Albiste izango dira: EITB Focus, beroaldia eta Trumpen muga zergak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Focus: Herritarren % 78,7k uste dute burujabetza energetikoak lehentasuna izan behar duela erakundeentzat. Soilik % 14,4k uste dute kontrakoa, azken EITB Focus inkestaren arabera. Hala ere, inkestatuen % 35,6k ez lukete parke eolikorik onartuko etxetik gertu, eta % 23,2k ez lukete eguzki-energiako instalaziorik onartuko.
- Beroaldia: Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, hegoaldetik aire masa bero bat sartuko da, eta horrek tenperaturak nabarmen igotzea eragingo du. Ostegunean tenperatura maximoak 25 eta 30 graduren bueltan kokatuko dira. Beroaldiak bi egun iraungo du.
- Trumpen muga zergak: Ameriketako Estatu Batuetako Nazioarteko Merkataritza Auzitegi Federalak Trumpen muga zerga orokorrak geldiarazi ditu. Auzitegiaren esanetan, presidentea dagokion funtzioetatik harago joan da eta muga zergekin estatubatuar guztiak kaltetu ditu. Halaber, 10 eguneko epea eman dio Administrazioari agindua betetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea