nazioarteko bost estreinaldik osatuko dute Culinary Zinema saila
Gainera, afarietan parte hartuko dute Albert Raurich (Dos palillos), Vanessa Gonzalez eta Andres Viñales (La Huella), Naoyuki Haginoya (Nomo), Yinfeng Tang eta haren chef exekutibo Sanhuai Yu (Chila) eta Virgilio Martinez (Central) sukaldariek.
2022/08/30 - 23:29
13 film luze eskainiko dituzte Zinemaldiko 'Made in Spain' sailean, tartean bost mundu-estreinaldi
Estreinaldi horien artean, besteak beste, Carlos Boyero zinema-kritikariari eta Tequila rock taldeari buruzko dokumentalak eskainiko dituzte.

2022/08/28 - 22:30
Mikele Landa eta Nagore Murielen filmak, euskaraz lehen aldiz, Nest sailean
Zinemaldi borobila dator. 70. edizioan. Eta euskal zinemagintzaren ordezkaritza inoiz baino zabalagoa. Nest sailean, lehen aldiz euskaraz egindako laburmetrai bi izango dira lehian. Mundu osoko 13 filmeren artean, Mikele Landa Eigurenen eta Nagore Muriel Letamendiaren lanak.
2022/08/26 - 22:39
17 filmez osatuta egongo da 70. Zinemaldiko euskal ekoizpenen zerrenda
Hamar ekoizpen lehiatuko dira aurten Euskal Zinemaren Irizar Sarirako. Horietatik, EITBk 11 filmetan parte hartu du. Aurten, gainera, EITBk lehen aldiz eskainiko du Euskal Zinemaren Gala, ETB1en, ohiko EITB Galaz gain.
2022/08/26 - 19:30
'La consagración de la primavera' Urrezko Maskorra eta Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko da
Fernando Francoren film honetan parte hartu du EITBk. Telmo Irureta zumaiar aktorea da protagonista eta Kowalski Films enpresa donostiarrak ekoitzi du. Zinemaldiaren 70. edizioko 17 euskal ekoizpenetako bat da.
2022/08/26 - 13:55
Hamazazpi filmek osatuko dute 70. Zinemaldiko euskal ekoizpenen zerrenda
Hamar ekoizpen lehiatuko dira aurten Euskal Zinemaren Irizar sarirako. EITBk hamar bat filmetan parte hartuko du aurten. Gainera, aurten ETBk lehen aldiz eskainiko du Euskal Zinemaren Gala, ETB1en, ohiko EITB Galaz gain.
2022/08/24 - 11:33
Maria Elorzaren ''A los libros y a las mujeres canto'' filmaren trailerra
Maria Elorzaren lehen film luzeak, irailaren 16tik 24ra bitartean ospatuko den 70. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko New Directors sailean izango du mundu mailan lehen emanaldia.

2022/08/22 - 13:33
Ryusuke Hamaguchiren "Drive My Car" filmak jasoko du FIPRESCI 2022 Sari Nagusia
Saria irailaren 16an emango diote, Donostiako 70. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian, eta "Drive My Car" filmak emanaldi bat izango du lehiaketan zehar.
2022/08/19 - 15:06
Zinemaldiko Perlak atalean eskainiko dituzten beste hamabi izenburu iragarri dituzte
Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaia belgikarren, Mia Hansen-Love, Alejandro González Iñárritu, Hirokazu Koreeda, Cristian Mungiu eta Rubén Östlunden azken filmak gehitu zaizkie, besteak beste, Zinemaldiak lehen iragarritako lau filmei.

2022/08/17 - 16:20
Mariano Biasinen 'Sublime' filmak jasoko du hamargarren Sebastiane Latino saria, Zinemaldian
Epaimahaiaren iritziz, 2022ko film latinoamerikarren artean sexu- eta genero-aniztasuna ondoen irudikatzen duen filma da, eta horregatik saritu dute. Horizontes Latinos sailean parte hartuko du.
2022/08/17 - 11:59
Wolfgang Petersen zendu da, 'Troya' eta 'La historia interminable' filmen zuzendaria
Zinemagile alemaniarra 81 urte zituela hil da pankreako minbiziak jota.

2022/08/16 - 16:50
Salgai daude 70. Zinemaldian Belodromoan eskainiko diren hiru filmetarako sarrerak
Fernando Leon de Aranoaren 'Sintiendolo mucho', Paco Leonen 'Rainbow' eta Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza II: Ainhoa' izango dira emanaldiak, irailaren 17, 18 eta 23an, hurrenez hurren.