Makina bat plano sekuentzia, hamaika liburu eta baloi bat Zinemaldian
Hona hemen euskarazko Wikipediatik plano sekuentziaren azalpen benetakoa, zuzena eta argia: Zineman eta telebistan, errodajea planifikatzeko teknika bat da. Denbora luze samarrean etenik gabeko hartunea egiten da, eta travellingak eta plano- eta angelu-tamaina desberdinak erabil daitezke pertsonaien jarraipenean edo agertoki baten erakusketan. Efektu dramatiko eta narratiborako erabil daiteke, baldin eta behar bezala egiten bada.
Kantu zahar eta ederrak dio haltzak ez duela bihotzik ez gaztanberak hezurrik. Era berean, entziklopediek ez dute sentimendu handirik beren lerroetan azaltzen eta ez dira eguneroko gozamen eta tristezietan murgiltzen. Ez dakite egile askoren desafioak zertan. Ez dakite zeinen erraz erortzen diren asko harrokerietan. Ez dute aipatzen sareetan erronka horiek eta harrokeria puntu horiek gu ikusleok bizi eta biziko gaituztela.
Aspalditik dator zinemagileek plano sekuentziarekiko maitasunezko-gorrotozko kontu delizios hori.
Zine jaialdietan, denek nahi dute soberan dauzkaten dohainak argitara, pantailetara ekarri, bai ikusleria, bai epaimahaikidek, bai inbertsoreak zoratu, limurtu balakatu ahal izateko.
Eta horretarako, plano sekuentzia baino arma, tresna, truku egokigorik ez da. Nahiz eta askotan, gezur hutsa izan.
Bukatzear den Donostiako zinema bilkura, azoka, festa, erakusleiho horretan, plano sekuentzien afera hau zaletuon artean darabilgun apustu markaz kanpokoa bilakatu da. Aretoetatik atera orduko bat-bateko topaketetan, bertaratu garenok elkarri galdetzen diogu ea ikusi berri dugun pelikulan plano sekuentzarik ba ote zen. Erantzuna baiezkoa izatekotan, bigarrena honako hauxe: eta zenbatekoa?
Bere azken-aurreko eguna betetzen ari den San Sebastian International Film Festivalean, hiru izan dira bikainak, hiru itzelak, hiru berdintzeko zailak oso. Zabaltegi sailean, Hego Koreako zuzendari prestua den Lee Chang-dongek (Burning izeneko film anker-ederraren zuzendaria) 28 minutuko batez harrapatu zituen ikusleak, ahoa bete hortz, begiak bete ustekabe utziz. Izan ere, 28 minutuko plano horrek osatzen du 28 minutu irauten duen intentsitate handikoa. Heartbeat labur berea.
Errumaniako zinema berriaren alde apustu egitea ez da inoiz ez lelokeria. Sasoiko dira bertako zinemagile berriak. Ironia larriaz egiten dute gainezka euren filmek. Etsenplurako, Christian Mungiuren R.M.N. Bertan, 20 minutuko plano sekuentzia batean geratuko zarete seko katramilaturik.
Hirugarrenez, aipatu behar/nahi dizuet laster gure etxe ondoko pantailetan ikusgai izan den Rodrigo Sorogoyenen As bestas akatsik gabeko film tragiko eta bortitza. Bertan, taberna batean, kamera mugitzen ez dela, 10 minutuko bat izango duzue begi-bistan.
Baina ez pentsa, plano sekuentziarik gabeko zinema existitu egiten da. Eta sarri, plazererako beta ikaragarria ematen digu, A las mujeres y a los libros cantok, esaterako, Maria Elorzarenak.
Bai, kantu bat da. Baina ez bakarrik emakumeei, ez soilik liburuei. Bizitzari, tabakoari, aspaldi zaharreko argazki eta irrati nobela horiei, oroipen gazi-gozoei. Banpiroei. Arceko Joanari…
Baliteke Nana Mchedidzeren 1975ko Pirveli mertskhali horretan plano-sekuentziarik izatea. Ez naiz akordatzen. Gogoan eta bihotzean dudana zera da, Georgian futbola nola eta noiz hasi zen, umoretsu eta erritmo finaz kontatzen duen ipuin koloretsu honek jabe eta jainko bakarra onartzen du, BALOIA!
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.