Zuberoa
2024/10/14 - 08:58
25 graduko tenperatura maximoak ostegunera arte, Euskal Herri osoan
Aste hasieran, zeru estaliagoak izango ditugu, baina tenperaturak udaberri sasoikoak izango dira.
2024/09/15 - 13:59
Aste eguzkitsu eta lehorra, aspaldiko partez
Baliteke asteazkenean tantaren bat erortzea, baina orokorrean eguzkia nagusituko da, ipar-ekialdeko haize freskoarekin.
2024/09/14 - 11:27
Udazkena astebete aurreratu da termometroetan
Pagoetan -0,2 ºC izan dira goizaldean, eta -0,1 ºC Iturrietan. Giro fresko eta eguzkitsua nagusituko da asteburu osoan.
2024/07/29 - 16:08
Alerta laranja indarrean da muturreko tenperaturengatik
Alerta 13:00etan sartu da indarrean Hego Euskal Herrian, 40 gradutik gertu ibiliko baitira tenperaturak. Kostaldean eta Iparraldean abisu horia izango da, baina horietan ere bero sapa izango da nagusi.
2024/07/28 - 21:29
Casedan neurtu da Euskal Herriko tenperaturarik altuena, 38,4 ºC
Ia Euskal Herria osoan gainditu dira igandean 30 ºC-ak, baina are gehiago berotuko du astelehenean eta alerta laranja egongo da ezarria Hego Euskal Herrian eta horia Iparraldean.
2024/07/07 - 11:34
Ireki dituzte hauteslekuak Frantziako Estatuan, eskuin-muturraren eta "koalizio handia"ren arteko lehian
Inkestek baztertu egin dute Bilgune Nazionalaren garaipena, Le Penek itxaropenari eusten badio ere, eta gainerako alderdiak RNri aurrea hartuko liokeen koalizioa osatzen ahalegintzen ari dira.
2024/07/05 - 11:26
Amaitu da Frantziako hauteskunde-kanpaina, ultraeskuinaren eta "koalizio handiaren" arteko lehiarekin
Azken inkesten arabera, ultraeskuinak ez luke gehiengo osoa lortuko. Hori dela eta, eskuin muturra alde batera utzita, kontrakoak diren alderdien arteko "koalizio handi" bat izango litzateke Frantziaren gobernagarritasunerako aukera bakarra.
2024/07/02 - 22:26
214 hautagaik bigarren itzuliari uko egin diote ultraeskuinaren gehiengo absolutua eragozten saiatzeko
Gutxienez ezkerreko 130 hautagaik uko egin dute, 82 makronistak eta eskuin tradizionaleko bik. Ipar Euskal Herrian, bi barrutitan (4.ean eta 6.ean) hiruna hautagaitza izango dira; soilik bakarrean, bosgarren barrutian, erretiratu delako Lasserre macronista.
2024/07/02 - 19:28
Hasi da EuskarAbenturaren 2024ko edizioa
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da eta aurten ia 127 gazte parte hartuko dute.
2024/07/02 - 17:32
Abian da EuskarAbentura
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da, eta inoiz baino Ipar Euskal Herriko gazte gehiagok parte hartuko dute.
2024/07/02 - 11:41
Arratsaldean amaituko da Frantziako hauteskundeetarako bigarren itzulira begira hautagaitzak aurkezteko epea
Fronte Popularreko 122 hautagaik beren hautagaitza erretiratu dute ultraeskuina geldiarazteko Macronen alderdian, ordea aginduak ez du aliantuen artean berdin eragin, naiz eta 50 hautagaik uko egin dioten bigarren itzuliari. Hori da Florence Laserre Ipar Euskal Herriko diputatuaren kasua.
2024/07/01 - 10:58
Albiste izango dira: Frantziako hauteskundeak, Aita Mariren misioa, eta oliba olioa eta argindarra, merkeago
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/01 - 00:36
Fronte Popularra koalizio berria izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian
Ezkerreko koalizio berriak hiru hiriburuetan irabazi du, baita hiru hauteskunde-barrutietan ere. Fronte Popularrak 55.206 boto eskuratu ditu, eta RN ultraeskuineko alderdia izan da bigarren indarra, 44.214 boz lortuta.
2024/06/30 - 23:31
RNk emaitzak ospatu ditu eta Le Penek ''gehiengo osoa'' eskatu du Bardella lehen ministro izendatzeko
Marine Le Penek, Frantziako hauteskundeen lehen itzulia irabazi duen RN ultraeskuineko alderdiren buruak, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari Jordan Bardella lehen ministro izendatzeko beste aukerarik ez uzteko "gehiengo absolutua" eskatu du bigarren itzulian.
2024/06/30 - 22:11
Frantzian Le Penen ultraeskuina litzateke lehen indarra, Ipar Euskal Herrian, aldiz, Fronte Popularra
Estatu mailan Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta. Ipar Euskal Herrian, ostera, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.
2024/06/14 - 20:12
Fronte Popularra eskuin muturra boterera ez iristeko alternatiba bakarra bezala aurkeztu da
"Oso harro gaude ezker osoarekin eta ekologistekin egotearekin", esan du Olivier Faure Alderdi Sozialistako buruak. "Funtsezkoa jokoan dagoenean, hor gaude, beti hor", azpimarratu du.
2024/06/14 - 18:35
Larralde: ''Egoeraren larritasunaren aurrean, gure militantziak Fronte Popularrera batzea berretsi du''
EH Bai ezker abertzaleko koalizioak bat egin du Fronte Popularrarekin. Xabi Larralde EH Baiko kidearen ustez, "egoeraren larritasuna" kontuan hartuta hartu dute erabakia: "Lehenetsi behar ditugu ezkerreko sentibilitate ezberdinen artean bateratzen gaituzten elementuak, desadostasunen gainetik".
2024/06/12 - 20:04
Frantziako LR alderdiak Ciotti kargutik kendu du, Le Penen ultraeskuinarekin ituna egiten saiatzeagatik
Erabakia "aho batez" onartu dute LR alderdiko zuzendaritzako kideek. Hala ere, Eric Ciottik ukatu egin du batzar horrek legezko ondoriorik duenik: "Gure alderdiko presidentea izaten jarraitzen dut".
2024/06/12 - 19:10
Bagara bideo-maratoia jarriko du martxan Gure Eskuk, “Euskal Herriaren berezitasunak irudikatzeko”
Bideo-kate erraldoi baten bidez, "gure herriaren nondik norakoak, zirrikituak eta berezitasunak erakustea" nahi dute. Herri Libre Bat kanpainaren barruan kokatu dute gaur aurkeztu duten ekimena.
2024/06/12 - 18:20
Bagara bideo maratoia aurkeztu du Gure Esku mugimenduak, Euskal Herriaren ''nortasuna irudikatzeko''
Donostian egindako agerraldian, Gure Esku mugimenduak Bagara ekimena aurkeztu du. Herriz herri egingo den bideo maratoia izango da. Euskal Herriko herrietan tokian toki dauzkaten berezitasunak bildu nahi dituzte. Herri Libre Bat dinamikaren barruko ekimena da.