Zuberoa
Alerta laranja Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, bero zakarra dela eta
13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean EAEn, eta 21:00ak arte Nafarroan. 39 ºC-ko maximoak espero dira Nafarroan, 38koak Ebroko ibarrean eta 39koak Ipar Euskal Herrian.
Hodeiak, euri txikia eta tenperatura freskoak, uztaila agurtzeko
Albaresek "geroratze-taktikak" ikusten ditu EBn euskararen ofizialtasunari buruzko erabakia berriro atzeratzean
"Hori eragotz dezakeen argudio teknikorik ez dagoela jakinda, atzean arrazoi politikoak ez ote diren galdetzen hasi naiz, baina lehenago edo geroago, inolako zalantzarik gabe, gaindituko ditugu", adierazi du Atzerri ministroak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
San Fermin egunak freskotasuna ekarriko du Euskal Herrira
Igande gaueko zirimiriarekin batera, astelehenean freskotasuna eta zirimiria bueltatuko da Euskal Herrira, tenperatura jaitsierekin. Hala ere, San Fermin eguna euririk gabe ospatu ahalko da. Asteak aurrera egin ahala, ordea, termometroek gora egingo dute berriro ere.
Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi, UEMAko kide
Azkoitian egin duten batzar nagusian egin diete ongietorria taldekide berriei. 118 udalerrik osatzen dute UEMA, udalerri euskaldunen mankomunitatea, eta, honenbestez, 353.000 biztanleko lur eremu euskalduna osatzen dute.