35 ºC arteko tenperaturak neurtu dituzte bero-boladaren lehen egunean
Iragarritako bero handia ostegun honetan iritsi da Euskadira eta Nafarroara. Tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izan dira gaur barnealdeko hainbat tokitan, eta egoera berezia izan da; izan ere, hegoaldetik aire beroa sartu da. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, gaur, maiatzak 29, eta bihar, ostirala, tenperaturak nabarmen egingo du gora.
Horrez gain, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarri du Nafarroan, tenperatura altuek eragin dezaketen arriskua dela eta, batez ere Nafarroa hegoaldean.
Eguneko tenperatura beroenak Bizkaiko eta Arabako mendebaldean neurtu dituzte. Sopuerta, Zalla, Laudio eta Amurrioko estazio meteorologikoetan 35 ºC-ak gainditu dituzte arratsaldean. Dena dela, Gasteiz maiatzeko errekorra gainditzetik gradu batera geratu da, eta Bilbo, bira.
Gipuzkoa eta Bizkaiko barneko eskualdeetan eta Nafarroan ere bero egin du. Tenperatura altuenak 30 ºC-tik gorakoak izan dira orokorrean. Eta Erriberan, Tuteran, esaterako, 34 ºC-ak gainditu dituzte.
Giro epel eta goxoena kostaldean izan da, brisa sartu eta termometroei galga jarri baitie. Adibide bat jartzearren, Bermeoko Almike meteorologia estazioan 24,4 ºC-koa izan da gaur hozbero altuena, arratsaldeko 18:00ak aldera hartutakoa.
Gaua ere beroa izango da bailara askotan, ez ohikoa, maiatzean gaudela kontuan izanda.
Bihar, ostirala, beroak jarraituko du, baina arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Tenperatura altuak izango ditugu, baina baliteke gaur baino zertxobait baxuagoak izatea.
Agintariek azpimarratu dute oso garrantzitsua dela neurriak hartzea, eguerdian eguzkitan ez egotea, behar bezala hidratatzea eta meteorologia eta babes zibileko zerbitzu ofizialen gomendioak jarraitzea.
Larunbatean, maiatzaren 31n, tenperaturak zertxobait jaitsiko dira. Kantauri isurialdean behe-hodei ugari izango dira, baina eguerdi eta arratsalde partean zerua zertxobait irekiko da. Araba eta Nafarroa hegoaldean eguzkia nagusituko da. Arratsaldean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak 23-24 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta barnealdean 30 ºC inguruan jarraituko dute, ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion itsasgizon handi honi buruz? Victoria ontziarekin, eta biziraun zuten 17 gizoneko eskifaiarekin, Getarian lehorreratu zenetik 504 urte betetzen diren honetan, Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.