Lakarri-Arhane-Sarrikotagainen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean hasiko dira aurtengo maskaradak

Urtarrilaren 12an hasi, eta martxoaren 30era arte, hamabi saio egingo dituzte Ibarresküin ibarreko gazteek.
Pagolako gazteek antolatu zituzten maskaradak iaz
Pagolako gazteek antolatu zituzten maskaradak iaz

Lakarri eta Altzaiko gazteek bultzatuta, igandean, urtarrilak 12, hasiko dira aurengo maskaradak, Zuberoan. Guztira, hamabi emanaldi egingo dituzte martxoaren 30era arte, Lakarri-Arhane-Sarrikotagainen hasi eta Altzai-Altzabeheti-Zunharretan bukatuta, Euskal Kultur Erakundeak jasotzen duenez.

Zita hauek jarri dituzte, hurrengo hiru hiletako larunbat-igandeetan, lakarrar eta altzaiar gazteek:

Urtarrilak 12: Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine

Urtarrilak 19: Zalgize-Doneztebe

Urtarrilak 25: Larraine

Otsailak 1: Altzürükü

Otsailak 9: Ligi-Atherei

Otsailak 15: Pagola

Otsailak 23: Atharratze-Sorholüze

Martxoak 1: Gamere-Zihiga

Martxoak 9: Idauze-Mendi

Martxoak 15: Barkoxe

Martxoak 23: Urdiñarbe

Martxoak 30: Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, ofizioak eta jolasak.

Iaz Pagolako gazteek antolatu zituzten maskaradak, eta, aurreko urtean Mauleko gazteen eskutik bezala, ez zen buhamerik izan pertsonaien artean, antolatzaileek uste baitute kutsu arrazista duela pertsonaiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X