San Fermin egunak freskotasuna ekarriko du Euskal Herrira
Igande gaueko zirimiriarekin batera, astelehenean freskotasuna eta zirimiria bueltatuko da Euskal Herrira, tenperatura jaitsierekin. Hala ere, San Fermin eguna euririk gabe ospatu ahalko da. Asteak aurrera egin ahala, ordea, termometroek gora egingo dute berriro ere.
Kontxako badia, Donostia. Argazkia: EFE.
Astelehenetik aurrera freskotasuna bueltatuko da Euskal Herrira, tenperatura jaitsierekin. Hala ere, nahiz eta hodeiak eta euri meheak izan, asteak aurrera egin ahala, termometroek gora egingo dute berriro ere.
Igande gaueko zirimiriarekin batera, astelehenean hodei ugari izango dugu zeruan, batez ere ipar partean; beraz, zeru estalia eta giro hezea izango dugu isurialde atlantikoan. Iruñean ez du euririk egingo, eta, ondorioz, eguraldiak ez du San Fermin eguna bustiko.
Arratsaldean zehar, aterruneak zabalduko dira iparraldean, Araba hegoaldean eta Nafarroa erdialdean.
Horrekin batera, azken egunetako tenperaturarik freskoenak izango ditugu Euskadiko hiru hiriburuetan: Donostian, 17-21 ºC; Bilbon, 18-22 ºC; eta Gasteizen, 15-20 ºC.
Nafarroako leku askotan, aldiz, 20-22 ºC artean geratuko dira termometroak, eta gehiago igoko dira Nafarroa hegoaldean.
Aldaketa asteartean zehar etorriko da. Goizeko lehen orduetan zerua lainotuta egongo bada ere, orduak igaro ahala aztertzera egingo du.
Horrekin batera, tenperatura maximoak igotzen hasiko dira (23-25 ºC) eta eguzkiak bere lekua hartuko du. Nafarroa hegoaldean neurtuko dira berriro tenperatu altuenak.